Altube (1950): beste harribitxi bat
Aurreko postean irakurri dugu nóla Altubek (1951) proposatzen zigun adibidezko esaldi bat non erabiltzen zuén BAIZIK pre eta postpositiboa, biak batera:
_____________________
Irakur ere:
b) »(Estu ori esan), BAIZIK-ETA, au...ori ...ta bestea BAIZIK» [EG, 8:10,19.]Post honetan nahi dugu azpimarratu ze Altubek berak 1950an jada argitaratua zuén textu bat non agertzen zen estruktura bikoitz hori (pre eta postpositiboa), ez adibide modura, baizik textu modura. Hona hemen:
[Altube, 1951]
Idazleen izenik eztet aitatuko, ori ezpaita nere egitekoa, baizik-eta, idazle guziok, erderak eraginda agertu oi ditugun idatz-jokera txarretzaz, elkar argitu ta kontu araztea baizik. [Altube, 1950, "Erderakadarik txarrenak II", Euzko Gogoa, 9-10 zenbakiak]Altuberen saio garatzaile hori dá, nire ustez, beste harribitxi bat, zeinen distirak erakusten duén bidea. [244] [⇶]
_____________________
Irakur ere:
- Harribitxi bat: Seber Altube, defendituz eta erabiliz "aurre-ezarkinak" (valiabide prepositivoak)
- Altube (1951): oinarrizko referentzia bat
- Altube (1951) vs. Altube (1929): BALDIN (argitzailea + expresivoa)
- Altube (1951) vs. Altube (1929): BAITA
- Gehiago buruz BAITA ERE
- Altube (1951) vs. Altube (1929): ZERREN-ETA (arrazoi funtzionalak)
- Altube (1951) vs. Altube (1929): BAIZIK-ETA (evoluzioa)
- Altube (1951) vs. Altube (1929): BAIZIK-ETA (probatzen)
Etiketak: Altube, bikoitzak, garabideak, harribitxiak