asteazkena, maiatza 29, 2019

Zéin litzake zaharragoa "tik" edo "ti"?

Aurreko sarreran erabili ditugú bai "tik..." eta bai "ti..." partikula burulehen ablatiboak (adieraziz nóndik), zein derivatzen diren ti euren kide postpositiboak ("...-tik" eta "...-ti"). Baina, zéin forma litzaké zaharragoa: "tik" edo "ti"?

Ba, zaharragoa litzaké... "ti".

Honela diote Azkarate-k eta Altuna-k an euren "Euskal morfologiaren historia" (2001), erabiliz iritziá on Mitxelena:
... -ti da forma zaharra eta -k gero erantsitako elementua (edo elementuaen aztarna), nahiz ez zitzaion leku guztietan berdin erantsi (bizkaieraz edo zubereraz askoz gehiagotan gorde da -ti Erdialdeko euskalkietan baino). Gainera, bazter dialektoak izan ohi baitira maiz arrasto zaharrenak gordetzen dituztenak, arrazoi bat gehiago dugu -ti zaharragoa dela pentsatzeko.

Erantsi zaion elementua, bestalde, -ka, aditzondoak sortzeko atzizkia dateke Mitxelenaren ustez. Landuchiok por-en ordain -gati eta -gatika ematen ditu, eta "de villa en villa" honela itzultzen: lekutika lekura. Etxeparek zerutika (III, 48) dio. (...) Beraz -ti + -ka zen antzina eta gero -a galdurik -tik gelditu zen. [Azkarate eta Altuna, 2001:129]
Horren arabera, "...-ti" litzaké zaharrena, gero agertuko zén "...-tika", eta geroago "...-tik" eta baita "...-tikan" ere. Eta horietarik edozein ere erabil liteke afin sórtu ablatibo burulehak: "ti...", "tika...", "tik..." edo "tikan...", non "tikan..." horren bukaerako inesiboak gogoratzen digún "arean..." muga-adlatiboa. [544] [>>>]

Etiketak: , , , ,

ostirala, abendua 19, 2014

Naturaltasun osoz

Aurreko postean ikusi dugu noláko naturaltasunez azaleratzen zaigún "TIK" baliabide prepositiboa. Báda halaber "TI" aldaera zaharragoa eta sinpleagoa, eta baita "TIKAN" aldaera ere.

Era berean, naturaltasun osoz agertzen zaigú "AN" baliabide prepositibo inesiboa an hurrengo erabilera:


Eskerrik asko ki Oier Gorosabel eta Sustatu zatio sareratu goiko irudia. [213] []

Etiketak: , ,