astelehena, apirila 28, 2008

Erantzun esplizitoen galdegaia (II): Peru Abarca

Juan Antonio de Mogel-ek 1881ean argitaratu zuen bere Peru Abarca famatua, zeinen titulu osoa da: EL DOCTOR PERU ABARCA, CATEDRÁTICO DE LA LENGUA BASCONGADA EN LA UNIVERSIDAD DE BASARTE ó DIÁLOGOS ENTRE UN RÚSTICO SOLITARIO BASCONGADO Y UN BARBERO CALLEJERO LLAMADO MAISU JUAN.

Erantzun esplizitoen estruktura aztertu nahi dugularik, esango nuke ze liburu hau bi aldiz zaigula interesgarri: alde batetik zeren liburuaren protagonista suertatzen zaigu euskararen katedratiko, Moguelen hitzetan; eta bestetik zeren euskararen jakintsu horrek mantentzen du elkarrizketa aski luze bat (kin bere mintzakide Maisu Juan) non alternatzen dira galdera eta erantzun esplizituak, nola nahi eta behar genuen guk an gure azterketa hau.

Ikus ditzagun, ba, Abarcaren erantzun esplizito batzuk:

[Maisu Juan] ¿Cer da epallia?
[Peru] Epallia da zuc carnaceruba esango ceunsquiona. [52. or.]

Ikus hurrengo hau:

[MJ] Adisquidia, ¿cer da erretilluba?
[P] Erretilluba da euscaldunen platera. Ecarrico deuscuben erretilubac euco ditu guichienez berroguei urte, ta iraungo dau beste aimbeste urtian. [54. or.]

Ikus hurrengo hau ere, ezin laburragoa:

[MJ] ¿ce icen dozu?
[P] Niri esaten deuste Peru batzuk, bestiac Perico: ... [56. or.]

Gure katedratikoak erabiltzen ditu modu guztietako erantzunak, hala nola:

[MJ] Esaidazu, Peru, ce ganadu daucazun echian.
[P] Daucaguz buztar-idi bi, bata belleguija, bestia zurija. ... . Daucaguz bigae bat, bigancha bi. Badauzcaguz oneez ostian zortzi basa-bei, ta basa-idisco galant bat, ta isten dot esan baga daucaguzala cecin-idi bi; bata echerako, ta bestia salduteco. [109. or.]

Aurreko erantzun horretan, aparte erabili galdegai posverbala, darabil aditza aurren-aurrena, ikusten denez. Erantzun beraren bigarren esaldian ere, hasieran doa aditza, hirugarrenean erabiltzen du ba- aurrizkia, eta laugarren batean berriro erabiltzen du aditza aurrena, barik arazorik. Orrialde berean ikus hurrengo bi aleak:

[MJ] ¿Ceri esaten deutsazu chaala, ta ceri urrucia? ...
[P] Chaala esaten jacó edocein beicumeri, dala arra, dala emia; ... [109. or.]

[MJ] ¿Ezdaucazu ganadu lanadunic?
[P] Bai, daucaguz laroguei guiberri; iruroguei ardi, aari bi, ta zortzi auntz. ... [109. or.]

Beste bi ale:

[MJ] ¿Nun dira zure seme, alaba ta otseiñac?
[P] Batzuc juan zirian solora, ta bestiac basora iraurquiñac batuter: ... [119. or.]

[MJ]¿cembat opiciale dira, ta cer aloguer emoten jaquee?
[P] Dira lau biarguiñ; Ijelia, Urtzalla bi, ta Gatzamallia. ... [125. or.]

Nik uste argi gelditzen dela ezen Peru Abarcak ez zuela errespetatzen galdegai-legea, ezta elkarrizketan ere, ez-eta galderantzun esplizitoetan ere.

--------------------------------

Ikus: Galdegai-legea: ezta galderantzun idatzietan ere

--------------------------------

asteartea, apirila 22, 2008

Xabier Errotetak buruz euskararen tradizionea, Euskaltzaindiaren papera, Altuberen eredua, ...

Irakur hurrengo komentarioa ganik Xabier Erroteta buruz tradizionea, Euskaltzaindia, Altuberen eredua, eta inguruko kontuak (komentarioa atera dut ti bloga na Erramun Gerrikagoitia: referentziak):
Adiskideak,

Ez dut arraberritu nahi aurreko thread edo diskusione–hari pesadilleskoa, zeinaren azken uztarkoetan ikusi eta irakurtu ahal ukan baitugu denetarik, eta ez beti ere sotilenetarik. Bizkitartean, emana naukonez hitza Lavin jaunari igorriren niola erantzuna hark eni korteski pausatutako zonbait galderer, nahi nuke orain bete ene hitza ahal bezain labur eta doi.

Goazen beraz aitzina.

“Cer gatic dira hain different euskara batu pro-ez_daquigu_ongui_cer hori eta ceuc hain elegantqui erabilcen duçun euscará?”

Zeren bi modelo edo eredu diferentari atxekitzen baitzaizte. Euskara batuak hartuak ditu beretzat modelo prosodiko sintaktiko lexiko batzuk eta nik hemen izkribatzeko hartuak ditut enetako beste batzuk. Hortik heldu da diferentzia.

“Dena da casualitatea?”

Ez da kasualitatea. Da modelo diferentak hautatzearen ondorio naturala.

“Cergatic uko eguiten deraucote Euskaltzaindiac eta' iratzizco traditioneari beçala ahozcoari ere?”

Ez dakit. Hein batean bederen uko egiten diotena bistan da, bainan arrazoina ez nekike erraiten xuxen. Ene ustez faktore anhitz elgartzen dirade ondorio hits horretara arribatzeko eta segur beharko litake egin analisi bat exhaustivoa arrapostu bat funtsez emaiteko. Nik abantzatzen ditut zenbait arrazoin posible, memento hunetan gogora heldu zaizkidanak:
- Euskararen idatzizko tradizionea multiplea da bainan batua, definizionez, singularra. Tradizione horiek bana-banazka harturik indartsu eta konplet dirade, baina elgarrekilan nahasirik eman dezakete sikulusaltsa bat ezin irentsizkoa, artifizialez eta ineditoz. Euskalkiak ez dira letxuga mota differentak zeintzuk nahasten ahal baitirade nolanahika salada hazkor eta zalegarri bat moldatzeko, eta are gutiago nahasketa hori bururatzen bada hamar urteko epean. Nahi dut sinhetsi Euskaltzaindiako aitagoiek nahi ukan zutela tradizione anitzen sintesi bat egin baina ez dutela erreusitu, besterikgabe.
- Gauza jakina da batuaren egitamua finkatzerakoan kriterio soziolinguistikoak eta demografikoak ere hartu zirela gogoan, eta horiek menturaz ez dira beti kriterio egokienak koiné edo mintzaira komun bateratu baten oinarriak finkatzeko.
- Oro har, ez da sobera aintzat hartzen euskal literatura zaharraren tradizione aberatsa, eta hura errotik ezagutu gabez aisago pasatzen dira presentean ikusten diren zabarkeriak. Euskaltzaindiak beharko luke tradizione hori sustatu eta indartu, eta nahiz eta lan zerbait egin duen gure klasikoen textuak editatzen eta jendearen eskuetaratzen, langintza philologiko horretan axolduri bezain axolakabe agertu da jakitate hori bere deliberoetan aplikatzen eta euskaldunen artean prezarazten eta sozializatzen.
- Gure tradizionea aski untsa ez ezagutzeak berekin ekarri du sobraniako sumisione bat Euskaltzaindiaren autoritatearekiko. Anitz gauza onhartu dira zeren Euskaltzaindiako zonbait lagunek hala erabaki dute eta kito. Adibidez, nik ene denbora guztian sekula ez dut irakurri euskal izkribatzaile klasikoen textuetan “-tzear” atzizki edo sufijoa, zein beti ageri baita “-tzer” forman. Bizkitartean, norbaitek dekretatu bide du “-tzear” behar dela izkribatu eta ordu beretik forma klasikoa zokoratua geratzen da. Ene ustez holako eta antzeko –eta puskaz graveagoko- bertze anitz mila kasutan beharko litzateke egon debate zabalago bat eta libertate gehiago opzione zenbaiten artean kontrastez eta persuasionez aukeratzeko, eta ez soilik manu hutsez. Azen ontzeko, gure artean manuak heldu dira goitik behera eta prozedura horrek arrunt itotzen du hizkuntza aferak adosteko piramidearen zolan beharrezkoak lirateken debateak. Sanedrinaren metodoa hautatu dute euskara batuaren aitagoiek beren lana egiteko, eta hori biziki gauza lanjerosa da ikusirik gidari horietako batzuen limitazione intelektual evidenteak.
- Batuaren erraietan bizi da mormotxa bat asekaitza eta mortala: purismoa. Euskaltzaindiako doktoreek uste ukan dute xixare osasuntsua dela eta gure mintzairaren barneak agente patogenoetarik libre atxikitzen dituela, bainan funtsean diagnostiko ezinago okerra egin dute eta gure mintzairaren giharrak sendo eta puxant begiratu behar zituenak berak ari ditu karraskatzen, erkinarazten eta gosez hamikatzen, halako maneraz non sendagailua behar zena finean hilgailu bilakatu baitzaiku.

“Euscararen litteratur traditionea eçagutzen dugunoc, eta Giovannic ongui eçagutzen duela emaiten du, jaquin ba daquigu goal bat sarthu deraucotela euscarari eta euscal culturari.
Cein da çure eritzia?”

Akort niz zurekin. Gol bat sartu daukute, horrela erran ahal badadi. Bizkitartean, uste dut mila aldiz errazago zela gol hori sartzea ezenez-eta ez sartzea, erran nahi baita, gauzak gaizki egitea ezenez-eta modelo linguistiko eta prozeduramental egoki eta inpekable bat ardiestea lehen bermakoan. Hori izango zen erreusimendu bat kasik mirakuiluzkoa ikusirik gure hizkuntza eta populuaren fragmentazione izugarria eta ideologiaren interferentzia brutalak euskal linguistikaren munduan (cfr. Giovaniscot eta Joseph Anthonyren zenbait kommentario).

“Cergatic euskara batua da den beçalacoa?”

Halakoxea erditu zutelako moldatu zutenek. Zertako hautatu zuten molde hori eta ez bertze bat da koska. Arrapostua berek dakite.

“Ez al dugu euscaldunoc gauça hoberic mereci?”

Euskaldunok merezi dugu soilik zer ere baikara kapable ardiesteko eta hura. Nehork ez dauku emanen bixkotxa ahora guahurk ez badugu lehenik labean ezartzen.
“Dena ecin da casualitatea içan!”

Kasualitatearen eta nezesitatearen arteko dema filosofikoaz mintzatzeko ez naiz kapable. Mintza bitez filosofoak horretaz.

“Cer daduca positivotic euscara batuac?”

Euskara batuak du positivorik ezen potentzial bat emaiten duela Euskal Herriko xoko guztietako euskaldunek ukan dezaten moien bat elgar konprenitzeko euskaraz.

“Ceren niri personalqui euskara batua erdara (edocein erdara) baino arrotzagoa guerthatzen baitzait.”

Konprenitzen dut sentipen hori ezen niahurk ere patitu baitut maiz aski. Ene kasuan batuaz izkribatu textuetan fastikagarrienik atzemaiten dutana da hizkera horren modelo prosodiko eta estilistikoaren pauperrimotasuna eta bere struktura sintaktikoen rigidotasun antihistorikoa, hainbatez deitoragarriagoa zenbatez eta denok baitakigu ezen euskara idatziaren sintaxia iragan mendetan izan dela izugarri suple, malgu, libre eta jostakina. Orain aldiz fluidotasun jostakari bezain emankor hori zebatu, hezi, zikiratu, ito eta sakrifikatu egin da Altube eta bertze zonbaitek imajinatu teoria absurdo batzuen aldarean, zein baita araztasun mitikoaren aldare idolatriko galgarria.
Halere, ez genuke ahantzi behar euskalduner beren euskalkitik lekoreko euskalki guztiak maiz gertatu zaizkiela beren herriko erdara baino arrotzagoak. Zentzu horretan euskara batua zuretzat erdara baino arrotzagoa gertatzea ez da mirakulu, zeren erdaraz eskolatu, sozializatu, enplegatu eta hazi zaren eta ez batuaz (pentsu dut hala izan ditakela zure eta bertze anitzen kasuan, nahiz ez zaitudan ezagutzen personalki).

Xabier Erroteta.