asteazkena, apirila 19, 2006

"..., badago beste problema handi bat: diskurtsoa." (Iñaki Ugarteburu)

Dio Iñaki Ugarteburuk (EHUko Euskara Institutukoa baita) an elkarrizketa bat zein egin baitiote respektu "Espezialitateko hizkerak eta terminologia":
Terminologiaz gain, badago beste problema handi bat: diskurtsoa. Testu teknikoa kontzeptualki askoz sendoagoa da, testu arrunta baino. Kontzeptu asko erabiltzen dira eta kontzeptu horien arteko lotura konplexuagoa da. Horretarako baliabide berezi batzuk behar dira. Gaztelaniaz arazoa erdi konponduta dago, besteak beste, esaldia atzeraka irekitzen delako erlatibozko esaldien bidez. Euskarak bere baliabide propioak behar ditu eta hor erabaki batzuk hartu beharra dago. [campusa berri, euskal herriko unibersitatearen aldizkaria, 2006ko urtarrila, 28. or.]
Ados.

Bai, esaldia atzeraka irekitzeak (nik aurreraka esango nuke) biziki errazten du fluidade diskursiboa (diskursoa), eta erraztasun (existentzial) hori nabari-nabaria izaten da noiz transmititu-kudeatu nahi baitugu informazio-karga handi, trinko edo/ta konplexua.

Bai, euskarak bere baliabide propioak behar ditu eta hor erabaki batzuk hartu beharra dago. []