Juan Garzia: "...interpretazioa guztiz aldatzera behartuko gintuzke horrek"
Ikus Juan Garziak azaldutako ondorengo adibidea ["Joskera lantegi", 1997:134], non bukaerako sujetu nagusi batek guztiz hondatzen baitu esaldi bat zein, aurretik ere, bázetorren ondo zamatua:
edo sinpleago ere:Herri Batasunak herritarrek hautatutako alderdiaren nagusitasuna errespetatzeko...Gero, horren ondoren, beste aditz subjektu horrekin lotzeko modukorik badator, zalantza sortzen da noski azken horrekin ote doan subjektu hori (eta horrenbestez aurreko interpretazioa saihestu behar ote den):
Herri Batasunak herritarrek hautatutako alderdiaren nagusitasuna errespetatzeko eskatu zuen...Gauzak horrela, esaldiaren segidak argitu behar du kontua...:
Herri Batasunak herritarrek hautatutako alderdiaren nagusitasuna errespetatzeko eskatu zuen Donostian eta udalgintzarako dekalagoa ere aurkeztu zuen.Pentsa ezazue, [dio Juan Garziak] kasurako, amaieran subjektu bat agertzen dela: interpretazioa guztiz aldatzera behartuko gintuzke horrek:
Herri Batasunak herritarrek hautatutako alderdiaren nagusitasuna errespetatzeko eskatu zuen Donostian eta udalgintzarako dekalagoa ere aurkeztu zuen Unidad Alavesak. [Juan Garzia, "Joskera lantegi", 1997:134]
Herri Batasunak herritarrek hautatutako alderdiaren nagusitasuna errespetatzeko eskatu zuen Unidad Alavesak.Bai, interpretazioa guztiz aldatzera behartuko gintuzke horrek. Eta halako zalantzak eta berrinterpretazioak (reanalisiak) dirá zuzeneko ondorenak ti inkoherentzia sintaktiko-interpretatiboa, zeinen tajuzko soluziobide orokorra soilik pasa daiteké ti erábilí estruktura sintaktiko koherenteagoak nola SVO eta gainerako baliabide burulehenak. [286] [>>>]
Etiketak: galdegaia, Juan Garzia, koherentzia sintaktiko-interpretatiboa, reanalisia