ostirala, urtarrila 18, 2013

Hitz-ordenaren malgutasuna? Juan Garzia oker dabil

Dio Juan Garzia-k an bere Kalko fraseologikoak eta ideologikoak:

Pasibozko aldaeran Los ladrones han sido detenidos por la policía desberdin dena aktante­ak agertzeko ordena da La policía ha detenido a los ladrones, eta, horrekin batera, informazioaren antolaera (abiapuntuko hizpidea zein den). Euskaraz, jakina, ez da pasiboaren beharrik horretarako (aukeretariko bi baino ez ditut emango, amaieran utziz aditza):
Poliziak lapurrak atxilotu (egin) ditu.
Lapurrak poliziak atxilotu (egin) ditu.
       Horrenbestez, bi ondorio atera ditzakegu:
a) Euskaraz ez da, berez, egitura pasibo ablativo agentedun horren beharrik, erdaraz ablativo agente horrek betetzen duen funtzioa ederki betetzen baitu ergatiboak, hitz-ordenaren malgutasunarekin konbinaturik. Alegia, hura gabe legokeen arazo edo hutsune bat konpontzera dator egitura berezi hori ERDARAZ (eta guk EZ dugu arazo zein hutsune hori).
b) Hala ere, mimetismoz, interferentziaz, kalkoz, nahi izan dugu egitura hori ere geuretu, eta temati saiatuko gara horretan.
Baina, non dago arazoa edo hutsunea? Ikus dezagun:

Konsidera dezagun honako esaldi hau:
Lapurrak poliziak atxilotu ditu.
(hots, pasibo-antzeko esaldia non poliziak dán sujetu eta galdegaia), edo hobeto:
Lapurrak, poliziak atxilotu ditu.
Izan ere,  interpretatzen badugu poliziak nola sujetua (anbiguoa baita), orduan oso ordena markatua dugu hor (OSV), eta hortaz irakurketa estandarrean, sujetu hori beharko genuke interpretatu nola galdegaia, eta lapurrak nola mintzagai hanpatua. Gainera, euren artean koma jarrita evitatuko genuke interpretazio hori non lapurrak dán sujetua (azken hori semantikoki bitxia izanik ere). Edozein kasutan, har dezagun honako versio hau:
Lapurrak, poliziak atxilotu ditu.
Gaztelaniaz ere eman daiteke goiko pasibo-antzeko hori:  
A los ladrones, la policía les ha detenido.
Esaldi hori posible da gaztelaniaz, baina erabiltzen da soilik an kontextu oso markatuak, zeren ... apárte ordenamendu hori, existitzen dira beste batzuk ere, neutroagoak, zein ez diran existitzen an euskara garziarra:
A los ladrones les ha detenido la policía
Ordenamendu horretan sujetu-galdegaia bilakatu dá postverbal (ezin an euskara garziarra), horrela ahalbidetuz transizio jarraituagoa arten tema (A los ladrones) eta elementu rhematikoena (la policía). Gainera báda aukera pasiboa ere, zein ez dan (hau ere ez) existitzen an euskara garziarra:
Los ladrones han sido detenidos por la policía.
Gainera, transizio jarraituago horiek dira jarraikorragoak ere, irekiagoak. Izan ere, transizio horiek dira zuzeneko emaitza ti estruktura eta baliabide progresiboak, zein diran irekiak, eta horregatik askeagoak: esan nahi baita ze estruktura eta baliabide progresiboek dúte hobeki ametitzen konplementazioa an bukaerako elementu rhematikoa (la policía), erraztuz horren konbinazioa kin osagarri sinple edo konplexuak, an aposizioa edo ez. Adibidez:
Los ladrones han sido detenidos por la policía especial creada recientemente por el gobierno federal (de los estados unidos de...) para la prevención de accidentes y delitos (cometidos por... y que estén) relacionados con el uso de alcohol y drogas (en ...) 
A los ladrones les ha detenido la policía especial que ha creado (que ha sido creada) recientemente (por) el gobierno federal (de los estados unidos de...) para la prevención de accidentes y delitos (cometidos por... y que estén) relacionados con el uso de alcohol y drogas (en ...)  
Nón dago malgutasuna an hitz-ordena? Nón dago arazoa? Nón dago hutsunea? [170] [>>>]

Etiketak: , , , ,

larunbata, urtarrila 12, 2013

I. Iñurrieta: "On naturaltasuna" ("Dagoeneko, harrikada hori ez dateke hain futurista.")

On naturaltasuna

Iñaki Iñurrieta Labaien

Gombrowiczez eta Paul Austerrez jarduteko asmoa nuen gaurkoan, baina, Juan Garziak EEEAAA elkarteaz eta magiaz idatzitakoak irakurri ondoren, hurrengo baterako utziko ditut.
 
Garbi asko esaten baita blog honen Asmoan: hau talde-blog bat izango da, lankidetzazkoa, ezaugarri nagusitzat ekarpenak egitea, proposamenei zabalkundea ematea eta elkarrizketa sortzea dituena.
Aurrekoek esandakoaren ildoari jarraitzea elkarrizketan lotzeko modu bat da. Bakarrizketak ere izan dezake, badu bere lekua, jakina, baina nik neuk, aukeran, nahiago tarteka sarrera batzuk besteekin arrazoibideetan lotzen eta katigatzen badira. Endogamia-arriskua? Blog hau definizioz da endogamikoa, barruti jakin mugatu batekook ari gara hemen; baina 31 esku gara, ez hiruzpalau, eta horrek endogamikoegia ez izatea bermatzen du, nik uste. Bestalde, muturrera jotzen hasita, beti bakarlari aritzeak ere badu  autokontenplazio solipsistan erortzeko arriskua, eta hori ez da endogamia baino hobea.
 
Besteek esandakoari heltzeko joera hori, bestalde, izan daiteke geure kezka eta arrazoibideak besteenekin bat eginda edo katigatuta sumatzen ditugulako; kezkakide, gogaide garelako. Eta besteen arrazoiei erantzun nahian aurkitzen dugulako bestela aurkituko ez genukeen geuretzako arrazoiren bat. Niri, behintzat, gertatu zait.
 
Eta bide horretan sartuta, ez gaude inor kanpoan uzteko moduan: EEEAAA taldekook beharrezko gara, noski, baina baita EZENekin esperimentuak egin nahi ditugunok zein errezildarren mira iritzita gaudenok ere. Ni neu hiru –ok horietan sartzen bainaiz (eta aurki, baita errezildarren multzoan ere: zain nago Juan Luis Zabalak aipatzen zuen liburu hori noiz agertuko, pixka bat errezildartzen hasteko). Batzuen eta besteen jarrerak kontrajarritzat ikus daitezke, edo elkarren osagarritzat: nondik begiratzen den.
 
Ni ez ezik, itzultzaile gehienak sartzen gara EEEAAA multzo horretan; gehienok ari gara “lan kolektibo ez-ozen iraunkor errealista egunerokoan”, Juanen hitzez esanda. Ricardo Piglia idazle argentinarrak “estilo ertaina” deituko liokeen horren atzetik gabiltza; naturaltasun egoki baten bila.
Naturaltasunaren bilaketa gisa ere ikus daiteke itzultzaileok joan deneko hogeita hamar urte honetan egindako bidea. Alfabetatu berritan hasi ginen itzultzen, ia hutsetik. Orduan ere bazen tradizioa, hari mehe ezkutu bat, baina ez genuen ezagutzen edo ez zigun balio (hala iruditzen zitzaigun behintzat). Nola izan naturaltasunik? Kontraesanaren muinetik ari ginen, ezetik baia sortuz. Naturaltasunak ohitura, errepikapena, egunerokotasuna esan nahi baitu; eta gure egunerokotasuna perla berrien aurkikuntza sorta bat zen; Aldizkari Ofiziala itzultzea, poesia hutsa egitea.
 
Nola edo hala, ordea, egin dugu bidea, iritsi gara norabait (Koldo Bigurik atzo hemen esandakoarekin egiten dut orain bat). Itzultzaileok (eta kazetariok, eta irakasleok, eta beste idazlari guztiok) arau inplizituei men egiten, aldian-aldian garaiko komunikazio- eta literatura-estilo nagusiko erregistroak erreproduzitzen saiatuz, estilo ertain, konbentzional bat helburu: gauzak natural esateko moduaren bila, testu gordin, belarria mintzen zutenak nagusi ziren garai haietatik gaur arte.
 
Oraindik ere egunero egiten dugu talka mugekin, eta ezinbestean sortzen zaigu forma berriak probatu beharra. Estilo ertain, arrunt hori eraikitzearekin batera, itzultzailea hizkuntzaren mugetan dabil betiere, hemen eta Argentinan. Beti ari da, iruditzen zaio, hirugarren hizkuntza batean idazten; hizkuntza asmatu, artifizial batean. Itzulpen txarrek ere balio dute, hori esateraino iristen da Piglia; beren hizkera gordin, aizun, sasiko horretan, efektu estilistikoen artxibo dira (azken hori gehiegizkoa da oraingoz guretzat; EEEAAA elkartea ugaritu eta sendotu artean behintzat).
 
Nahikoa luzatu naiz, eta buka dezadan. Irakurle, hitzok irakurri ondoren begiak eskuinaldera lerratzen badituzu, hor ikusiko duzu aldamenean goraxeago, “AZKEN ERANTZUNAK” zerrendatxoa, eta bertan, esate baterako, “Santi Leone on Zenbaiten euskalki…”, “Itziar Diez de Ultzu… on EEEAAA elkartea”, “Juan Luis Zabala on…”: ez al zaizu iruditzen “On” hori ikusezin bihurtzeraino naturaldu —alegia, ondu— zaigula hor? Hor bakarrik, oraingoz. Integrazio-hasiera bat izan daiteke. Dagoeneko, harrikada hori ez dateke hain futurista.

[169] []

Etiketak: