astelehena, uztaila 27, 2020

'Egungo Hiztegia eta Gramatika' izan ahal dirá oso pobretzaileak eta kaltegarriak, eta hori ez da bidea, baizik kontrako bidea

Euskaltzaindia-ren egungo hiztegia (Euskaltzaindiaren Hiztegiaedo gramatika (Euskara Batuaren Eskuliburua?) ezin dira erabili kontra Euskaltzaindiaren beraren Orotariko Euskal Hiztegia, zein den ha hiztegia on tradizioa (ikus [968]). Esan nahi baita ze  Euskaltzaindia-ren egungo hiztegia dudagabe erraminta ona izan ahal da baldin interpretatzen bada an modu osagarri-eraikigarria, baina oso kaltegarria baldin interpretatzen bada an modu mugatzaile-baztertzailea.

Adibide baterako, ikusten genuen (an [966]) nóla gure zuzentzaile anonimoek korregitzen ziguten estruktura hau:
Datu horiek bat datoz gure azalpen sintaktiko-espresiboarekin zeren errekurtsio burulehenak ez du urrutiratzen hitz gako espresiboa bukaeratik bitartean eta buruazkenak bai duen urrutiratzen, ... [Gure originala]
kin-eta beste hau:
Datu horiek bat datoz gure azalpen sintaktiko-espresiboarekin zeren errekurtsio burulehenak ez du urrutiratzen hitz gako espresiboa bukaeratik, buruazkenak bai duen urrutiratzen bitartean, ... [Textu zuzendua eta publikatua]
zein, goragokoaren moduan, kontrastiboa baita, ez denborazkoa. Baina gauza da ze erabilera hori ez da jasotzen an Euskaltzaindiaren Hiztegia, eta areago, expreski baztertzen da an Euskaltzaindia-ren Euskara Batuko Eskuliburua (ikus hemen):
bitartean
Oinarrizko balioan, denbora adierazten du bitartean adberbioak, eta ez da egokia bi perpausen arteko aurkaritza edo aldea adierazteko baliatzea (nahiz tradizioan adibideren bat edo beste ageri den).
Bitxia da nóla Euskaltzaindia-ren eskuliburukoek aipatzen dute ze tradizioan adibideren bat edo beste ageri den, noiz-eta aurkitzen dugun nóla adibidez an Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna (2002) 6 erabileretik 4 dirá kontrastibo aúrka 1 denborazkoa (ikus [473]):
..., ikus dezagun zénbat alditan eta zéin zentzutan erabili dén "...bitartean" an textua on "Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna" (EGL) [Euskaltzaindia, 2002].

Erabili da 6 aldiz, zeintarik:

4 dirá kontrastiboak:
1.: forma aldetik, esan bezala, desberdintasunak daudela euskalkien artean: euskalki batek geu aukeratzen duen bitartean ekialdeko euskaldunek nahiago dute guhaur. [EGL, 2002:55]

2.: Bestalde, zubereraz eta behe-nafarreraz bazkaldu niz esaten da, beste euskaIkietan bazkaldu dut esaten den bitartean. [EGL, 2002:213]

3.: Lehenbizikoa desirazkoa edo den bitartean, bigarrena ahalezkoa da eta hau da orain aztertuko dena. [EGL, 2002:420]

4.: Alegia, hiztun batzuek adiskidearentzat (edo adiskidearendako) bakarrik erabiltzen duten bitartean, beste hiztun batzuek ederki bereizten dute eztarriarentzat eta eztarrirako formen artean. [EGL, 2002:489]
1baldintzazkoa:
1.: (informazio hori, hain zuzen, hiztegiak eman behar digunez, ez dugu guk hemen kontuan hartuko, aditzen forma edo itxuran eraginik ez duen bitartean) [EGL, 2002:210]
eta 1, denborazkoa:
1.: Beraz, hoberena da besterik esaten ez den bitartean hara jotzea. [EGL, 2002:407]
Bistan da, 4 erabilera kontrastibo aúrka (versus) 1 denborazkoa.

Zértan ari dira "Euskara Batuaren Eskuliburua"-ren batzordekoak?
Ikus adibidez an [472] beste erabilera batzuk.

Bistan da: Euskaltzaindia-ren egungo direktrizeak izan ahal dirá oso pobretzaileak eta kaltegarriak, eta hori ez da bidea, baizik kontrako bidea. [969] [>>>]

Etiketak: , , , ,

igandea, uztaila 26, 2020

Eta, gainera, aipatzen duté tradizioa

Azken sarreran genuen ikusten ohar bat zeintan, besteak beste, EHUko zuzentzaile anonimoek azaltzen zutén (an ber dokumentua eta formatoa zein beste zuzenketa guztiak) euren interventzio sintaktikoa gain "Sintaxi buruazkenaren etengabeko efektu sotil eta ezkutuak" (2019) emanez-eta ondorengo hiru arrazoibideak (horiz nabarmenduak):

Mintza gaitezen hemen gain lehenengo arrazoibidea:
... haien tradizio-faltagatik
non, bistan denez, erabiltzen dute zér-eta tradizioa aúrka egiturak nola:
NOIZ + ADITZA (denborazko perpausetarako)
zein agertzen den an Ororatiko Euskal Hiztegia (ikus adibidez "Noiz erabili? Noiz nahi"):
Hire Resumaren konplimendua eta perfekzionea ethor daiten artean, noiz hi agerturen baitaiz eure Semearen personán. Lç Ins A 3v. [OEH]

-Nos egin bear da penitenzia? --Nos aginduten daben konfesoreak. Arz 53. [OEH]
Ez gara hasiko orain mintzatzen burúz tradizioaren ikuspegi estatikoa (zér erabili den) eta ikuspegi dinamikoa edo garatzailea (alegia, euskararen mekanismo sintaktikoak ere bádirela tradizioa) afin azáldu zenbait tresna, zeren, ikuspegi estatikotik ere, ez da dudarik ezen "noiz..." pertenitzen da ki euskal ondare sintaktikoa (gainera, zuzentzaileek eurek onartu dute an zenbait erabilera). Hortaz, zertára dator explizitoki referitzea ki tradizio-falta on egitura hori? Zertára dator derrigor zuzéntzea ondorengo erabilera hau (artikuluko azken esaldia)?
Eta arrazoia da sintaktikoa, estruktura burulehenen potentzia linguistikoak ematen baitio esaldi horri jarraitutasun koherente, fluitu, moldagarri eta eraginkorra, horixe berbera zein desagertzen den noiz erabiltzen dugun sintaxi buruazkena, zeinen eragin antiespresiboa sotila baita, ia ezkutua ere, baina etengabekoa. 
zein gelditu dén honela:
Eta arrazoia da sintaktikoa, estruktura burulehenen potentzia linguistikoak ematen baitio esaldi horri jarraitutasun koherente, fluitu, moldagarri eta eraginkorra, horixe berbera zein desagertzen den erabiltzen dugunean sintaxi buruazkena, zeinen eragin antiespresiboa sotila baita, ia ezkutua ere, baina etengabekoa. 
Eta, gainera, aipatzen duté tradizioa. [968] [>>>]

Etiketak: , ,

asteartea, apirila 22, 2008

Xabier Errotetak buruz euskararen tradizionea, Euskaltzaindiaren papera, Altuberen eredua, ...

Irakur hurrengo komentarioa ganik Xabier Erroteta burúz tradizionea, Euskaltzaindia, Altube-ren eredua, eta inguruko kontuak (komentarioa atera dut ti bloga on Erramun Gerrikagoitia: referentziak):
Adiskideak,

Ez dut arraberritu nahi aurreko thread edo diskusione–hari pesadilleskoa, zeinaren azken uztarkoetan ikusi eta irakurtu ahal ukan baitugu denetarik, eta ez beti ere sotilenetarik. Bizkitartean, emana naukonez hitza Lavin jaunari igorriren niola erantzuna hark eni korteski pausatutako zonbait galderer, nahi nuke orain bete ene hitza ahal bezain labur eta doi.

Goazen beraz aitzina.

“Cer gatic dira hain different euskara batu pro-ez_daquigu_ongui_cer hori eta ceuc hain elegantqui erabilcen duçun euscará?”

Zeren bi modelo edo eredu diferentari atxekitzen baitzaizte. Euskara batuak hartuak ditu beretzat modelo prosodiko sintaktiko lexiko batzuk eta nik hemen izkribatzeko hartuak ditut enetako beste batzuk. Hortik heldu da diferentzia.

“Dena da casualitatea?”

Ez da kasualitatea. Da modelo diferentak hautatzearen ondorio naturala.

“Cergatic uko eguiten deraucote Euskaltzaindiac eta' iratzizco traditioneari beçala ahozcoari ere?”

Ez dakit. Hein batean bederen uko egiten diotena bistan da, bainan arrazoina ez nekike erraiten xuxen. Ene ustez faktore anhitz elgartzen dirade ondorio hits horretara arribatzeko eta segur beharko litake egin analisi bat exhaustivoa arrapostu bat funtsez emaiteko. Nik abantzatzen ditut zenbait arrazoin posible, memento hunetan gogora heldu zaizkidanak:
- Euskararen idatzizko tradizionea multiplea da bainan batua, definizionez, singularra. Tradizione horiek bana-banazka harturik indartsu eta konplet dirade, baina elgarrekilan nahasirik eman dezakete sikulusaltsa bat ezin irentsizkoa, artifizialez eta ineditoz. Euskalkiak ez dira letxuga mota differentak zeintzuk nahasten ahal baitirade nolanahika salada hazkor eta zalegarri bat moldatzeko, eta are gutiago nahasketa hori bururatzen bada hamar urteko epean. Nahi dut sinhetsi Euskaltzaindiako aitagoiek nahi ukan zutela tradizione anitzen sintesi bat egin baina ez dutela erreusitu, besterikgabe.
- Gauza jakina da batuaren egitamua finkatzerakoan kriterio soziolinguistikoak eta demografikoak ere hartu zirela gogoan, eta horiek menturaz ez dira beti kriterio egokienak koiné edo mintzaira komun bateratu baten oinarriak finkatzeko.
- Oro har, ez da sobera aintzat hartzen euskal literatura zaharraren tradizione aberatsa, eta hura errotik ezagutu gabez aisago pasatzen dira presentean ikusten diren zabarkeriak. Euskaltzaindiak beharko luke tradizione hori sustatu eta indartu, eta nahiz eta lan zerbait egin duen gure klasikoen textuak editatzen eta jendearen eskuetaratzen, langintza philologiko horretan axolduri bezain axolakabe agertu da jakitate hori bere deliberoetan aplikatzen eta euskaldunen artean prezarazten eta sozializatzen.
- Gure tradizionea aski untsa ez ezagutzeak berekin ekarri du sobraniako sumisione bat Euskaltzaindiaren autoritatearekiko. Anitz gauza onhartu dira zeren Euskaltzaindiako zonbait lagunek hala erabaki dute eta kito. Adibidez, nik ene denbora guztian sekula ez dut irakurri euskal izkribatzaile klasikoen textuetan “-tzear” atzizki edo sufijoa, zein beti ageri baita “-tzer” forman. Bizkitartean, norbaitek dekretatu bide du “-tzear” behar dela izkribatu eta ordu beretik forma klasikoa zokoratua geratzen da. Ene ustez holako eta antzeko –eta puskaz graveagoko- bertze anitz mila kasutan beharko litzateke egon debate zabalago bat eta libertate gehiago opzione zenbaiten artean kontrastez eta persuasionez aukeratzeko, eta ez soilik manu hutsez. Azen ontzeko, gure artean manuak heldu dira goitik behera eta prozedura horrek arrunt itotzen du hizkuntza aferak adosteko piramidearen zolan beharrezkoak lirateken debateak. Sanedrinaren metodoa hautatu dute euskara batuaren aitagoiek beren lana egiteko, eta hori biziki gauza lanjerosa da ikusirik gidari horietako batzuen limitazione intelektual evidenteak.
- Batuaren erraietan bizi da mormotxa bat asekaitza eta mortala: purismoa. Euskaltzaindiako doktoreek uste ukan dute xixare osasuntsua dela eta gure mintzairaren barneak agente patogenoetarik libre atxikitzen dituela, bainan funtsean diagnostiko ezinago okerra egin dute eta gure mintzairaren giharrak sendo eta puxant begiratu behar zituenak berak ari ditu karraskatzen, erkinarazten eta gosez hamikatzen, halako maneraz non sendagailua behar zena finean hilgailu bilakatu baitzaiku.

“Euscararen litteratur traditionea eçagutzen dugunoc, eta Giovannic ongui eçagutzen duela emaiten du, jaquin ba daquigu goal bat sarthu deraucotela euscarari eta euscal culturari.
Cein da çure eritzia?”

Akort niz zurekin. Gol bat sartu daukute, horrela erran ahal badadi. Bizkitartean, uste dut mila aldiz errazago zela gol hori sartzea ezenez-eta ez sartzea, erran nahi baita, gauzak gaizki egitea ezenez-eta modelo linguistiko eta prozeduramental egoki eta inpekable bat ardiestea lehen bermakoan. Hori izango zen erreusimendu bat kasik mirakuiluzkoa ikusirik gure hizkuntza eta populuaren fragmentazione izugarria eta ideologiaren interferentzia brutalak euskal linguistikaren munduan (cfr. Giovaniscot eta Joseph Anthonyren zenbait kommentario).

“Cergatic euskara batua da den beçalacoa?”

Halakoxea erditu zutelako moldatu zutenek. Zertako hautatu zuten molde hori eta ez bertze bat da koska. Arrapostua berek dakite.

“Ez al dugu euscaldunoc gauça hoberic mereci?”

Euskaldunok merezi dugu soilik zer ere baikara kapable ardiesteko eta hura. Nehork ez dauku emanen bixkotxa ahora guahurk ez badugu lehenik labean ezartzen.
“Dena ecin da casualitatea içan!”

Kasualitatearen eta nezesitatearen arteko dema filosofikoaz mintzatzeko ez naiz kapable. Mintza bitez filosofoak horretaz.

“Cer daduca positivotic euscara batuac?”

Euskara batuak du positivorik ezen potentzial bat emaiten duela Euskal Herriko xoko guztietako euskaldunek ukan dezaten moien bat elgar konprenitzeko euskaraz.

“Ceren niri personalqui euskara batua erdara (edocein erdara) baino arrotzagoa guerthatzen baitzait.”

Konprenitzen dut sentipen hori ezen niahurk ere patitu baitut maiz aski. Ene kasuan batuaz izkribatu textuetan fastikagarrienik atzemaiten dutana da hizkera horren modelo prosodiko eta estilistikoaren pauperrimotasuna eta bere struktura sintaktikoen rigidotasun antihistorikoa, hainbatez deitoragarriagoa zenbatez eta denok baitakigu ezen euskara idatziaren sintaxia iragan mendetan izan dela izugarri suple, malgu, libre eta jostakina. Orain aldiz fluidotasun jostakari bezain emankor hori zebatu, hezi, zikiratu, ito eta sakrifikatu egin da Altube eta bertze zonbaitek imajinatu teoria absurdo batzuen aldarean, zein baita araztasun mitikoaren aldare idolatriko galgarria.

Halere, ez genuke ahantzi behar euskalduner beren euskalkitik lekoreko euskalki guztiak maiz gertatu zaizkiela beren herriko erdara baino arrotzagoak. Zentzu horretan euskara batua zuretzat erdara baino arrotzagoa gertatzea ez da mirakulu, zeren erdaraz eskolatu, sozializatu, enplegatu eta hazi zaren eta ez batuaz (pentsu dut hala izan ditakela zure eta bertze anitzen kasuan, nahiz ez zaitudan ezagutzen personalki).

Xabier Erroteta.
[134] []

Etiketak: ,