igandea, iraila 09, 2018

Maguregi: "bada garaia ... eredu berriak sortzeko"

Atzo, bukatzean, komentazen genuen ondorengo hau:

Baina, zéin da benetako arazoa? Ez al ditu euskarak era guztietako baliabide postpositiboak? Ez al ditu euskarak baliabide postpositibo erlatibo, konparatibo...? Eta, orduan zergátik ez dira erabiltzen baliabide postpositibo horiek guztiak an ber intentsitatea nola gaztelaniaz edo frantsesez edo inglesez? Justuki zeren postpositibo izate horrek baldintzatzen baitú euren erabilera eta eraginkortasuna, hala baldintzatuz prosamoldea, eta bere diztira.

Eta sintaxi burulehenaren eraginkortasun handiago hori (informazionala, expresiboa) respektu sintaxi buruazkena (kin efektu sotila eta iheskorra bezain sakona eta etengabekoa) ez da soilik ondo nabarmenki islatuko an praktika komunikatibo erlatiboki formalagoak, zeinetan Kepa Altonagak jartzen zuen atentzioa, baizik-ze baitare izanen duén oso eragin handia gáin praktika komunikatibo erlatiboki informalagoak. Hortxe zentratzen da ondorengo artikulua ti Zuriñe Maguregi, zein dén zuzendaria on Gaztezulo, titúlatzen "Euskarak molatzen du" (2017-6-7), kin ilustrazioa ti Ibai Etxarri. Horrá osorik:

Euskara hizkuntza aberatsa da, jatorri ezezagunekoa eta senidetasun gabea. Are gehiago, hizkuntzalariek diotenez, baliteke euskara Europako hizkuntzarik zaharrena izatea –ez da makala gero!–. Eta zer esan gure hizkuntzak sufritutako jazarpenaz... Eta hala ere, aurreikuspen guztien kontra, mendez mende bizirik irautea lortu izan du.

Hizkuntzaren batasun prozesuak euskaldunok indartsuago egin gintuen; azken batean, gauza ederra da itsasaldeko bizkaitar eta lapurtar batek liburu berdina irakurtzeko gai izatea. Horren atzean azken hamarkadetan erakunde, elkarte eta hedabideek egindako urratsen aztarna topa dezakegu gaur egun ere.

Hitz gutxitan: euskalduna izateak asko molatzen du –kakotxik gabe–.

Euskarak lortu duen maila altua da, kasik miresgarria. Hain garbia, hain egokia, hain jatorra, hain zuzena, hain zehatza... mailaren talaiatik etorkizunari begira, bertigoa sumatzen hasiak garela noiz edo noiz.

Eta tarteka, zuzentasunak itotzen gaituenean, erdara izaten da arnasgune. Baliabide falta agian, malgutasun beharra litekeena.

Euskararen ezagutza mailaren lerroa urdin kolorez goraka doan heinean, testuinguru informaletan ematen den erabilerarenak gorriz egiten du behera. Gazte –eta ez hain gazte- kuadrillek ez dira erabat eroso sentitzen milaka urteko hizkuntza adoratua zikinduko dutelakoan.

Euskara munduko hizkuntzen mapan kokatzeko egin diren esfortzuak ezinbestekoak izan badira ere, bada garaia lehengo arau sendoen gainean zirriborroak marrazten hasteko, hanka sartzeaz gozatzen hasteko eta eredu berriak sortzeko. Erdara galbide baino, aberasbide ote? 

[339] [>>>]

Etiketak: , , ,

ostirala, urtarrila 18, 2013

Hitz-ordenaren malgutasuna? Juan Garzia oker dabil

Dio Juan Garzia-k an bere Kalko fraseologikoak eta ideologikoak:

Pasibozko aldaeran Los ladrones han sido detenidos por la policía desberdin dena aktante­ak agertzeko ordena da La policía ha detenido a los ladrones, eta, horrekin batera, informazioaren antolaera (abiapuntuko hizpidea zein den). Euskaraz, jakina, ez da pasiboaren beharrik horretarako (aukeretariko bi baino ez ditut emango, amaieran utziz aditza):
Poliziak lapurrak atxilotu (egin) ditu.
Lapurrak poliziak atxilotu (egin) ditu.
       Horrenbestez, bi ondorio atera ditzakegu:
a) Euskaraz ez da, berez, egitura pasibo ablativo agentedun horren beharrik, erdaraz ablativo agente horrek betetzen duen funtzioa ederki betetzen baitu ergatiboak, hitz-ordenaren malgutasunarekin konbinaturik. Alegia, hura gabe legokeen arazo edo hutsune bat konpontzera dator egitura berezi hori ERDARAZ (eta guk EZ dugu arazo zein hutsune hori).
b) Hala ere, mimetismoz, interferentziaz, kalkoz, nahi izan dugu egitura hori ere geuretu, eta temati saiatuko gara horretan.
Baina, non dago arazoa edo hutsunea? Ikus dezagun:

Konsidera dezagun honako esaldi hau:
Lapurrak poliziak atxilotu ditu.
(hots, pasibo-antzeko esaldia non poliziak dán sujetu eta galdegaia), edo hobeto:
Lapurrak, poliziak atxilotu ditu.
Izan ere,  interpretatzen badugu poliziak nola sujetua (anbiguoa baita), orduan oso ordena markatua dugu hor (OSV), eta hortaz irakurketa estandarrean, sujetu hori beharko genuke interpretatu nola galdegaia, eta lapurrak nola mintzagai hanpatua. Gainera, euren artean koma jarrita evitatuko genuke interpretazio hori non lapurrak dán sujetua (azken hori semantikoki bitxia izanik ere). Edozein kasutan, har dezagun honako versio hau:
Lapurrak, poliziak atxilotu ditu.
Gaztelaniaz ere eman daiteke goiko pasibo-antzeko hori:  
A los ladrones, la policía les ha detenido.
Esaldi hori posible da gaztelaniaz, baina erabiltzen da soilik an kontextu oso markatuak, zeren ... apárte ordenamendu hori, existitzen dira beste batzuk ere, neutroagoak, zein ez diran existitzen an euskara garziarra:
A los ladrones les ha detenido la policía
Ordenamendu horretan sujetu-galdegaia bilakatu dá postverbal (ezin an euskara garziarra), horrela ahalbidetuz transizio jarraituagoa arten tema (A los ladrones) eta elementu rhematikoena (la policía). Gainera báda aukera pasiboa ere, zein ez dan (hau ere ez) existitzen an euskara garziarra:
Los ladrones han sido detenidos por la policía.
Gainera, transizio jarraituago horiek dira jarraikorragoak ere, irekiagoak. Izan ere, transizio horiek dira zuzeneko emaitza ti estruktura eta baliabide progresiboak, zein diran irekiak, eta horregatik askeagoak: esan nahi baita ze estruktura eta baliabide progresiboek dúte hobeki ametitzen konplementazioa an bukaerako elementu rhematikoa (la policía), erraztuz horren konbinazioa kin osagarri sinple edo konplexuak, an aposizioa edo ez. Adibidez:
Los ladrones han sido detenidos por la policía especial creada recientemente por el gobierno federal (de los estados unidos de...) para la prevención de accidentes y delitos (cometidos por... y que estén) relacionados con el uso de alcohol y drogas (en ...) 
A los ladrones les ha detenido la policía especial que ha creado (que ha sido creada) recientemente (por) el gobierno federal (de los estados unidos de...) para la prevención de accidentes y delitos (cometidos por... y que estén) relacionados con el uso de alcohol y drogas (en ...)  
Nón dago malgutasuna an hitz-ordena? Nón dago arazoa? Nón dago hutsunea? [170] [>>>]

Etiketak: , , , ,

astelehena, iraila 19, 2005

Buruz malgutasuna noiz kokatzen perpaus menperatuak

Har dezagun, berriro, Juan Garziaren artikulua deitzen Kalko okerrak, eta bertatik irakur dezagun 3. paragrafoa:
Praktikan, haatik, hizkuntzaren molde eta erabilera gehienen egokitasunari buruzko adostasun zabal samarra aurkitzen dugu, oro har (hiztunen intersubjektibitatez lortzen da adostasuna). Hala ere, hizkuntzaren kode-balioa bermatzen duen adostasungune finko horretatik urrundu ahala, lausotuz eta zalantzagarriago bilakatuz joan daitezke gauzak, eta zailago bihurtu arau edo epai ziurrak ematea.
Ikus hau:
Sin embargo en la práctica generalmente encontramos un consenso bastante amplio sobre la idoneidad de la mayoría de usos y modos lingüísticos (el consenso se consigue por intersubjetividad de los hablantes). Así y todo, según nos vamos alejando de ese espacio de consenso fijo que garantiza el valor de la lengua como código, las cosas pueden ir volviéndose más oscuras y dudosas, haciendose más difícil dar normas o valoraciones seguras.
Ez dago dudatzerik ezen gaztelaniazkoa da irakurgarriagoa ezi euskarazkoa, ti hasiera harik bukaera. Baita malguagoa ere; izan ere, gaztelaniazkoan koka genezake perpaus menperatua atze nagusia, eta esaldia irakurriko litzateke berdin ongi (ozenki edo ez):
Así y todo, las cosas pueden ir volviéndose más oscuras y dudosas según nos vamos alejando de ese espacio de consenso fijo que garantiza el valor de la lengua como código.
Euskaraz, aldiz, nekez esanen dugu hau:
Hala ere, lausotuz eta zalantzagarriago bilakatuz joan daitezke gauzak, hizkuntzaren kode-balioa bermatzen duen adostasungune finko horretatik urrundu ahala.
Azken hau da ondo zailagoa bai irakurtzeko, bai deskodifikatzeko, eta baita kodifikatzeko ere. Baliabide pospositiboak dira askoz gutxiago malguak. [48] []

Etiketak:

astelehena, uztaila 04, 2005

"Edozein informazio": zéin zentzutan?

Zér esan nahi dugu noiz diogun ze hizkuntza regresibo batek eman ahal dú edozein informazio?

Hizkuntza regresiboek bádute ezintasun praktiko-funtzionalik respektu progresiboek: izan ere, hizkuntza regresiboek ezin dute iritsi diskursibitate-gradu biziki efektibo hori zein lortzen batute (ofizioz) hizkuntza progresiboek. Hain zuzen horrexegatik, ezin dutelako, regresiboek bilatu behar dituzté bigarren mailako adabakiak respektu soluzio sintaktiko-komunikatibo ondo efektiboak zein progresiboek eskaintzen dituztén sistematikoki.

Baina, hizkuntza regresiboak ez badira berdin "informatiboak", zéin zentzutan esaten dugu ze hizkuntza regresiboek eman ahal dute edozein informazio?

Ikus daigun adibide bat jarria ganik Juan Garzia an bere "Joskera, lantegi" (1997:370):
Los jugadores de la Real que regresaron ayer de su compromiso con la selección, y que, como todos sabemos, tuvieron una brillante actuación, han sido recibidos calurosamente por el numeroso público que asistió al entrenamiento en Zubieta. [1. versioa]
Esaldi hori emateko, Juan Garzia-k proposatzen digú honako hau:
Denok dakigunez, Realeko jokalariak ederki aritu ziren Selekzioarekin jokatu zuten partiduan. Atzo itzuli ziren, eta Zubietan eurrez bildu den jendetzak oso harrera beroa egin die.
Gainera, alternatiboki, eskaintzen digu beste hau (komentarioa ere berea da):
Bistan denez, bigarren esaldiko erlatibo-prepausa ere ez da nahitaez horrela ematekoa:

Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen entrenamendua ikusteko, eta oso harrera beroa egin zien.
Hau da, aukerako 2. vertsioa litzaké hau:
Denok dakigunez, Realeko jokalariak ederki aritu ziren Selekzioarekin jokatu zuten partiduan. Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen entrenamendua ikusteko, eta oso harrera beroa egin zien. [2. versioa]
Juan Garzia-ren bide beretik, animatuko ginake emáten beste versio alternatibo hau, are lauagoa:
Realeko jokalari batzuek partidu bat jokatu zuten Selekzioarekin. Denok dakigunez, partidu horretan ederki aritu ziren. Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen. Jende horrek Realeko jokalarien entrenamendua ikusi nahi zuen. Jende horrek oso harrera beroa egin zien atzo etorritakoei. [3. versioa]
Argi gelditu dadila: esaten dugunean ze hizkuntza regresiboetan eman ahal dá edozein informazio, onartzen ari gara ze 3. eta 1. versioetan agertzen dá informazio berbera, halan ze bi versio horiek liraké informazionalki baliokideak. Zentzu zehatz horretan esaten dugu.

Baina gauza bat da informazioa ematea, eta beste gauza bat da nóla ematen den informazio hori; eta azken ikuspuntu horretatik egon daitezké textu (edo diskurso) koherenteagoak, progresiboagoak, erosoagoak, ulergarriagoak, pausatuagoak, jarraituagoak, egokituagoak... eta, finean, eraginkorragoak.

Adibidez, 3. versioan jan dugu 1. versioko hierarkizazio aberats guztia. Esan nahi baita ze:

1. versioak bádu erliebe bat, non perpaus eta osagarri batzuk daudén eskegita ti beste batzuk sórtuz sistema osotu eta biribildu bat non erlazio guztiak agerian gelditzen diren.

3. versioan, aldiz, erliebe hori desagertu da (eta hala gertatu da, neurri handi batean, 2. versioan ere), eta aurkitzen dugu textu (edo diskurso) lauagoa, mekanikoagoa eta, edozein kasutan, zurrunagoa eta mugatuagoa (nahiz-eta, goiko zentzuan, informazio guztia eman).
Bestela esanda, baldin ikusiko bagenu 1. versioa nola mapa bat kin erliebea, orduan 3. versioa litzaké mapa bat non agertuko liraké herriak, baina erlieberik gabe, edo nahiago bada, esanguratsuki erliebe gutxiagorekin (esanguratsuki erliebe gutxiago jartzen da zeren esanguratsuki nekezagoa da emátea erliebea an hizkuntza regresiboagoa, bai kodifikatzeko, bai deskodifikatzeko; eta horrek kritikoki baldintzatzen dú edozein emaitza komunikatibo). Emaitza optimo regresiboa da esanguratsuki mugatuagoa ezi optimo progresiboa, eta esanguratsuki gutxiago eraginkorra, oro har.

Adibidez, Juan Garzia-ren 2. versioan ematen dá ondorengo esaldia guztiz nagusiturik, lehenengo plano gordin batean: “Atzo itzuli ziren”, halatan ze ematen zaio intentzio bat (ikus hau eta hau) zein ez zeukan noiz agértu an bigarren planoa eta barnén estruktura konplexuago bat: "... que regresaron ayer de su compromiso con la seleccción...).

Hemen, gainera, báda beste puntu bat: bigarren planoan zentzua duen informazioak ez du zértan zentzurik izan an lehenengoa. [44] [>>>]

Etiketak: , , , ,