asteazkena, urtarrila 23, 2019

baizen: Etim. De *bai-ez-en (OEH)

Dio Luis Lauzirika-k an aurreko sarrera:
Dinozu eze "eze" konjunktioa, edo relativoa (eta bere varianteak) sortu dela "ez" partikula negativotik. Beharbada arrazoi duzu baina ez dut ikusten klaru zein den relatio logikoa edo konexioa inter bata ta bestea; jakin gura nuke zertan basatzen zaren.
Nik uste ze "ezen" baliabidearen osaera morfologikoa gardendu egiten da noiz parekatu kin bere hurbileko ahaide semantiko eta sintaktiko "ezik", zeinen morfologiaz ez dateke duda handirik. Eta hala jasotzen da an Orotariko Euskal Hiztegia:
  • baizik:  Etim. De *bai-ez-ik
  • baizen:  Etim. De *bai-ez-en
non orobat ikusi ahal dugu a-etimologia on "ezik" ("ez-ik") edo "ezen" ("ez-en"), zeinen oinarrian baita "ez" partikula negatiboa (an kasu partitiboa bata, eta an inesiboa bestea).

Beste kontu bat da zéin den erlazio logikoa edo konexio evolutiboa artén partikula negatibo hori ("ez") eta nexu konpletibo, konparatibo, konsekutibo, kausal edo erlatibo bat nola den"eze". Esan nahi baita: nóla pasatu da diakronikoki tikan "ez" partikula negatiboa ki "eze" guzti horiek? Horretaz, saiatuko gara mintzatzen, guztiz tentatiboki izanen bada ere, an hurrengo sarrera. [432] [>>>]

Etiketak: ,

osteguna, martxoa 17, 2016

Altube (1951) vs. Altube (1929): BAIZIK-ETA (evoluzioa)

Post honetan nahi dut azpimarratu Altubek (1951) erakutsitako ikuspegi dinamikoa respektu euskararen hitz-ordena, zeinetan zenbait baliabide jatorriz pospositibo joanen ziren bihurtzen baliabide prepositibo egokiak ere: BERAZ, AGIAN, ORDEA, BA[edo BADA], BAIÑA -N- ... eta abar.
4n. BAIZIK-ETA - Badira, euskeraz, «conjuntivo« direlako itz batzu, jatorriz atze-ezarkintiar diruditenak, baiña gaur, aurre-ezarkintzat erabiltzea egoki derizkigunak: BERAZ, AGIAN, ORDEA, BA[edo BADA], BAIÑA -N- ... eta abar. BAIZIK itza ere, jokera orixe artzen ári zaigula dirudi, ... [Altubek (1951)]
Beraz, estruktura linguistikoak ahal dira evoluzionatu, bádaude bideak (edo mekanismoak) nondik, antza, ibiliak baitira hainbat estruktura linguistiko, eta bide horretatixe arituko zen "BAIZIK" pospositiboa ere garai hartan bertan (jokera orixe artzen ári baitzen).

1929ko Altubek gaitzestua zuen "BAIZIK" prepositiboa, ez baitzen sartzen an bere eredu teoriko-formala (non simetria formala gailentzen den gain asimetria funtzionala), baina 1951ko Altubek birplanteatuko du arazoa, eta aztertu egingo ditu "BAIZIK" prepositiboaren aukera ezberdin batzuk, euren alde onak eta txarrak, eta pentsatuz an hiztunak, aldeztuko du "BAIZIK-ETA" (ikus hurrengo posta).

Báda zer ikasi ti Altube. [242] []
_______________________
Irakur ere:

Etiketak: , ,