asteartea, maiatza 29, 2018

J.M. Agirre: "...esamolde berriak sozializatuz."

Ondoren doa Jesus Maria Agirreren bigarren gogoeta an "Gogoeta xumea esapide prepositiboez" (Administrazioa euskaraz, 100. zk, 2018:21-22):
Bigarren burutazioa: hizkera-mailen interkomunikazioa. Itzulpenak balio digu, batez ere, eremu berriak jorratzeko, zeinak, normalean, maila tekniko, kulto edo jaso batean urratu ohi baitira. Maila horietan lantzen dugun hizkerak, eskolarizazioaren eta hedabideen bitartez, eragina izan beharko luke hizkera arruntean ere, esamolde berriak sozializatuz. Beraz, uste dut hizkera arrunta espezialitatekoaren oinarri izan behar dela, baina baita espezialitatekoak arruntean ere eragina izan behar duela.
Hizkuntza garatzean, besarkatu eta landu behar da edozein aurrerakuntza sintaktiko zein gertatu an hizkera arrunta (hala nola SVO ordena), berdin nola ere edozein aurrerakuntza zein gertatu an edozein esparru tekniko, kulto edo jasoa (hala nola "aurka..." edo "gain..." edo "eze..." erlatiboa). Gero, esamolde berriak joan beharko lirateke sozializatzen. []

Etiketak:

astelehena, maiatza 28, 2018

J.M. Agirre: "...iraungo eta aitzinatuko badu,..."

Jesus Maria Agirrek publikatu berri du oso artikulu interesgarria titulatzen "Gogoeta xumea esapide prepositiboez" (Administrazioa euskaraz, 100. zk, 2018:21-22) non egiten ditu zazpi gogoeta, nire ustez zein baino zein garrantzizkoagoa, gáin esapide prepositiboak. Hona hemen lehenengoa:
Lehenengo burutazioa: jatorri-hizkuntzaz kutsatzea. Itzulpena uste dut planteatu dugula, gehienbat, xede-hizkuntzara lerraturik, xede-hizkuntza horretan formulazio ahalik naturalenak lortzeko helburuarekin. Alabaina, garabidean edo ahultasunean dagoen hizkuntza batek beharrezkoa du, iraungo eta aitzinatuko badu, hizkuntza nagusitik baliabideak hartzea, kalkoak eta maileguak eginda. Partekatzen dugun mendebaldeko kultura komunean gu atzetik goaz eta bidea urratuta dago. [J.A Agirre, 2018]
Garabidean edo ahultasunean:

1.: landu behar dira euskaraz noizbait erabilitako estruktura garatzaile guztiak, ustiatuz bide hau maximoraino.

2.: landu behar dira euskaran noizbait erabilitako mekanismo sintaktiko sortzaile-garatzaile guztiak, ustiatuz bide hau maximoraino.

3.: landu behar da beste edozein bide garatzaile ere, hala nola kalkoak eta maileguak.

Iraungo eta aitzinatuko badu. []

Etiketak:

asteazkena, maiatza 23, 2018

Erroteta: "...denak betan ez badira ere bai gutxi batzuk aldian..."

Xabier Erroteta, bere komentario aberatsean, honela mintzo da:
Alta, egia bazik ez da hizkuntza dela gauza bizi eta aldakor bat ez dagoena batere lotua naturaren lege mekanikoetara eta zeinaren mekanismoetan sartzen diren jokoan anitz faktore historiko, psikologiko eta sozial bitxi, ilun, ezohi eta inprediktable. Horietako bat duzu prestigioa, erran nahi baita, persona bakar batek daukan indarra bere baitan bildua duen ospearen indarrez inposarazteko, edo begi onez ikusarazteko, bere burutarik sortuak diren nahiz bere hautu personalen uzta diren ohitura eta praktika linguistiko partikularrak. Euskaldungoan ospe eta prestigio handia duten bizpahiru izkribazaleek besarkatuko balituzte zuk predikatzen dituzun berrikuntzak –denak betan ez badira ere bai gutxi batzuk aldian–, uste izateko da nehor gutxi mentura litekela haina hori merkekiro laidostatzera erranez ez dakiela zer ari den eta kaskoa arraildua duela. 
Hortxe dago gradualtasuna, gradualtasun guztiz posiblea. Zeren, Errotetak esan bezala, nahikoa baita prestigiozko persona bakar bat, berriro diot, persona bakar bat, eze opari diezagun, demagun "gáin A" (= "A-ren gainean"), edo "aldé A" (= "A-ren alde"), edo "arté A eta B" (= "A-ren eta B-ren artean") afin-eta biharamunean denok gozatzen ahal dezagun opari ikaragarri hori lasai askoan eta betiko (bidenabar esanda, aukera horiek ezin hobeto lotzen dira kin "zein..." edo "(e)ze..." erlatiboak, "ezi..." konparatiboa, "noiz..." denborala, "afin..." finala...; eta guztiak ere ezin hobeto lotzen dirá kin SVO ordenamendua).

Areago, neurri handi batean, ez al da hori jada gertatu noiz Ibon Sarasola ezin prestigiotsuagoak esan ze ""...orduan, "bitartean" aurrera bota behar da""?, ez al da hori jada gertatu noiz Ibon Sarasolak esan ze  ""...eta bádaude "mientras" bezalakoak eta okerragoak ere bádaude""? []

asteartea, maiatza 22, 2018

Gilen: [inglesezko] "e-" aurrizkiak erabide artifiziala badu ere, azken urteetan naturalizatu da...

Dio Gilenek (hemengo komentario batean):
"e-" aurrizkiak erabide artifiziala badu ere, azken urteetan naturalizatu da nazioarteko baliabide gisa. Niri normal-normala begitantzen zait, eta esanahi aski garbikoa, Internetekin eta elektronikarekin lotutako terminoetan, bai mailegatuetan, bai erator litezkeen guztietan, hala nola: e-mail, e-commerce, e-business, e-banking, e-sports, e-paper, e-cigarette, e-car eta e-book.
Bai, "e-" aurrizkia datór ti laburdura e "electronic", eta azken urteotan zabaldu nazioartera. Eta gauza berbera gertatzen da kin "i-" aurrizkia, zeinek egin referentzia i Internet. Bitxia da, baina jakin berri dudanez, ingeles zaharrean bázen "i-" aurrizki bat zeinekin hasten ziren aditzak, besteak beste:
There are dozens of words in the Oxford English Dictionary from the 9th, 10th, 11th and 12th centuries that have the prefix i-: i-be (an old form of the verb 'to be'), i-creoiced (crossed), i-deme (to judge, deem), i-freond (friends), i-go (to go), i-hitte (to hit), i-hwat (everything), i-ken (to make known), i-mete (to meet), i-same (together), i-wepen (weapons), i-wis (certain) and many others.
The i- was a feature of Old English (before the Norman Conquest) and the first centuries of the Middle English period (up to about the 13th century). It later changed to y- so you had ygo and ywis, for instance. The words were written either with the i as a separate word, or hyphenated, and the Oxford English Dictionary has chosen to write them with a hyphen. This prefix was the equivalent of the German prefix ge- (remember that English is a Germanic language because of its structure). It was used to begin collective nouns (as weapons above), adjectives, adverbs and verbs. [The virtual linguist]
Eta gauza da ze euskaraz ere "e-" aurrizkia zén erabiltzen aditzetan, eta akaso beste erabileretan ere (nola genitiboa).  Bestalde, "e-" hori "i-"-ra pasatzea oso erreza da: "i-zan", "i-rakurri", "i-kusi", "i-bili", "i-gon", halatan non esan daiteke ze euskara zaharrean existitu direla bai "e-" eta bai "i-".

Hortaz, "-e" atzizki genitibo zaharretik (e-n-e, nir-e, horr-e-gatik, ar-e...) zuzenean derivatu daiteké "e-" berdin zaharra ere, akaso berrerabilia an genitiboak.

"e-" partikula gidoiaz idaztea (gidoiaz nahastu liteke kin "e-" inglesa) aukerakoa litzateke (jakina). Izan ere, gidoi horrek soilik nahi du nabarmendu a lotura estua arté (artén..., artéan..) "e-" partikula genitibo fonikoki ahula eta bere osagarri genitiboa (hala gidoiaz nola gabé).

Bestalde, euskaraz, "e-" elektronikoa idatzi liteké gidoirik gabe: "email", "ebusiness", ... nola ez-gutxitan egiten baita ingelesez ere, eta horrela "e-" genitiboa ezin liteke nahastu. Beti daude soluzioak. []

Etiketak:

astelehena, maiatza 21, 2018

Distopia? Zein distopia?

Errotetak, bere komentario biziki interesgarrian, elkarren ondoan jartzen ditú bi egoera muturrezko: bata utopikoa, eta bestea distopikoa. Aurrena, utopia hau (erabiliz "hon" partikula):
Bistan da euskal hiztunen komunitateak adostuko balu nahi duela “hon” partikula asmatua baliatu hemendik goiti genitivoko morfemaren lana betetzeko, baldin ezarriko balitz abeniko sozial bat puntu horretaz, utziko liokeela laster arrotz izateari eta denborarekin belaunaldi berriek beretuko luketela beste edozein preposizione zahar bat balitz bezala.
Eta gero, distopia hau:
Alta, ezaguturik euskal jendea, beldur izateko da berehala sortuko liratekela gure artean bi multzo edo gizatalde elkarri amorruz jazarriak: honfiloak eta honfoboak, eta bien artean piztuko litzaken gerrak astinduko lukela euskal hizkuntzaren etxea bere zimenduetaradino (gogoratu hatxearen afera). Zakua galduko genuke orduan peazuaren alde, erran ohi den bezala, eta galdetzeko genuke merezi ote duen euskarari halako nekeak emaitea preposizione xume batengatik (edo, hobeki erran, manera berean sor litezken preposizio andana batengatik). Horra batbederak bere endeleguaren argitan erantzun beharreko galdera.
Eta, bien artean, zer dago? Ba, dagó gradualtasuna, zein den kontzeptu klavea an prozesu guzti hau. Zeren, berdin nola ez dugun espero behar bihar bertan iritsi dadin ez dakit zein adostasun perfektu gáin ez dakit zein preposizio konkretu, berdin-ere argi izan beharko genuke ze, gradualtasunez eta naturaltasunez, aurkitu ahal dirá soluziobide seguruak.

Hemen, bi aukera daude, edo progresibizatu (bide regresiboak ere hortxe daudelarik) edo folklorizatu (bide progresiborik gabe, hemen ez baitago beste biderik, ezbada folklorizazioa); eta ez bata ez bestea, ez daude arazotatik libre.

Zeren distopia folkloriko-normalizatzailea (zein baita aukeratzeá bide folkloriko ez-garatzailea baina, aldi berean, saiatzeá sozialki normalizatzen hizkuntza) dá niretzat liteken distopia sozialki gaiztoena (non, zehatzago, kaltetuenak izanen dirén [edo hobeki, izaten ari dirén] betiko moduan indefensoenak). Ni ere, hura bezala, beti paratuko naiz gizonaren alde.

Eta bestaldetik dagó progresibizazio graduala, asmoz eta jakitez egina bai, eta argi izanda hori dela bide normalizatzaile serio bakarra. Eta bai, jakina, aurrena birraurkitu beharko ditugu idazle zaharrek noizbait erabilitako baliabide egoki guztiak, baina baita-ere birraurkitu beharko ditugu euskararen mekanismo garatzaileak afin jarraitu osatzen a-teknologia linguistikoa deitzén euskara.

Eta berdin nola noizbait sortu baitzen "baizik...", sortu beharko liraké (sortuta dago jadanik): "aurká..." (eta ez soilik "versus..."), eta bide beretik "aldé...", eta bide beretik "gáin..." (matematikan jada erabilia!), eta bide beretik "kin..." eta bide beretik "e...". Horiek guztiak ere dirá euskararenak (berdin ere nola forma bereko baliabide pospositiboak), eta dirá euskararenak jada, oraintxe bertan, nahiz oraindik ez ditugun martxan jarri. Soilik falta da aurrerapausuak ematea, gradualki bai baina argi izanda zein den bidea, zeren, gainera, ez dago beste biderik! []

Etiketak:

larunbata, maiatza 19, 2018

Justuki horrexegatik... ("e-" versus "(h)on")

Xabier Errotetak, hemen, behin preposizioen abantailak aipatuta, dio gáin "hon" preposizionea:
Desabantailak: “hon” preposizionea arrunt gauza artifiziala baita, sekula euskaraz nehork baliatu gabea, arrotz aire gogor bat badu zeinaren medioz euskaldun gutiz gehienek ez bailukete nehoiz baliatuko beren izkribuetan. Hori desabantaila objektiboa da, ezin ukatuzkoa eta ezin saihestuzkoa.
Eta:

1.: Egia da ze "(h)on" preposizioaren desdoblamendua (aurreramendua) ez dateke hain erraza nola nahiko genuken, baina ez gaitezen ahaztu ze:
euskaldunon etxea = etxea on euskaldunak
2.: Egia da ze, euskaraz, nehork ez duela sekula baliatu "(h)on" prepositiborik (justuki horretaz ari gara), baina ez gaitezen ahaztu ze bái erabili dela postpostiboki an ber funtzio genitiboa (ikus 1. puntuko ber adibidea).

3.: Egia da ze "(h)on" preposizioa ez dago normaldua, eta lehenengotan txokantea izan ahal dela, ezohikoa, antzera nola beste preposizioak ere (utzi behar zaio bere lekua aurkitzen) baina ez gaitezen ahaztu ze "-on" postpositiboa ere ez zela jaio batera kin euskara, baizik-ze denbora behar izan zuela bere bidea egiteko ("on" morfema genitiboa guztiz normaldua dago postpositiboki).

Edonola ere, gero eta egokiagoa iruditzen zaigu askotan "e-" baliabidea. Zeren:

1.: Ezin ukatuzkoa da ze "e-" preposizioaren derivazioa bai dela guztiz zuzenekoa: euskal "-e" postposizio genitiboa aurreratu eta hortxe daukagu "e-" prepositiboa.

2.: Ezin ukatuzkoa da ze "e-" baliabide prepositiboa bai izan dela erabilia euskaraz, hortxe baita an morfologia e-aditzak ("e-gon", "e-kar", "e-man"), eta, akaso, an morfologia genitiboa ere ("e-n-e").

3.: Ezin ukatuzkoa da ze "e-" preposizioak ez duela presentzia fonetiko handirik, eta akaso hasieratik erabil daiteke aski erraz.

Justuki horrexegatik, "e-" preposizioa izanen litzaké kandidatu ona ki bete funtzio genitiboa. []

Etiketak: ,

asteazkena, maiatza 16, 2018

Juan Garziaren ereduari zurruntasuna dario

Ikus nóla hasten den a-pasartea zeintaz Erramun Gerrikagoitiak dioen ze egin zaio arras zail (hemengo komentario batean):
Esan beharra dago, aurrekoaren hizpidetik, lastimagarria dela esaldiaren amaierako posizio hori aditz -muturrean egonik ardatz eskax diren aditz- mekanikoak kokatzeko baino beste zerbait probetxagarriagotarako ez baliatzea, edonolako enfasien leku naturaletakoa baita, nahiz guk... [Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997:214 (OHARRA: Nire hemengo aipuan, azken sintagman, oker bat dago, jarri baitut "inguruko antipodetatik antipodetan" ordezta "inguruko erdaretatik antipodetan" nola behar zuen, baina hori amaiera-amaieran dago, eta hemen mintzatuko gara gáin hasiera)]
Bistan da: ez dago erraz ulertzerik.

Horra hor nóla idatzi genezakeen soilik erabiliz zenbait baliabide burulehen zein dauden guztiz eskura:
Esan beharra dago, aurrekoaren hizpidetik, lastimagarria dela ez baliatzea esaldiaren amaierako posizio hori afin egin zerbait probetxagarriagoa eze kokatzeá aditz mekanikoak -zein, esaldi-muturrean, ardatz exkasak baitira-, zeren esaldi-amaiera hori da edonolako enfasien leku naturaletakoa, nahiz guk...
Soluzioak soilik etor litezke ti ber norabidea nondik etorrí potentzia diskursiboa, zein baita norabide progresiboa, burulehena...

Juan Garziaren eredutik, baina, soilik etorriko da zurruntasun diskursiboa. []

Etiketak:

ostirala, maiatza 11, 2018

Euskaltzaindiak hor erabat asmatu du eta indar guztiekin txalotu behar zaio

2011. urtean, Euskaltzaindiaren corpus-batzordeak esan zuen (ustezko) galdegaiak ez duela toki jakinik esaldiaren baitan (Euskaltzaindia, Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa, 2011:53):
Berez, ez galdegaiak eta ez ustezko galdegaiak dute toki jakinik esaldiaren baitan. Azentuak markatzen du galdegaia, eta ez esaldiaren baitako kokapenak. Idatzian, testuinguruak laguntzen digu galdegaia atzematen. (Euskaltzaindia, Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa, 2011:53)
Hala eginez, Euskaltzaindiak ez du soilik jo aldé euskararen tradizio idatzi zaharra, ez du soilik jo aldé praktika mintzatu oso zabaldu bat (eta esango nuke ze oso bereziki an testuinguru landuak), baizik-ze, gainera, jo duela aldé estruktura progresibo klave bat, zein gaur egun dén ezinbestekoa afin joan garatzen diskurso progresibo, orekatu eta potentea.

Euskaltzaindiak hor erabat asmatu du, eta indar guztiekin txalotu behar zaio. Ez digu inori kendu gure aukera ki erabili aditzaurreko galdegaiak noiz nahi dugun (ezta, jakina, Juan Garziari ere bere aukera ki erabili beti-ere aditzaurreko galdegaiak, hala nahiago badu), onartzen direlarik aditzosteko galdegaiak ere. Perfekto!

Gero, 2014. urtean, itzuliko zén Juan Garzia bere filosofia pobretzailearekin. []

Etiketak: ,

asteazkena, maiatza 09, 2018

Juan Garziaren eredu sintaktikoa: ezintasuna ekinez egina

Behinda, aurreko sarreran, Juan Garziak berak erakutsí nolako ondorio onak segi litezkeen baldin, galdegai-legea ahaztuta, askatasunez erabiliko bagenitu galdegai postverbalak (eta, jakina, preverbalak ere), galdera da: zergátik erabili beharko genuke eredu sintaktiko bat zein dún anputatzen aukera aberasgarri eta potente hori (ezen ez gogaikarri)? Zergátik autolesionatu horrela? Zer dela-ta halako pobrezia sintaktiko-komunikatibo antzu bezain autoinposatua?

Ikus Juan Garziaren hitzetan bere ereduaren ezintasun autoinposatu hori [Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997:214]: 
Esan beharra dago, aurrekoaren hizpidetik, lastimagarria dela esaldiaren amaierako posizio hori aditz -muturrean egonik ardatz eskax diren aditz- mekanikoak kokatzeko baino beste zerbait probetxagarriagotarako ez baliatzea, edonolako enfasien leku naturaletakoa baita, nahiz guk galdegai-enfasia ezin dugun hor kokatu baieztapenezko esaldietan (ezezkoetan, bai; inperatiboek-eta, berriz, aditza aurrez emateko joera dute noski, baina agindua bera ohi da enfasi), idatzizko estandarrerako aukeratu dugun sisteman, inguruko antipodetatik antipodetan. [Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997:214 (nabarmendu gorriak nireak)]
Beraz, Juan Garziak diosku ze galdegai-enfasia ezin dugu hor kokatu (baieztapenezko esaldietan).

Lastimagarria dela hori? Ez, lastimagarria da hori-eredua zeinek inposatú halako ezintasun nabarmenki pobretzaile hori, hala nola filosofia sintaktikoá nondik den elikatzen eredu sintaktiko kaltegarri hori, zein baita, konprobatzen denez, adibide ezin hobea e-ezintasuna, ekinez-egina. []

Etiketak: ,

astelehena, maiatza 07, 2018

Juan Garzia: "...aditzaurreko galdegai gogaikarriok, ..."

Juan Garziak dio [Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako, 2014:41-42]:
Azkenean, (...), galdegai-enfasi guztiak amaieran emango bagenitu, oso ondo etorriko litzaieke hori (esperientziaz diotsuet) muntaia elebidunak egiten dituzten antzezleei, erdarazko eta euskarazko esaldi guztiek intonazio-soslai bera bailukete, eta hor amaituko bailirateke orain arteko euskarazko aditzaurreko galdegai gogaikarriok, ... [Juan Garzia, 2014:41-42]
Beraz, esperientziaz diosku Juan Garziak eze, antzerki-muntaia elebidunetan (non ezin evitatu konparazioak), gogaikarri gertatzen direla aditzaurreko galdegaiak respektu aditzostekoak, eta ez alderantziz. Zer esanik ez, horrek berekin ekarriko du euskarazko muntaiaren eraginkortasun konparatibo apalagoa. Eta zergatia, azken zergatia, izanen da linguistiko estrukturala.

Jakina, diferentzia (muga, arazo konparatibo) horiek berdin ere agertuko dira an bikoizketa e-pelikulak edota an beste edozein manifestazio linguistiko non exijentzia informatiboa edo espresiboa den minimoki handia. Zenbat eta komunikatiboki exijenteagoa izan manifestazio linguistiko bat, hainbat beharrezkoagoa izanen da koherentzia sintaktiko-interpretatiboa afin lortu eraginkortasun handiagoa.

Azken buruan, gauza da ze galdegai postverbalak (berdin nola, oro har, sintaxi burulehen osoa) dirá sintaktiko-intepretatiboki koherenteagoak ze euren kide preverbalak. Eta, askotan arrazoitu dugunez, koherentzia sintaktiko-interpretatibo horrek berekin ekartzen du hala argitasun-erraztasun informatiboa (potentzia informatibo gehiago), nola aukera espresibo moldagarriagoa (errazten dituelarik espresio molde ñabartuagoak eta neutralagoak ere). []

Etiketak: , , ,

osteguna, maiatza 03, 2018

Baina, gutuna, ondo ulertzen da, ezta?

Mintzatuz burúz foroak, eta bitxikeria modura, esan ze, 2015eko urtarrilean, eskaini nuen nire kolaborazioa an 31 eskutik afin nik ere aportatu nire artikuluak eta, hortaz, nire argumentuak. Hortxe duzu irakurle, gutun horren gorputza:
Naiz Jesus Rubio, EHUko Ekonomia-Fakultateko irakaslea. 2002an idatzi nuen liburua deitzen "Euskararen garabideak" eta harrezkero egin dut masterra deitzen "Euskal hizkuntzalaritza eta filologia" (EHUko Letren Fakulatatean). Nahiz ez naizen itzultzailea, egin ditut itzulpenak, eta oso interesatua nago an problematika ze sortzen da noiz itzultzen testuak euskarara (edo, orohar, noiz erabiltzen euskara), hala nola an soluzioak ze planteatu litezke. Gainera, jarraitzen dut 31 eskutik bere hasieratik, eta iruditzen zait oso foro interesgarria afin planteatu eta aztertu problematika guzti hori. Helburu horrekin, biziki gustatuko litzaidake kolaboratzea zuen blogean, esan nahi baita hilean behin artikulu bat plazaratzea eta eztabaidatzea.
Erantzunaren gorputza hauxe izan zen:
Lehenengo aldia da norbaitek blogean idatzi nahi duela esaten diguna. Orain arte, guk jo dugu blogean idaztea nahi genuenengana, 31eskutik-en parte hartzeko gonbidapena egiteko. Beraz, gauza berezia izan da oraingo hau. Dena dela, zure proposamena aztertu ondoren, erabaki dugu ez onartzea blogean idazteko eskaintza. Ulertzen dugu proposamenak askotarikoak izan daitezkeela, baina, kasu honetan, euskara batuaren eremua partekatzen dugunon esparrutik kanpora ikusten dugu ildoa, eta ez dugu leku horretarako leku egokia ikusten 31 eskutik bloga.
Edonola ere, bloga irakurtzen jarraitzeko eta, nahi izanez gero, erantzunen atalean parte hartzeko gonbidapena egiten dizugu.
Ondo da. Baina...

1.: Bereziki halako foro linguistiko-tekniko batean, ulertu beharko litzaké parte hartzaileek erabiltzea ber sintaxi-modua ze defenditzen duten, gutxienez ere neurri batean: diskutitu liteké noraino, baina...

2.: Nire gutun horretan erabilitako baliabide sintaktiko ia guztiak agertu dira inoiz an testu zaharrak: SVO ordena, "deitzen..." estruktura, "(e)ze" erlatiboa, "noiz..." denborazkoa, eta "afin..." finala. Zehatzago ere, agertu dira guztiak salbú bat: "an" preposizioa ez da baizik "an" adverbioa, zeintaz mintzatu bainaiz adibidez an:
"Euskal Unibertsitatea eta euskararen garapena" (2002:395-402) in (an?) EUSKAL UNIBERTSITATEA 2021 Egiten ari garen euskarazko unibertsitatea.
edota an Euskararen garabideak liburua (Alberdania, 2002), edo hemen, edo hemen, besteak beste. Gainera, ez da hain arraroa ikusteá adibidez "Ikus in...".

3.: Nahiz nire gutun horren sintaxia ez den ohikoa (nólatan izanen da, ba, baldin nire helburua badá erabiltzeá baliabide diskursiboak zein ez diren ohikoak?), gutuna ondo ulertzen da, ezta? []

asteazkena, maiatza 02, 2018

Juan Garziaren eredu sintaktikoa ezin liteke izan etorkizuneko eredua

Erramun Gerrikagoitiak, aurreko sarrerako komentario batean, dú galdetzen zergátik ez den sortzen foro tekniko bat non debatitú luze eta sakon problematika sintaktikoa, esan nahi baita, ondo aztertuz arazo guztiak, zintzoki eta modu lasai eta jarraitu batean, eta proposatuz soluziobideak, norabideak zeinetan bultzatu nola edo hala. Nik ere galdera hori berbera egiten diot nire bururari, zeren arazoa dá zentrala, bai zientifikoki eta baita areago ere sozialki.

Debate horretan atera litezkeen reflexioak eta ondorioak ez dira soilik beharrezkoak, baizik-ere ezinbestekoak afin euskararen bihurguneak egon daitezén ondo iluminatuak eta debatituak. Bestela, debate tekniko ireki eta zintzorik ezean, praktikan sendotzen ari dirá ideiak nola horiek e-Juan Garzia, zeinen eredu sintaktikoa (pobrezia sintaktiko-komunikatibo antzu bezain autoinposatua) ezin litekeen izan etorkizuneko eredua. []

Etiketak: ,

asteartea, maiatza 01, 2018

Gertatu da!

Atzo arratsaldez bisitatu nuén Berriaren webgunea, eta han irakurri ondoko titularra (edo oso-oso antzekoa, ez bainuen kopiatu):
"Ordenantza aitzakia", udalak jarduera eten nahi diela salatu dute Iruñeko gaztetxeek.
Esan bezala, ez nuen inon kopiatu titular hori, baina buruan gelditu zitzaidan bere estruktura aldrebesa, hasierako kakotxak, geroko koma, bukaerako subjektu nagusia; ondo gogoratzen naiz nóla pentsatu nuen ze titular horren kontestua ez zela inondik ere hain orokorki ezaguna zéinda justifikatzekó ordena hiperkontestual hori (oso gutxitan izaten da); nóla pentsatu nuen ze, gainera, esaldiko perpaus subordinatua konpletiboa zela, eta nóla konpletiboak báduten lizentzia ki erabilí SVO ordena, eta guztiarekin ere, hor zela titular hori, aurre eginez ki minimo komunikatiborik behinenak ere.

Gaur goizean, sartu naiz berriro an orrialdea e-Berria, eta han aurkitu ditut atzoko hitz berberak (edo ia) baina honela emanak:
Iruñeko gaztetxeek salatu dute udalak jarduera eten nahi diela "ordenantzaren aitzakiarekin".
Eta, duda egin dut momentu batez, baina ez, gertatu da! []