Kondenatuta
Joan den ostiralean, Itzul posta-zerrendan, itzultzaile batek (joxemari) eskatzen zuén laguntza arrén itzuli hau esapidea: "tuvo la idea de". Hona hemen haren galdera:
Esan gabe doa, aukera horiek guztiak eskura izateak ematen dú ikaragarrizko askatasun komunikatiboa, zein den zerbait oso inportantea. [83] [⇶]
Kaixo: "tuvo la idea de" nola emango zenuketeJuan Garziak erantzun zion hau:
-teko ideia/burutazioa izan zuenedo
-i (nori) egitea bururatu zitzaion
Joskera horrekin doan perpausa luze eta konplexu samarra izaten da; beraz, nominalizazioa erabiltzen baduzu, adierazpide desegokira kondenatuta egongo zara gehienetan, "ideia/burutazio" etiketa agertu baino lehen eman beharko haren edukia, ezkerretik lotu behar baituzu, nahitaez, perpausa.
Bestea erabiliz gero, berriz, aise eskuineratu dezakezu perpausa, egitura natural(ago)a eta irakurgarri(ago)a antolatuz:
bururatu zitzaion... egiteaFuntsezko bereizkuntza hori alde batera utzita, bi joskerak dira zuzenak eta egokiak.
Gaztelaniaz edo frantsesez, ordea, ez da arazorik afin esan bata edo bestea:
... tuvo la idea de hacer ....Bistan da, gaztelaniaz edo frantsesez azken esaldi hori (adibidez) dá ezin normalagoa, bitarten euskaraz dá ... ezinezkoa (edo nahiago bada: "adierazpide desegokira kondenatuta egongo zara gehienetan"). Ez dago konparazio posiblerik inter aukera anitz, eroso eta kalitatezkoak zein ematen dituzten estruktura buru-lehenek, eta aukera askoz gutxiago, askoz deserosoagoak eta askoz eskasagoak zein eskaintzen dituzten estruktura buru-azkenek.
... tuvo la ocurrencia de hacer ...
... se le ocurrió hacer ...
... se le vino a la cabeza la idea de hacer ...
... tuvo la brillante idea de hacer ...
... se le ocurrió la brillante idea de hacer ...
... cuando se le ocurrió la brillante idea de hacer ...
... más que cuando se le ocurrió la brillante idea de hacer ...
... nos reímos más que cuando se le ocurrió la brillante idea de hacer ...
...
Esan gabe doa, aukera horiek guztiak eskura izateak ematen dú ikaragarrizko askatasun komunikatiboa, zein den zerbait oso inportantea. [83] [⇶]
Etiketak: Juan Garzia, nominalizazioa