asteazkena, martxoa 31, 2021

Defini daigun ordena neutroa

Zenioén atzo Bittor:
Zorabiatu naiz pixkaren bat zure atzoko sarrera irakurtzen, tema noiz den tema edo noiz den errema, errema noiz den tema eta noiz errema.  

Zehaztu beharko zenuke zéin puntu zehatzetan (esaldi, sintagma, ...) gertatu zaizun egokiera kezkagarri hori (zorabioa) afin nik eman deizudan erantzun kunplitu bat (justuki atzo, Erramun Gerrikagoitia-k egiten zizun halako galdera zehatz bat, adibide modura). 

Edonola ere, esango dizut ze nire herenegungo sarreran soilik behin erabili nuén "rhematiko" hitza an terminu erlatiboak (terminu erlatibo horietan, thematikoagoa litzaké berdin nola gutxio rhematikoa, adibidez), baina bádirudi ze halako lizentzia erlatibizatzaileak ez direla onak ki zure osasuna. Saiatuko naiz kontuan izaten.   

Jarraitzen duzu:

1. Hizkuntzan, inongo hizkuntzatan, ez dago ORDENA MARKATUrik eta ORDENA NEUTROrik (bai ordena ‘ez gramatikalak’ eta ‘ezohikoak’. Gure inguruko hizkuntzetara etorriaz, soilik TESTUINGURUak eta HIZTUNAREN ASMO KOMUNIKATIBOak (eta mezuaren zatikatzeak IUetan, eta hauen barruko GAILURTZE moduak), bihurtuko dute esaldi bat ohikoago edo bitxiago. Eta ez dago esaldirik TESTUINGURU gaberik eta HIZTUNAREN ASMO KOMUNIKATIBO gaberik.

non diozun, biribilki:

Hizkuntzan, inongo hizkuntzatan, ez dago ORDENA MARKATUrik eta ORDENA NEUTROrik ...

Gure burua mugatuz ki gaztelania eta euskara, daukagu ze bai gaztelanian eta bai euskaran bádira ordenák ze ametitzen dutén irakurketa neutro bat (ametitzen duté foku zabala, esaldi osokoa edo predikatu-mailakoa, eta baita argumentu mailakoa ere), eta beste ordena batzúk zek soilik ametitzen duté interpretazio estuago bat, gutxio neutroa (barka erlatibizazioa), non báden (exklusiboki) foku estua, galdegaia. Eta gauza da ze, definizio zehatz hori erabilita, bádira ordena neutroak an gaztelania eta euskara. Eta gauza da ze, definizio zehatz hori erabilita, bádira ordena neutroak an gaztelania eta euskara. Euskara Batuaren Eskuliburua-k dio (errepikatuz hitzak ganik Andres Alberdi an bere Oinarrizko gramatika (2008:90), ikus hemen):

ORDENA EZ-MARKATUA. Informazioa ematean, euskarak badu oinarrizko ordena normal bat, natural bat, ez-markatu edo neutro esaten zaiona, eta honako hau da, beste arrazoiren batek aldatzera behartzen ez badu: SOA [subjektua/osagarria(k)/aditza]. Mikel (S) menditik (O) etorri da (A). Mikelek (S) gezurra (O) esan du (A).

eta

ORDENA MARKATUA. Baina egitura ez-markatu edo neutroa (SOA), aldatu —goiko bi kasu horietaz gainera—, galdegaia ageri denean aldatzen da batez ere. Har ditzagun bi adibide hauek: Josu leihotik irten da (SOA) / Leihotik, Josu irten da (OSA).

Bistakoa da bigarren adibideak SOA ordena ez-markatua ez duela kontuan hartzen. Molde normala apurtu, eta hiztunak informazio zehatz bat —informazio berriko elementu enfatikoa (galdegaia); kasu honetan, NOR irten den, alegia— markatu nahi duenez, bestelako egitura bat osatu du: Leihotik, Josu irten da.

[Esan dugunez, gure ustez báda bigarren ordena neutro bat, baina ez gara geldituko orain puntu horretan.]

Eta, genioenez, gaztelanian ere báda ordena neutroa, aukeran oso neutroa, jarraitua, irekia..., aukeran oso ahaltsua informatiboki, aukeran oso moldagarria expresiboki (zeren eman zaizkio horretarako baliabide sintaktiko egokituak). [1216] [>>>]

Etiketak: , , ,

asteartea, urria 21, 2008

Andres Alberdi: Euskararen gaurko erronka nagusia sintaxiaren esparruan dago ...

Andres Alberdi-k osatu berri dú euskararen "Oinarrizko Gramatika", zein publikatu duten amankomunean Elkar-rek eta Ikastolen Elkarteak. Alberdi-k dio (an Deia egunkariko gehigarria, déitzen Ortzadar, 08-09-23):
Euskararen gaurko erronka nagusia sintaxiaren esparruan dago: nola uztartu ahozko moldea eta molde idatzia, sistemak desberdinak baitituzte. Tradizio literario urria dugunez, borrokan daude bi barne-logika horiek: ahozkoarena eta idatziarena.
Hortxe dauzkagu mahai-gainean berriro ere euskararen estuasunak, zein ez diren soilik euskararen estuasunak, baizik hizkuntza regresibo guztien estuasunak: zenbat eta sintaxi regresiboagoa, hiztuna estuago ibiliko da bai idatzian eta baita mintzatuan ere.

Alberdi-k aipatzen ditú bi logika, eta ez du gehiegi zehazten nolákoak diren bi logika horiek. Horretaz esán ze, akabuan, hizkuntza kontuetan soilik existitzen dira bi logika, zein baitira logika regresiboa eta logika progresiboa, eta gauza da ze orohar logika progresiboa dá ahaltsuagoa, erosoagoa eta eraginkorragoa ezen logika regresiboa.

Inork entzun al du inoiz esaten ze hizkuntza progresibo batean existitzen dirá arazoak noiz uztartzen molde mintzatua eta molde idatzia? Modu eufemistikoagoan edo gordinagoan esanda, finean arazoa estrukturala da, eta arazo estrukturalek soluzio estrukturalak eskertzen dituzte.

Bestalde, aipatzen du Alberdi-k euskararen tradizio literario urria. Bai egia da, euskarak tradizio literario urria du, txikerra; baina hori ez da larria (baldin konpontzeko borondaterik bada): larriena da zé kasu gutxi egiten zaion. [>>>] [144]

Etiketak: , , ,