igandea, ekaina 26, 2022

Intonazio-unitateak ez dira oinarriá on analisia, oinarria dirá unitate informatibo koherenteak, zeinen posibilitateak (sintaktikoak, intonatiboak edo pragmatikoak) biderkatzen dira noiz sintaxia den burulehena

Bittor, komentatzen zenuen atzo ze:

Nago alderantziz ote den: The First Theme Principle (esaldian bi Predikazio / Intonazio Unitate dagoen orduko)... Bestela ez baitago 'TEMA' definitzerik (eta begira egin direla saiakerak azken ehun urtean...). [Bittor Hidalgo]

alegia, "The First Theme Principle" ordezta "The Theme First principle", adieraziz ze (ikus hemen eta hemen):

TEMA ez da LEHENIK ematen esaldian, baizik eta esaldian LEHENIK ematen dena da TEMA. [Bittor Hidalgo, ikus hemen eta hemen]

non:

• Ahozkoan (eta paretsu idatzian) esaldiak intonazio / informazio / kodifikazio eta deskodifikazio unitate bakarra baldin badu (5-8 silaba ohiko –edo gutxiago–, gehienera 10-12...), ez du Informazio Egitura dikotomikorik. Intonazio unitate bakarrean ematen da, mezu emaileak unitate bakar bat gisa kodetu duena, eta mezu hartzaileak informazio unitate bakar gisa jasoko eta deskodetuko duena. Eta berau hizkuntza bakoitzak eginen du bere arau azentual, intonatibo, morfologiko eta sintaktiko propioen arabera.
• Ahoz (eta paretsu idatziz) esaldiak intonazio / informazio / kodifikazio eta deskodifikazio unitate bat baino gehiago baldin badu, esaldian lehenik ematen den intonazio unitatea / informazio unitatea / kodifikazio eta deskodifikazio unitatea –ez lehen hitza, ez lehen sintagma, lehen fonema edo morfema ere ez bezala– da mezu hartzaileak TEMAtzat deskodetzen duena, gero haren gainean hitz egingo delako, h.d. egingo delako PREDIKAZIOA.
eta non:

Esaldiak INTONAZIO / INFORMAZIO UNITATE bakarra baldin badu, berori izango da osorik PREDIKAZIO GUNE (PREDIKAZIO edo ERREMA) osorik, nahiz horren barnean bereizi ezinbesteko GAILUR azentual / intonatiboa, eta honen balizko GAILUR AURRE eta GAILUR ONDOak.

Hor, Bittor, bat-egiten dituzu unitate intonatiboak, unitate informatibo koherenteak (kodifikazio-deskodifikazio mailan), euren estruktura pragmatikoa (thema/rhema) eta euren posizioa an esaldia.

Horrela, esaldi batek izanen balú intonazio-unitate bakarra, esaldi horrek orobat izanen luké unitate informatibo bakar bat (kodifikazio-deskodifikazio mailan), eta, erabateko batasunean, dena izan beharko litzake informatiboki rhematikoa, zeren ez dagoen geroko unitate intonatiborik. Gainera, eta ondorioz, halako esaldiak (intonazio-unitate bakarreko esaldiak) izanen lituzketé ohikoan 5-8 silaba, eta gehienera 10-12 silaba.

Baina. adreilu edo unitate informatibo koherenteak (zein diren kodifikazio-deskodifikazio unitateak) askoz laburragoak izaten dira an sintaxi burulehenak respektu buruazkenak, eta unitate horiek ez dira zértan bat-etorri kin unitate intonatiboak (zein dirén unitate expresiboak, eta zein aukeratu ahal diren askoz libreago an sintaxi burulehena, hala txikiagoak nola handiagoak), eta halako unitate intonatibo askeagoak ez dira zértan izan monolitikoak an euren osaera thematiko edo rhematikoa, baizik-ze izan ahal dute parte bat rhematikoa eta beste bat thematikoa, edozein ordenatan; edo hobeto: izan ahal dute eskala gradual oso bat abiatuz ti parte thematikoago bat ki bukaera rhematikoagoa, edo batzutan alderantziz ere (finean axola zaiguna dá eskala thematiko-rhematikoa, gradu erlatiboa, eta ez elementuen izaera kategorikoa, esan nahi baita ez zaigula bereziki interesatzen definizio kategoriko bat).

Báda, baiki, erlazio estu bat (korrelazio sendo bat) artén esaldiko aurreneko posizioa eta thema, artén esaldiko aurreneko posizioa eta sujetua edota artén sujetua eta thema (besteak beste), baina idéntifikatzea aurreneko posizioa kin rhema edo thema segun esaldiak izán unitate intonatibo bat edo gehiago, ez da orokorra, baizik oso rigidoa, oso hertsia, oso mugatua, are noiz aplikatua ki sintaxi buruazkenak ere, non adreilu komunikatiboak diren askoz sintetikoagoak bai kodifikazio-deskodifikazioan, eta baita intonatiboki ere.

Honen gainean aipatu nahi genuke ondoko bi esaldiak ganik Tomlin (1986):

Initial position is initial position; and subject is subject. However, the two do correlate strongly.

Bai, báda korrelazio sendoa artén bi kategoria ezberdin horiek, baina dá erlazio estatistiko bat, ez identifikazio kategoriko bat. Eta  berdin gertatzen da artén informazio thematikoa (zaharra) eta aurreneko posizioa. Intonazio-unitateak ez dira a-oinarria on analisia, oinarria dirá unitate informatibo koherenteak, zeinen posibilitateak (sintaktikoak, intonatiboak edo pragmatikoak) biderkatzen diren noiz sintaxia dén burulehena. [1668] [>>>]

Etiketak: , , , ,

astelehena, apirila 04, 2005

Sistematikoki informatiboa

Dio Gorka Aurre-k, erantzunez ki Asier Larrinaga:
Ulertezina otu jat beti, erderaz esaldi ikaragarri luzeak irakurri eta barneratzeko gai izaten garean bitartean gure hizkuntzan idazterakoan ezelako korapilorik ez daukan euskera mastekatu, inozo eta sarritan mekanizatutakoan idatzi eta irakurri beharraz handik eta hemendik oharrak besterik jaso ez egitea.
Horren esplikazioa hauxe da: gaztelaniaz edo frantsesez informazioa ofizioz doa modu informatiboan, halatan non sistematikoki betetzen baita informazioaren urrezko legea: aurrena gaia, gero osagarria. Euskaraz, bistan denez, ez.

Konpara dezagun nola jasotzen dugu informazioa euskaraz eta gaztelaniaz
- Josu Ortuondo EAJren hautagaiak alderdi abertzale guztiek ...

- El candidato del PNV, Josu Ortuondo, ha expresado el deseo de que ...
Lehenengoan bi sujetu jarraian dauzkagu bitartean-eta bigarrenean ezagutzen dugu esaldi nagusiaren sujetua, aditza eta osagarriburua.

Jarrai dezagun:
- Josu Ortuondo EAJren hautagaiak alderdi abertzale guztiek Europako Parlamentuan ...

- El candidato del PNV, Josu Ortuondo, ha expresado el deseo de que todos los partidos abertzales ...
Bigarren esaldi horretan mezua koherenteki doa, ezin hobeto. Lehenengo esaldian, aldiz, jarraitzen dugu jakiteke zértara datorren esaldi nagusia, zeren emandako informazio horren zentzua (edo funtzioa) izan daiteke edozein (ez baitago koherentziarik):
- Josu Ortuondo EAJren hautagaiak alderdi abertzale guztiek Europako Parlamentuan ... dagoen estatua baten itxura duen oparia egin diotela kritikatu du Eusko Legebiltzarreko goizeko sesioan.
Hau da:
- El candidato del PNV, Josu Ortuondo, ha criticado en la sesión matinal del Parlamento Vasco que todos los partidos abertzales le hayan hecho un regalo con la forma de una estatua que se encuentra en el Parlamento Europeo.
Jarraitu dezagun:
- Josu Ortuondo EAJren hautagaiak alderdi abertzale guztiek Europako Parlamentuan talde parlamentario propioa osatzeko ...

- El candidato del PNV, Josu Ortuondo, ha expresado el deseo de que todos los partidos abertzales formen un grupo parlamentario propio...
Euskarazkoan jarraitzen dugu egonezinean, zeren baliteke honelakoa izatea:
- Josu Ortuondo EAJren hautagaiak alderdi abertzale guztiek Europako Parlamentuan talde parlamentario propioa osatzeko ... tradizioaren alde bultzatu dituzten ekimenen kontra hitz egin du Eusko Legebiltzarrean.
Hau da:
- El candidato del PNV, Josu Ortuondo, ha hablado en el Parlamento Vasco contra las iniciativas que han promovido todos los partidos abertzales a favor de la tradición de formar grupo parlamentario propio en el Parlamento Europeo.
Eta amaitzeko:
- Josu Ortuondo EAJren hautagaiak alderdi abertzale guztiek Europako Parlamentuan talde parlamentario propioa osatzeko nahia azaldu du.
Azkenean amaitu da esaldia! Gaztelaniaz, aldiz, ez dago arazorik:
- El candidato del PNV, Josu Ortuondo, ha expresado el deseo de que todos los partidos abertzales formen un grupo parlamentario propio en el Parlamento Europeo.
Badirudi Gorka Aurreri iruditzen zaiola ze:
Lehenengo argi itxi beharra dagoena, batez ere irakurlearentzako, nongo alderdi abertzale guztiez ari garean argitzea da.
Baina ez dezala bere burua engainatu: berak bere esaldian ez du puntu hori argi uzten harik amaitu esaldia, nola froga daitekeen nire esaldi-amaieretan. Edonola ere, berarekin egon naiteke ados ezen interesgarria izan daiteke zehaztea nongo parlamentuko partiduez ari garen. Kasu horretan, honela emanen nuke esaldia:
- El candidato del PNV, Josu Ortuondo, ha expresado el deseo de que todos los partidos abertzales presentes en el Parlamento Europeo formen un grupo parlamentario propio.
(non bai zehazten baita nongo partiduak diren), edo:
- El candidato del PNV, Josu Ortuondo, ha expresado el deseo de que, en el Parlamento Europeo, todos los partidos abertzales formen un grupo parlamentario propio.
edo
- El candidato del PNV, Josu Ortuondo, ha expresado el deseo de que todos los partido abertzales formen en el Parlamento Europeo un grupo parlamentario propio.
Bistan da: estruktura eta baliabide prepositiboek sorten dute koherentzia, progresio informatiboa, malgutasuna... bitartean-eta estruktura eta baliabide pospositiboek sortzen dute estuasun komunikatibo diferentzial handia. [37] []

Etiketak:

osteguna, martxoa 31, 2005

Esaldi bat

Ikus esaldi hau, zein uztartzen den an udal ordenantza bat buruz jarduerak dako hirugarren adinekoak (hirugarren adinekoendako jarduerak):

2. art. Prezio publikoak galdatuko dira, Udaleko Gizarte Ongizate Alorrak urtean zehar hirugarren adinekoendako antolatzen dituen gizarte eta kultur arloko ikastaro, jarduera edo tailerretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo beste edozein antzeko kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste ordenantza batzuetan sartuta ez daudenean.
Esaldi hori aterea dago ti azken udal ordenantza zein argitaratu baita an Barañain (Nafarroa), eta ikus dezakezu hemen. Jakin nahi duzue zer esaten den hor? (Irakur dezakezu hemen)
Artículo 2.- Se exigirán precios públicos en concepto de entrada, matrícula o cualquier otro concepto análogo que, en definitiva, suponga la adquisición de un derecho a participar o asistir a actividades, cursos y talleres de carácter socio-cultural, que organice el Área de Bienestar Social del Ayuntamiento a lo largo del año para el colectivo de Tercera Edad, y que no estén comprendidos en otras Ordenanzas de aplicación de precios públicos.
Báda diferentziarik (ikus ere ondorengo sarrera non, besteak beste, mintzo den buruz malgutasun koherentea). Eta zein da diferentzia horren arrazoia? Bistan da: diskurtsibitatea, zein baita zerbait oso-oso inportantea. [36] []

Etiketak: ,