asteazkena, maiatza 30, 2007

Bi morfema datibo prepositibo: "-ki" eta "-ts"

Diosku hak R.L. Trask (1995):
.., like -ki, the morph -ts is well attested in finite verb forms as a marker of a following indirect object. [R.L. Trask, "History of non-finite verb forms", 1995]
Ikustagun:
da-rama-ki-zu-gu

na-rama-ki-zu-te
eta
d-io-ts-o = d-io-ts-a

d-eu-ts-o-zu = d-eu-ts-a-zu

Lehenengo begiratu batean bederen, goiko aditz-forma horiek iradoki ahal dute ze euskara zaharraren estruktura izan zitekeén OVS (estruktura hiperadierazkorra), edo zehazkiago, O-V-I-S, non I horrek signifikatzen du objetu indirektoa.

Baina, post honetan nahi dut azpimarratu ze hor goian ageri dira bi morfema datibo prepositibo (prepositiboak respektu objetu indirektua): "-ki" eta "-ts".

["-ki" morfema hori da erabiltzen halaber adibidez afin adberbializatu adjetiboak: eder ⇢ ederki] [117] []

-----------------------------
Ikus hurrengo posták buruz ber gaia:
1.: Hitz funtzionalak, labur
2.: Errazago instalatzen da hizkuntz barneko materiala
3.: XK3: Sujetua urjenteena, edo akaso aditza, baina ia inoiz ez objetua

Etiketak: , , , ,

asteazkena, maiatza 23, 2007

Juan Garziak al diosku ze esaldia da "esanahi osoa duen jardun-puska"?

Aurreko mezuan Bittor Hidalgok nabarmendu dio ki Juan Garzia zéin garrantzia handia duen nóla ordenatzen ditugun diskurso-zati txikiak afin hobeto prozesatu esaldia. Hari erantzunez, Juan Garziak dio:
Tira. Uste dut garbi zegoela zer esan nahi nuen horrekin: hitz solteak itzultzea arriskutsua dela (eta askotan egiten dela), haiek esaldian kokatu gabe.

Hala ere, "esaldi"aren definizio tradizionala onartzen bada, ez dut uste hitzez hitz esan nuena ere ez dela halako astakeria: "esanahi osoa duen jardun-puska".

Jakina, "esanahi osoa" zer den ere eztabaida liteke... [Juan Garzia]
Ondo da Juan Garziak erabil dezala definizio hori. Izan ere, bide beretik, esana daukagu ze esaldi bakoitzak izan behar du bere intentzioa, bere zentzua, bere nortasuna, bere esanahi borobildua.

Baina, hortik segitzen da ze itzulpen batean ezin dira zatitu esaldiak, justuki zeren intentzio (esanahi) batetik ez lirateke atera behar bi intentzio (edo hiru, edo ...); eta gauza da ze Juan Garziak (an bere Joskera lantegi, 370. or.) proposatzen zigun hurrengo itzulpena (ikus hemen):
Los jugadores de la Real que regresaron ayer de su compromiso con la selección, y que, como todos sabemos, tuvieron una brillante actuación, han sido recibidos calurosamente por el numeroso público que asistió al entrenamiento en Zubieta. [1. bersioa]
Esaldi hori emateko, Juan Garziak proposatzen digu honako hau:
Denok dakigunez, Realeko jokalariak ederki aritu ziren Selekzioarekin jokatu zuten partiduan. Atzo itzuli ziren, eta Zubietan eurrez bildu den jendetzak oso harrera beroa egin die.
Gainera, alternatiboki, eskaintzen digu beste hau (komentarioa ere berea da):
Bistan denez, bigarren esaldiko erlatibo-prepausa ere ez da nahitaez horrela ematekoa:

Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen entrenamendua ikusteko, eta oso harrera beroa egin zien.
Hau da, aukerako bigarren bertsioa litzateke hau:
Denok dakigunez, Realeko jokalariak ederki aritu ziren Selekzioarekin jokatu zuten partiduan. Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen entrenamendua ikusteko, eta oso harrera beroa egin zien. [2. bersioa]
Juan Garziaren bide beretik, ni animatuko nintzake ematen beste bersio alternatibo are lauago bat, hala nola:
Realeko jokalari batzuek partidu bat jokatu zuten Selekzioarekin. Denok dakigunez, partidu horretan ederki aritu ziren. Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen. Jende horrek Realeko jokalarien entrenamendua ikusi nahi zuen. Jende horrek oso harrera beroa egin zien atzo etorritakoei. [3. bersioa]
Gaztelaniazko esaldiak bazuen intentzio (esanahi) bakar bat, eta hori ezin da zatitu an 3 (edo gehiago) intentzio (esanahi). Esan nahi baita ze Juan Garziak ezin du erabili definizio bat noiz interesatzen zaion (?), eta gero ahaztu definizio hori noiz ez zaion interesatzen. Hor kontraesana dago.

Itzulpenetan esaldiak zatitzeko arrazoia dá sintaxi regresiboaren ahuldade erlatiboá respektu sintaxi progresiboa. [116] []

-----------------------------
Ikus hurrengo posták buruz ber gaia:
1.: Esaldi bakoitzak bere intentzioa
2.: Intentzio bakoitzak beharko luke bere esaldia
3.: "Edozein informazio": zein zentzutan?
4.: Trinkotze prozedurak ez dira “aldaera estilistikoak”, baizik aukera aberasgarriak (intentzioetan) eta funtzionalak (erabilgarritasunean)

Etiketak: , ,

ostirala, maiatza 18, 2007

Zalantzagabeko garrantziá on koherentzia

Dio Bittor Hidalgok (erantzunez at Juan Garzia, burúz honako komentario hau):
Juan Garziak dio bere mezuaren amaieran subjuntiboaren aitzakian: "Ikaskizuna: esaldiak dira itzulpen-unitateak, ez sintagmak." Eta ez zait egokia iruditu silogismoa, premisa egiazkoetatik alegiazko ondorioa iragazi nahi izatea. Benetan uste baitut ez dela komeni gauzak nahastea hain kontu garrantzitsuan.

Ze, esaldiak, noski, badira itzulpen-unitate.

Baina baita esaldi barruko sintagmak ere.

Eta bai eta ere, eta batez ere, esaldi barruko INTONAZIO edo INFORMAZIO UNITATEAK. Azken urteotan oso bereziki bultzatzen saiatzen ari naizen kontzeptua. Idaztean, eta batez ere itzultzean, denok beti kontuan izan beharko genukeena. 10/15 silaba inguruko zati laburrak, zeinen segidak zalantzagabeko garrantzia duen gure esaldien prozesatze eta ulertze prozesu eta gaitasunetan. Halako zati laburren segida kontuan ez hartzeak (kontuan "esaldia" bakarrik hartu dugulako esaterako) maiz garamatza euskaraz "korritzen ez duten" testuetara, nahiz "esaldiak" banan-banan ezin hobeto idatziak/itzuliak izan. Elkarren segidako atal laburren arteko lotura (10/15 silaba) kontuan hartu ez dugulako.

"Esaldia", bada itzulpen unitate garrantzizko. Batez ere, maila horretan erabakitzen delako "esaldiaren gramatika" aditzaren inguruan. Baina ez inola ere "itzulpen unitate minimoa"-edo, Juanen ondorioak oker pentsatzera eraman gaitzakeen eran. Gure prozesatze gaitasunak, dirudienez, beste gauza asko ere hartzen baitu kontuan, esaldiaren "osotasunaren" aurretik.

Eztabaida luzeagoa da, noski. Baina bego oharra ohar truke.
Ondo izan
Bittor
Ikus halaber hurrengo bi testuók ti Bittor Hidalgo:
Irakurleak, hiztunak eta entzuleak bezala, ez ditu esaldiak osorik begi sakada bakarrean jasotzen, ez deskodetzen, ez ulertzen. Zatika baino. Eta aldiko ez da jabetzen oso unitate laburrez baino, fisikoki ondo mugatuez, nori gure esperientzia propioak ere erraz erakuts diezagukeen moduan.
...
Dirudi prozesamendua, ahoz edo irakurriz, gehienera 10 (15?) silaba bitarteko informazio unitateetan egin ohi dela. [Bittor Hidalgo, EKAIA, 2002, 16. zkia.]
eta:
Badirudi guk bai irakurtzean eta bai entzutean kolpe batean ulertzen ditugun zatiak direla 10 bat silabatakoak. 10 silabatik gorako zatiak nekez ulertzen ditugu. 7-8 silabatako multzo hori da "informazio unitatea" deitzen dena. [Bittor Hidalgo, ARGIA, 2003ko azaroaren 23ko alea]
Dudarik gabe, eta Bittor Hidalgok dioenez: Halako zati laburren segida kontuan ez hartzeak (...) maiz garamatza euskaraz "korritzen ez duten" testuetara, .... Eta hain zuzen ere, zati laburren segida izan behar dá koherentea, progresiboa.

Areago, zati labur horien barneko ordena ere inportantea da afin eta ...
  1. hiztunak errazago (edo zailago) lotú zati horietako bakoitza ki hurrengo zatia, lortuz diskurso koherenteagoa; →
  2. sintaxi progresiboagoak ahalbidetzen du ezen hiztunak aukera dezala libreago (artío muga ia minimo bat) nón egiten dituen pausa koherenteak; →
  3. pausa koherente libreago horiek errazten duté mezuaren kodifikazio eta deskodifikazio reflexiboagoa, irekiagoa...
  4. hobetuz ez soilik kalitate komunikatiboá on mezua, baizik-ere kalitatea on mezua bera (esan nahi baita ze hóri mezua zein den produzitzen an modu (aukeran) pausatuagoa, reflexiboagoa, eta irekiagoa, oro har egonen da hurbilago respektu ideia zein adierazi nahi dugun: hau da, izanen gara geuago).
Eta, azpimarratu behar da ze sintaxi progresiboak berez zaintzen du ordena hori, sistematikoki.

Hortxe (progresibitatean, koherentzian, diskursibitatean, irekitasunean) oinarritzen da abantailá (esanguratsua) on hizkuntza (sintaxi) progresiboak respektu regresiboak. Hortxe da motore komunikatiboá zeinek, oro har, eramaten ditú estruktura linguistikoak aldé eredu progresiboagoak (bereziki noiz exigentzia komunikatiboak handitzen diren). Hortxe da beste evidentzia (teoriko-enpiriko) bát ze dún apuntatzen an betiko norabide berbera: progresibitatea.

Zer esanik ez, sintaxi progresiboa askoz errazago dabil bidéz baliabide progresiboak, maila guztietan ere. [115] []
___________________________________
Ikus hurrengo posták buruz ber gaia:
1.: Hobe burua aurretik, pausatukiago eta luzeago ibili ahal izateko.
2.: Buruz pausa koherenteak eta beste.
3.: Iruzur zientifiko eta soziala (I).
4.: Iruzur zientifiko eta soziala (II).
5.: Sistematikoki informatiboa.
6.: Inkoherentziaren gainkostu esanguratsua: "A plana" vs. adibidez "C plana"?.

Etiketak: ,

asteartea, maiatza 08, 2007

XK8: Galdegai-legerik? ez, eskerrik asko

Erantzunez ki Xabier Kintana (ikus XK1, XK2, XK3, hau, XK4, hau, XK5, XK6, XK7 eta hau ere).

Diotso Kintanak ki Erramun Gerrikagoitia:
Erdaren eraginez zuri errazagoa, logikoagoa eta ederragoa iruditzen zaizu SVO delakoa, euskal tradiziokoa gaitzetsiz.
Gogoratu beharko zaio ki hizkuntzalariá Xabier Kintana ezen existitzen da mekanismo sinple eta normal bat zeinengatik SOV hizkuntzak garatu ohi duten bigarren foku-leku ahaltsuago bat atzé aditza (F2), halatan ze, prozesuaren amaieran, hizkuntzak pasatu ohi dira ti estrukturá SOV ki estrukturá SVO (ikus hau eta hau ere).

Mekanismo horrexek eragiten du tendentzia garakor orokor bat, zein izan ahal den frenatua (edo inkluso norantzaz aldatua) edo azeleratua per beste indar osagarri batzuk, nola adibidez: eskura izatea edo ez izatea mekanismo eta aukera estruktural egokiak eta sinpleak afin joan garatzen sintaxia, izatea giro linguistiko ona edo gaiztoa, edo hizkuntz-kontaktuaren eragina izateá aldekoa edo kontrakoa.

Normalean, objetu luze edo/ta konplexuak hasten dira pasatzen atze aditza, eta gero, laburrak ere bide beretik doaz. Azkenean, prozesuak aurrera egin ahal badu, aditz aurreko foku-lekua (F1) geldituko dá tzat erabilera aski konkretu eta mugatuak, nola adverbioak (berez laburrak), edo/ta erabilera bereziki enfatikoak. Azpimarratu behar da ze prozesu orokor horren barne-indarrak dirá komunikatibo hutsak, ez bestelakoak.

Bestalde, zéin da euskal tradizioa respektu hitz-ordena? Euskal tradizioak bazituen emanak aurrerapausuak aldé garapená on bigarren foku-leku hori. Hala, gure idazle zaharretan aski normala izanen da aurkitzeá objetu edo osagarri fokalizatu luze edo/ta konplexuak atze aditza. Areago, ez da gehiegi bilatu behar afin aurkitu objetu edo osagarri fokalizatu labur eta sinpleak ere atzé aditza. Autore batzuetan gehiago, bestetzuetan gutxiago, esan daiteke ze goiko mekanismoa martxan zegoen, euskaran ere.

Gero, jakina denez, etorriko ziren gramatikariak eta sortuko zuten galdegaiaren legea, legeen legea, nola bailitzan euskararen esentzien esentzia (kontra sensibilitateá on euskal idazle zaharrak, zein orokorrean zeuden aski urrutí ti lege zorrotzak nola galdegaiaren ustezko lege hori).

Nik uste ze euskararen esentzien esentzia dá komunikazioa, eta justuki horretan, komunikazioan, askoz hobe da garapena on bigarren foku ahaltsu eta aukerakoa (F2) ezi gelditzeá kin derrigorrezko foku ahalgabe bat (F1).

Ikus, aurreko guztiaren gainean, hurrengo hitzák on Bittor Hidalgo:
"Galdegai" lege berri bat proposatuko da hemen, eta esan, ezagutzen dugun galdegai legea, Azkue-Altubek asmatua XIX-XX. mendeen mugan, galdegaia derrigorrez(-edo) aditzaren aurreko gunera daramana, gezurra dela lege bezala, eta honek gaitzetsitako ordenamendu aukera asko ere on askoak direla euskaraz (eta are hobeak).

Eta badira proposamen hauek egiteko pisuzko arrazoiak:

1. Aditza esaldi aurrealdean ematea delako, esaldi luzeetan, hauen ulergarritasuna bideratzeko modu bakarra testuan, psikolinguistikaren ekarriek argitzen bide diguten eran.

2. Euskarazko tradizio idatziak ez du inoiz bete Azkue-Altuberen galdegai legea, XX. mendean legea apropos bete nahian sortutako testuak arte. Tradizio idatzi honek ez du ere aditza inoiz atzeratuko esaldian, salbu Kardaberazen eskolako autoreen joskera artifizialean (Kardaberaz, Lardizabal, Arrue, ...; ik. Hidalgo, 1993). Kurioski, tradizioko testuok ez ohi dute eragin gaur egunekoek bezalako ulergarritasun arazorik. Bi arrazoi horiexengatik ote da? [Bittor Hidalgo]
Hor, aditzak aurreratzea ez da arrazoi bakarra zergatik tradizioko textuak ulertu ohi diren hobeki ezi gaur egungo maila bereko textuak. Besteak beste, badá bigarren arrazoi inportante bat, eta da erabilerá on askoz baliabide prepositibo gehiago ezi gaur egun.

Finean, aditzak aurreratzea edo/ta lokailuak aurreratzea dirá bi tendentzia zein doaz an ber norantza: hizkuntzaren progresibizazioa.

Gainera, norabide progresibo (burulehen) horretan areago sakonduz lortuko dirá esanguratsuki emaitza hobeagoak (zentzu guztietan). Jarrai dezagun kin Bittor Hidalgo:
3. Euskarazko aho erabilera guztia ere, oraingoa eta lehengoa -ezagutzen dugun neurrian-, aho batez da aditz aurrera zale, eta idatziak bezain gutxi errespetatzen du galdegai lege kanonikoa.

4. Azken arrazoia da' aditz atzeratzeek eta galdegai lege betetzeek erabat murrizten dutela euskararen adierazkortasuna. Nik defendatu nahi dut, esateko, ni elena naiz bezalako esaldi baten aldean (enfasia izenean), ni naiz elena ere ondo esaldi jatorra dela euskaraz ideia bertsua adierazteko, are adierazkortasun handiagokoa, [↑ni naiz↓↑] [↑elena↓] ahoskatua.
Nire ustez ez dugu behar galdegai-lege berririk: gauza da kokatzea objetuak, aditzak... an lekuá non hobetoen beteko dute euren helburu komunikatiboa an kate linguistikoa. [114] []

Etiketak: , , ,

asteartea, maiatza 01, 2007

Burúz evoluzioa on hizkuntza latinoa

Egon naiz bilatzen zehaztasunák buruz nola gertatu zen evoluzio sintaktikoá on hizkuntza latinoa (jarraituz hildoá on Josu Lavinen komentario bat), eta aurkitu dut liburu oso interesgarri bat deitzén "An Introduction to Vulgar Latin", idatzia per "a principal authority on Vulgar Latin" [Encyclopedia Britannica]: Charles Hall Grandgent, an 1907.

Harek dio gauzak nola:
The Romance order is simpler and more rational than that of Classic Latin. [30. 0r.]
The modern order is the more logical, proceeding from the known to the unknown. [30. or.]
Horrixe deitzen zaio ordena informatiboa: aurrena gaia, gero osagarria.
The change constitutes a progress in language; all cultivated peoples have made it. It is indigenous in Latin, not imitated from the Greek, which independently effected the same transformation. [31. or.]
Ez dakit zehazki zer esan nahi duen Charles Hall Grandgent-ek noiz dioen: "all cultivated peoples have made it" (aldaketa hori); zeren, aurretik esan digu ze:
The most irrational features of the Classical Latin construction were surely artificial, and were not characteristic of daily speech. [30. or.]
Edozein kasutan, hala hizkuntza xehea nola hizkuntza jasoa joan ziren aldatzen an norabide bera kin ritmo ezberdinak:
The modern order was not abruptly substitued for the old. On the contrary, it is to be found in Latin, with generally increasing frequency, in inscriptions and popular writers, from the earliest texts down, it occurs sporadically also in literary authors, especially in Cicero. [31. or]
Eta gogora dezagun Cicero konsideratu zela eredu. Nik irakurri dut lan bát ti Cicero (De amicitia, edizio elebiduná latina-gaztelania, non estruktura ikusten da argiki), eta hor behintzat, Cicero-ren prosa da ondo modernoa, ondo SVO, ondo progresiboa:
Classic Latin may be said to represent an intermediate stage, while the revolution was in progress; there was a long struggle, and for centuries the ancient and the modern type were used side by side. By the fourth century the new order prevailed. [31. or.]
Badirudi, edonola ere, ze, ordena-kontuetan, hizkuntza latino xeheak markatu zuela bidea:
31
32

Zinez, oso interesgarria. [113] []

Etiketak: , ,