osteguna, otsaila 28, 2019

Ber mekanismoa: "amorez-eta..."

Aurreko sarreran "amoreagatik-eta..." estruktura aipatu dugularik, nahi genuke orain gogoratu ondorengo proposamena on itzultzaile J.M. Agirre (ikus hemen eta hemen):
Tradizio literarioan hasitako bidea, ez eten, baizik eta osatu eta aberastu egin beharko genuke, hizkera juridiko kultu eta funtzional bat sortzeko. Ildo horretan, helburuzko esapide prepositibo bat falta zaigularik, ETAren sailean “amorez eta” proposatuko nuke, amoreagatik zaharretik abiatuta. [J.M. Agirre, 2012]
Eta gauza da ze "amorez-eta..." berez sortzen da, erabiliz ber mekanismoa nondik sortú "nahiz-eta..." edo "nahizik-eta...", non, gainera, kontuan hartu behar dugu ze aráuz Euskaltzaindiaren Hiztegia (EH): 
amorez 1 Zah. Amoreagatik. [EH]
eta non, areago, "amorez" bera ere erabili da an zentzu final pospositiboa:
Jangoikuak, pasino txarrak kendu daiguzan amorez, opa edo eskiniten deuskuz Zeruko sari andi ta ederrak. Mg CO 37. [OEH]
Berriro diogu: ez da baizik ber mekanismoa nondik sortu dirén "nahiz-eta..." edo "nahizik-eta...".

Zergátik ez genuke erabili behar? [458] [>>>]

Etiketak: , ,

asteazkena, otsaila 27, 2019

"amoreagatik-eta..." = "...amoreagatik"

Nola dioen Lafon gramatikariak an ondorengo aipua ti OEH, bádugu, besteak beste, "amoreagatik-eta..." baliabide final burulehena ere, zein (regularki) sortzen den ti desdoblamendua on bere kide postpositiboa ("... amoreagatik"):
AMOREAGATIK ETA (amorekatik eta S ap. Lh y Lrq; amoreak gatik H). "Amoreak gatik eta iratzar dadin, afin qu'il se réveille, [...] iratzar dadintzat, pour qu'il se réveille" H. "Afin que..." Lh. "Parfois ce subjontif final est annoncé par arren-eta, nahizik-eta, nahiz eta, afin que, ou encore amorea-gatik-eta, pour l'amour de ce que, [...] Amorea-gatik-eta jin dadin, afin qu'il arrive" Lf Gram 748. [OEH]
Ohartu ze Lafon-ek emandako zerrenda horretan falta dá "afin-eta...", finala ere, zeintaz jada mintzatuak garen.

Nabarmendu nahi genuke ondorengo esaldia, non "amoreagatik" agertzen zaigun an posizio buruazkena:
Heda ezak gure gainera eure Spiritu saindua, [...] nehork gure instruitzen harturen duen pená galdua ezten amorekatik. Lç ABC B 2r. [OEH]
hala nola ere beste esaldi hau non hala aditza nola haren ondoko "amurekatik" aurreratu diren respektu euren osagarria:
Emadazü enthelegia, jakin ditzadan amurekatik zure manü saintiak. Mst. 2, 1. [OEH]
edo azken hau non "amoregatik" hasiera-hasieran agertuko zaigún, iragarriz zentzu finala:
Amoregatik Isaia profetaren hitz hau izan zadin konplitia. SalabBN Mt 4, 14 [OEH]
Ez da agertzen adibide ez-jokaturik, baina berdin nola antzeko estrukturetan, erabil litezke aditz-forma ez-jokatu laburtuak noiz komeni den:
Hala egin dut amoreagatik zu hobeto bizi (zaitezen)
[457] [>>>]

Etiketak: , , , ,

asteazkena, azaroa 26, 2014

Mekanismo propioak: "amorez eta..."

J.M. Agirre itzultzaileak dio (ikus an [168]):
Tradizio literarioan hasitako bidea, ez eten, baizik eta osatu eta aberastu egin beharko genuke, hizkera juridiko kultu eta funtzional bat sortzeko. Ildo horretan, helburuzko esapide prepositibo bat falta zaigularik, ETAren sailean “amorez eta” proposatuko nuke, “amoreagatik” zaharretik abiatuta.
Bai, hala da. Osatu eta aberastu ordezta estutu eta pobretu. [210] [>>>]

Etiketak: , , ,