ostirala, maiatza 31, 2019

Ez buruazkenagoa ezta gutxiago buruazkena zein beste edozein estruktura buruazken

Sarrera honetako aipuan Juan Garzia-k kritikatzen zuén ustezko kalko baten interesa zatio izán... buruazkena:
Hura igotzen ari zen, ni [...] jaisten nintzen bitartean.

Azken esaldi hori aldiberezkotasunaren adiera berezkotik aparte euskaraz ulertzeko, erdara poliki jakin beharra dago. Perpausa laburra delako pentsa dezake baten batek ez dela hain desegokia ere (erdararen arrazoiak bere eginez, euskararenik ez baitago batere), baina perpausa luzatu ahala, erdal kalko nabarmena onartuko bagenu ere, gero eta zailago egingo litzaiguke arian ulertzen nola lotzen den aurreko esaldiarekin komaren ondoko guztia, harik eta, amaieran, BITARTEAN hori irakurri (esaldian berriz atzera jotzera behartzen gaituzten halako egituren abusua da, hain zuzen, euskarazko testuen irakurgaiztasunaren gakoetako bat: Gakoa, maiuskula eta guzti). [Juan Garzia, 1997:286]
Soilik komentatu ze Juan Garzia-k aipatutako arazo hori ez da desagertzen noiz estruktura ez izán ustezko kalkoa. Esan nahi baita ze ustezko kalko hori ez da ez buruazkenagoa ezta gutxiago buruazkena zein beste edozein estruktura buruazken. [546] [>>>]

Etiketak: , , ,

osteguna, maiatza 30, 2019

Gorentasun linguistikoen indarra

Maiatzaren 19an irakurtzen genuen ondoko tira komikoa ganik Zaldiero an Berria:

Horrá gorentasun linguistikoen indarra. [545] [>>>]

asteazkena, maiatza 29, 2019

Zéin litzake zaharragoa "tik" edo "ti"?

Aurreko sarreran erabili ditugú bai "tik..." eta bai "ti..." partikula burulehen ablatiboak (adieraziz nóndik), zein derivatzen diren ti euren kide postpositiboak ("...-tik" eta "...-ti"). Baina, zéin forma litzaké zaharragoa: "tik" edo "ti"?

Ba, zaharragoa litzaké... "ti".

Honela diote Azkarate-k eta Altuna-k an euren "Euskal morfologiaren historia" (2001), erabiliz iritziá on Mitxelena:
... -ti da forma zaharra eta -k gero erantsitako elementua (edo elementuaen aztarna), nahiz ez zitzaion leku guztietan berdin erantsi (bizkaieraz edo zubereraz askoz gehiagotan gorde da -ti Erdialdeko euskalkietan baino). Gainera, bazter dialektoak izan ohi baitira maiz arrasto zaharrenak gordetzen dituztenak, arrazoi bat gehiago dugu -ti zaharragoa dela pentsatzeko.

Erantsi zaion elementua, bestalde, -ka, aditzondoak sortzeko atzizkia dateke Mitxelenaren ustez. Landuchiok por-en ordain -gati eta -gatika ematen ditu, eta "de villa en villa" honela itzultzen: lekutika lekura. Etxeparek zerutika (III, 48) dio. (...) Beraz -ti + -ka zen antzina eta gero -a galdurik -tik gelditu zen. [Azkarate eta Altuna, 2001:129]
Horren arabera, "...-ti" litzaké zaharrena, gero agertuko zén "...-tika", eta geroago "...-tik" eta baita "...-tikan" ere. Eta horietarik edozein ere erabil liteke afin sórtu ablatibo burulehak: "ti...", "tika...", "tik..." edo "tikan...", non "tikan..." horren bukaerako inesiboak gogoratzen digún "arean..." muga-adlatiboa. [544] [>>>]

Etiketak: , , , ,

asteartea, maiatza 28, 2019

"honetan" etorriko litzaké ti "hon", eta ez alderantziz

Zioén Erramun Gerrikagoitia-k atzo ze:
Nic auqueran nahiago nuque hon ezi on zeren halan tzat nahi luqueena aguertzen luque ethorquia ezen hon hori dathor tik honetan.

eta, horretaz, genioen ze...

...berdin nola "astean" formak erakutsiko liguké "(h)an" partikula atxikirik ("aste-(h)an"), era berean ere "asteon = aste honetan" formak erakutsiko liguké "(h)on" partikula ("aste-(h)on"), zek ametitzen du interpretazio genitiboa ere (zeren "...-n" genitiboa dá ber "...-n" inesiboa), nola an:

euskaldun-(h)on egunkaria = egunkariá (h)on euskaldunak
Eta hortxe dugu "(h)on" genitibo burulena.

non "(h)onetan" litzaké:

"(h)o + n + eta + n"

zeintan agertzen zaigún "... + eta + ..." infijo pluralizantea, eta non izanen genukén "... + n" inesiboa bi alditan (errepikatzen da). Esan nahi baita ze "(h)onetan" etorriko litzaké ti "(h)on", eta ez alderantziz. [543] [>>>]

Etiketak:

astelehena, maiatza 27, 2019

Beste erabilera fosilizatu bat: "(h)on" = "(h)onetan"

Ikus aurrena zér genioen an ondoko sarrera:
Hortaz, berdin nola "astean" formak erakutsiko liguké "(h)an" partikula atxikirik ("aste-(h)an"), era berean ere "asteon = aste honetan" formak erakutsiko liguké "(h)on" partikula ("aste-(h)on"), zek ametitzen du interpretazio genitiboa ere (zeren "...-n" genitiboa dá ber "...-n" inesiboa), nola an:
euskaldun-(h)on egunkaria = egunkariá (h)on euskaldunak
Eta hortxe dugu "(h)on" genitibo burulena. [542] [>>>]

Etiketak: ,

igandea, maiatza 26, 2019

"arean" = "harik" = "hartatik", baina orain fosilizatua nola adverbioa

Erramun Gerrikagoitia dú galdetzen an atzoko sarrera:
Munguia inguruco euscaran erabilten da "arean" adierazteco "zeozer". Halan, galdetuz ¿badaucazu diruric? erantzuten ohi da, bai arean edo bai areantchu. Ba al du honec "arean"-ec loturaric kin commentatzen ari garen "arean"?
Bai, hitz berbera da:
arean (V-ple-arr-oroz ap. A; Lar Sup, Añ). Etim. Se trata en su origen de la forma arcaica (suf. -rean) de ablativo del dem. de tercer grado. [OEH]
zein, noiz gáldu bere funtzionalitate ablatiboa, jarraitu zen erábiltzen, inertzia hutsezfosilizaturik an zenbait esamolde, nola, adibidez, hori zeintaz ari garen:
1. (En frases negativas). Nada. "Nada" Lar Sup ( RS). "Arean ez, nada" msOch. [...] (En frases afirmativas o interrogativas). Algo. "Arean (nada) algo" msOch. "Quelque chose. Arian daukazu?, avez-vous quelque chose?" vEys.  [OEH]
Esan nahi baita ze, garai batean, "arean" hori izanen zén beste ablatibo bat, kasu horretan aplikatua ki erakusle bat:
Emaidazu arean = Emaidazu harik = Emaidazu hartatik.
eta gauza da ze, gerora, noiz joan deságertzen jatorrizko zentzu ablatiboa, eta diogunez inertziaz, jarraitu zen erábiltzen esamolde zehatz hori, mantenduz formalki ablatibo zaharra, baina berrinterpretaturik nola adverbioá on kantitatea:
Emaidazu arean = Emaidazu zeozer.
Izan ere, halako erabilera fosilizatuak izaten dira giltzá eta lehioá nondik batzutan ezagutu daiteke nolákoa zen antzineko morfosintaxia. Kasu honetan, hortxe gelditu da ablatibo hori, gramatikalizaturik nola adverbioa. [541] [>>>]

Etiketak: , ,

larunbata, maiatza 25, 2019

"arean..." muga-adlatiboa eta "an..." inesibo soila ere

Aurreko sarreretan mintzatu gará, besteak beste, burúz "arean..." muga-adlatibo burulehena, zein garatu zen erabiliz "...-rean" ablatiboa (ez baitzen prosekutiboa, nola an: "nondik pasatu zara?", non galdera ez den burúz abiapuntua).

Eta, azken sarreran genioenez, "arean..." horretan agertzen zaigún "an" leku-adverbioa ("are - an..."), hots, horixe berbera zein, arazorik gabe, bihur daiteké partikula burulehen inesibo gardena (esan nahi baita, "an..."), jarráiki ber bidea nola "in" adverbio indoeuroparra noiz bihúrtu "in..." preposizio latinoa:
halatan ze, antzera nola daukagun "arean..." muga-adlatibo burulehena, zeinen bukaeran dén "an...", izanen genuké "an..." inesibo burulehen soila ere, beti ere aukeran. [540] [>>>]

Etiketak: , , ,

ostirala, maiatza 24, 2019

Zerbait gehiago buruz "...-rean" ablatiboa

Aurreko sarreran aipatu dugu "arean..." partikula burulehen adlatiboa on azken muga, zeinen osaeran aurkitzen baitugu "a-..." erakuslea eta "...-rean" kasu-marka buruazken ablatiboa on abiapuntua. Jakin dezagun orain zerbait gehiago buruz "...-rean" kasu-marka ablatibo zahar hori.

Ablatibo zahar horretan agertzen zaigu "...-re"genitibo zeharra, zeini gehitu zaio "...-an" leku adverbioa, non, bide batez, orobat izango genuke "a-..." erakuslea baina orain gehi "...n" kasu-marka inesiboa (esan nahi baita ze "arean..." partikulan bi "a-..." erakusle genituzke). Honela diote Azkaratek eta Altunak (Euskal morfologiaren historia, 2001:97):
..., batez ere bizkaierazko testuetan ageri den ablatibo zaharra, -rean, -re + -an izango da Mitxelenaren iritziz (1964, 1972); eta genitiboarekin lotuak daude orobat bizkaiera zaharreko arean 'inde' eta oraindik bizirik dagoen are gehiago
"cuyo valor fue sin duda 'más que aquello'. Nada tiene esto de extraño, pues un aparente genitivo se documenta una vez más en vizc. ant. como término de comparación, (...) y muchas veces en roncalés, en el otro extremo del país" 
[Miren Azkarate eta Patxi Altuna, Euskal morfologiaren historia, 2001:97]
Ikusten dugu, hortaz, nóla euskararen historian tresna morfosintaktikoak joan diren euren artean konbinatzen eta evoluzionatzen afin gramatikalizatu elementu morfosintaktiko berriak, zein izan litezke oso diferenteak (respektu hasierakoak) an lotuera (kasu-marka atxikia vs partikula soltea), posizioa (buruazkena vs burulehena), esangura orokorra (adlatiboa vs ablatiboa) eta ñabardura (azken muga vs abiapuntua). [539] [>>>]

Etiketak: , , ,

osteguna, maiatza 23, 2019

"...arean Durango"

Hizkuntzek garatzen dituzté euren sintaxiak jarráiki bide ezberdinak, batzutan aski bihurriak. Adibidez, RAE-ren hiztegiak dioskunez, gaztelaniazko "hasta..." sortu zén abiatuz ti arabiera klasikoko "ḥattà...", azpi eragina on "ad ista" latinoa
hasta
Del ár. hisp. ḥattá, y este del ár. clás. ḥattà, infl. por el lat. ad ista 'hasta eso'. [RAE-ren hiztegia]
halan ze gaur egun esaten dugú adibidez "...hasta Durango".

Eta euskaraz, erakusle ablatibo batetik garatu zaigú "...arean Durango". [538] [>>>]

asteazkena, maiatza 22, 2019

"harean" = "harik": gramatikalizatuak ti erakusle ablatibo zaharrak

Genioen hemen ze "harik" ez da baizik gramatikalizazioá on erakusle ablatibo bat:
Harik hori hirugarren mailako erakuslearen ablatiboa da –forma zaharra, bizkaieran izan ezik–. (...) Gaur egun, hala ere, –TU ARTE, –eN ARTE eta horrelako perpausei hasiera emateko gramatikalizatua dagoen esaldia da, besterik gabe. [EGLU VII, 2011:102]
Esan nahi baita ze "harik..." ez da jada erakusle ablatibo bat ("...-rik" zén hor kasu-marka ablatiboa, oraingo partitiboa), baizik beste zerbait, hain zuzen nexu burulehen bat, hala gramatikalizatu baita (ikus "VO: estrategia ahaltsu baten gramatikalizazioa").

Sarrera honetan soilik azpimarratu nahi genuke ze "harean" ere ez da baizik gramatikalizazioá on beste erakusle ablatibo bat, are zaharragoa ezi "harik", eta horren esanahi berekoa. Ikus honi buruz ondorengo koadroa, egina ganik Lakarra (1984), gain erabilerá on ablatiboak an Bizakaiko zenbait autore ("Bizkaiera zaharreko ablatiboaz", ASJU):
XIX.mendea baino lehenagoko bizkaitar testurik irakurri duen orok dakikeenez Mogel, Prai Bartolome eta Añibarrorenetan eta hauek eraikitako literatur bizkaieran idatzi zuten geroagokoenetan agertzen den ablatibozko paradigma (sing.-rik/-tik, pl.-etarik/-etatik) aski berria da euskalki horretan. Oso bestelakoa dugu 150 urte lehenagoko Kapanaga eta Mikoletaren liburuetan agertzen dena, bai formen aldetik -hor diren zenbait forma ez zituzten ezagutzen eta haien ordez beste batzu zituzten (-rean, -tarean)- eta baita funtzioen aldetik ere.
[Lakarra, 1984:164]

Horretaz esán ze, alde batetik, hor agertzen zaizkigú halaber "...-tik", "...-ti", "...-ganik" edo "...-gandi"; eta bestetik ze, "harik..." bezalaxe, "harean..." ez da jada erakusle ablatibo bat ("...-rean" zén hor kasu-marka ablatiboa), baizik beste zerbait, hain zuzen nexu burulehen bat, gramatikalizatua, nola beste edozein. [537] [>>>]

Etiketak: , , , ,

asteartea, maiatza 21, 2019

"harik (eta)..." = "arean (eta)..." = "areanda..."

Bide batez, eta nola zioen hemen Josu Lavin-ek:
harean (eta) forma' synonymoa da.
harean hori arean idazten date batueraz
Bai, hala idatzi ahal da, edo baita "areanda...", nola Lazarraga-k, eta haren ildotik guk ere hemen. [536] [>>>]

Etiketak: ,

astelehena, maiatza 20, 2019

"harik (eta)... + partizipioa": normaltasun osoz, nola Juan Garziak an bere "Joskera Lantegi"

Aurreko sarreratan egon gara mintzatzen burúz aukerako erabilera on "harik (eta)... + partizipioa", eta gaur nabarmendu nahi genuke ze justuki estruktura hori erabili dú Juan Garzia-k non eta an bere "Joskera Lantegi" (1997), non ikusi ahal dugunnormaltasun osoz:
Hura igotzen ari zen, ni [...] jaisten nintzen bitartean.

Azken esaldi hori aldiberekotasunaren adiera berezkotik aparte euskaraz ulertzeko, erdara poliki jakin beharra dago. Perpausa laburra delako pentsa dezake baten batek ez dela hain desegokia ere (erdararen arrazoiak bere eginez, euskararenik ez baitago batere), baina perpausa luzatu ahala, erdal kalko nabarmena onartuko bagenu ere, gero eta zailago egingo litzaiguke arian ulertzen nola lotzen den aurreko esaldiarekin komaren ondoko guztia, harik eta, amaieran, BITARTEAN hori irakurri (esaldian berriz atzera jotzera behartzen gaituzten halako egituren abusua da, hain zuzen, euskarazko testuen irakurgaiztasunaren gakoetako bat: Gakoa, maiuskula eta guzti). [Juan Garzia, 1997:286]
Eta horixe da bidea, bideá on normalitatea. [535] [>>>]

Etiketak: , , , ,

igandea, maiatza 19, 2019

...areago baldin jada eskura badaude

Ondokoa genioen an sarrera titulatzén "Falta dira, zehazki, baliabide sintaktiko burulehenak":
Azken sarreran genioenez, euskaran (euskara batu estandarrean) ez dira falta baliabide sintaktiko buruazkenak: hor báda aukera zabala afin eman edozein ñabardura sintaktiko zein nahi den, hori bai, postpositiboki, eta hortaz, askotan inefizienteki.

Ez, euskaran (euskara batu estandarrean) falta dirá zehazki baliabide sintaktiko burulehenak, zein dirén ezinbestekoak azpi baldintza orokorrak afin garatu diskurso-mota askoz progresiboagoa, askoz irekiagoa, askoz jarraituagoa, askoz koherenteagoa, askoz potenteagoa eta, azken buruan, askoz efektiboagoa. [balbula, 2018]
eta an "Baliabide funtzionalak gradualki":
Gainera esan behar da ze beharrezko baliabide burulehen horiek ezin dira izan edozein, eta ezin dira inplementatu edonola. Halako sintaxi burulehen eraginkor bat ezin da inplementatu mediante baliabide burulehen motelak, kaskarrak edo astunak zek ez dute ondo betetzen euren funtzio diskursibo fluizante eta askatzailea. Ez horixe. Aurkitu behar dira baliabide egokiak, funtzionalak, euren funtzio diskursiboa ondo betetzen dutenak.

Behin aurkitutakoan, eta gorago genioenez, baliabide horiek ezin dira denak ere inplementatu kolpez eta batera. Ez, inplementatu beharko dira gradualki, prozesu batean, non zorioneko hiztun erabiltzailea joango den egokitzen eta ohitzen ki aukera burulehen berri horiek pausuz pausu, halatan ze, behin lehenengo pausua eginda, bigarren pausua askoz errazagoa izanen baita, zeren existitzen dira efektu sinergiko-osagarriak arten baliabide burulehen guztiak.
eta an "Sintaxigintzaren norabide komunikativoa":
Hizkuntzen aurren-aurreneko helburua komunikazioa da, eta helburu komunikativo horrek du gidatzen hizkuntzen ibilbidea era naturalean (nahiz eta bide natural hori ez den zertan izan oztoporik libre, eta ez da). Eta hizkuntzalariek beharko lukete iluminatu euskal sintaxigintzaren bide komunikativo hori afin itzultzaileek, zuzentzaileek, irakasleek edo edozeinek aurrera egin ahal izan erosoago. [Senez, 46, 2015]
Bai horixe, iluminatu, argia eman, eskainiz aukera eta mekanismo eroso-eraginkorrak, areago baldin jada eskura badaude. [534] [>>>]

larunbata, maiatza 18, 2019

Bilatuz definizio egoki bat ki "harik (eta)..."

Aurreko sarreretan (hau, hau, hau, hau eta hau) aipatu ditugú lau inprezisio an definizioa on "harik eta..." zein agértu an Euskaltzaindiaren Hiztegia. Hari horretatik, ikus orain hiztegi horren sarrerá dedikatua ki "zeren (eta)...":
zeren 1 (Galdetzailea). Zergatik? Ene Jainkoa, zeren abandonatu nauk? Zeren, bada, ero gara, gaixo bekatariak? Ala ni malurusa!, zeren han sartu nintzen?; joan banintz aitzina, eskapatzen nintzen.
2 (Perpaus txertatuaren hasieran, dagokion aditzak bait edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Zergatikoa adierazten duen hitza. Bizio guztiek egiten dute laster alfertasunera, zeren ama baitute. Ez dira sendatzen, zeren ez baitira entseatzen. Haren aitortzak izango dira gehienetan gaiztoak, zeren ez duten asmo egiazkorik bekaturako bidea uzteko. || Arma hauekin ni ezin higi naiteke, zeren ez naiz usatua.

zeren eta Zeren. Dolore horrek izan behar du bihotzean, zeren eta bihotzak egin baitu bekatua. Zeren eta ez bainaiz egiazki deus.
non sinpleki zehazten da ze "zeren (eta)..." dá hitz edo partikula bat zein doán an hasiera on perpaus txertatu bat adiéraziz zergatikoa. Eta, uste dugunez, horren antzera zehaztu beharko litzake "harik (eta)..." ere:
harik (eta) (Perpaus txertatuaren hasieran soilik joan daiteke, edo dagokion aditzak arte(an), -raino edo antzekorik hartzen duela). Denbora edo espazio-hedadura bat noraino heltzen den adierazten duen hitza [hala jartzen du an "arte" postposizioa, salbu referentzia ki espazioa].  Iainko handi, Mana dulzez iudutarrak hazia, / Harik ardiatsi zuten zuk agindu herria. EZ Man II 87 OEH. Gorputzarekin oraiño iuntatzeko desira / Geldi zaio, harik ekhar dadin bere nahira. EZ Man I 45. [OEH].  ... arruta horretan hiru hilez barnetik joanen zara harik eta Arugango gaztelu zaharra, zeina baita hautsia. PE (1677). Aik eta San Inaziyoarte, hasta llegar a Loyola" Iz Als, OEH. Kredoa akabatu eta ariketa prefazioraino dagoke jarririk. Ber Trat 124r. OEH.  Don Kijote bere ortan uztea [...] arik-eta Zeruak norbait opa dezaion, ainbeste akats apainduko dizkiona. Berron Kijote 19 OEH. An egonduze bere amareki ariketa ill artean Herodes (Guesálaz, s. XVIII). FLV 1973, 376 OEH.
Inoiz ikusiko al dugu? [533] [>>>]

Etiketak: ,

ostirala, maiatza 17, 2019

Zeinek indartu zein?

Genioen atzokoan ze, "harik (eta)..." partikularen helburua ezin liteke izan indargarria noiz soildua (alegia, gabé "...arte"), zeren kasu horretan bera da partikula bakarra adieraztén ideia tenporala edo espaziala (eta ez doa, beraz, indargarri gisa-edo).

Gauza da ze "harik (eta)... dá partikula sintaktiko normal bat, nola izan daitezkén "nahiz (eta)..." edo "zeren (eta)...", baina izánki burulehena edo prepositiboa, eman ahal du beste joku expresibo bat, ahalbidetzen baitu, adibidez, egitea pausa bat bere ostean, edo bertan erabili intonazio indartsu edo berezia, hobeki prestatuz bidea ki mezua zein datorrén jarraian (muga tenporala edo espaziala). Honela genioen hemen:
..., zeren, hasieran emanda, orohar bihurtzen dá, alde batetik, informatiboki errazagoa eta, bestetik, expresiboki indartsuagoa, moldagarriagoa, efektiboagoa (baldin halako indar edo efektu berezirik bilatuko balitz behintzat). Eta justuki hala da zatio bere posizio burulehena (non, esan bezala, soildua ere eman daiteke, gabé "...arte", justuki nola gertatzen den kin sintaxi burulehen osoa. [balbula
Zeren, galdetu liteké: "harik (eta)..." eta "...arte" elkarrekin doazenean, zeinek indartu zein? [532] [>>>]

osteguna, maiatza 16, 2019

Soildua doanean, ezin liteke indartzailea izan

Ari garelarik mintzatzen (aurreko hiru sarreretan) gain inprezisioak zein, gure ikuspegitik, aurkitzen diren an ondorengo definizioa on "harik eta..." (Euskaltzaindiaren Hiztegia).
harik eta
arte(an) edo arteraino hitzez amaitzen diren denborazko esaldien hasieran, indargarri gisa-edo, ezartzen den esapidea. Lan honetan jarraituko dugu, harik eta bukatu arte . Harik eta ikusi arte. Harik eta Herodes hil artean. Harik eta heldu ziren arteraino. Hain maitea zuten hizketa hau, non, harik eta goseak estutu zituen. Harik eta San Ignazio arte.
fijatuko gara orain an horiztatutako sintagma hori (...indargarri gisa-edo, ezartzen den esapidea.), non zehazten den ze "harik eta..." dá partikula indargarri bat, esan nahi baita indartzailea. Eta gauza da ze, soildua doanean, ezin liteke indartzailea izan.[531] [>>>]

Etiketak: ,

asteazkena, maiatza 15, 2019

Hirugarrenik: "harik (eta)..." erabil liteké soilik

Atzo eta herenegun komentatzen genituén bi detaile inportante zein ez diren zehazten an definizio arauemailea on "harik eta..." (zein aurkitzen den an Euskaltzaindiaren Hiztegia), nola dirén ez jasotzea "harik..." aldaera sinpleagoa (aukeran), edo ez jasotzea "...-raino" bukaera, noiz reféritu ki espazioa.

Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegiak ez du jasotzen ze "harik (eta)..." erabil liteké soildua (gabé ezein bukaerako postposizio edo atzizki), nola ikusi dugun hemen, hemen edo hemen. Edo hemen ere [OEH]:
  • (Seguido de indicativo). Iainko handi, Mana dulzez iudutarrak hazia, / Harik ardiatsi zuten zuk agindu herria. EZ Man II 87. [OEH]
[530] [>>>]

Etiketak:

asteartea, maiatza 14, 2019

Eta "harik (eta) ..." + "...-raino"?

Atzokoan aipatzen genuen ze "harik..." forma (bide batez, sinpleagoa zein "harik eta...") ez dela jasotzen an Euskaltzaindiaren Hiztegia, hala murríztuz gure aukera komunikatiboa. Sarrera horretan, Josu Lavin-ek komentatzen zuén ze:
haric (eta) ez da bakarric erabili içan demborazco erranaldietan, baicic lekuzcoetan ere:
Haric eta Iruñeraino
Eta kontuan hartuz ze "harik (eta)..." ez da baizik gramatikalizazioá on erakusle ablatibo bat:
Harik hori hirugarren mailako erakuslearen ablatiboa da –forma zaharra, bizkaieran izan ezik–. (...) Gaur egun, hala ere, –TU ARTE, –eN ARTE eta horrelako perpausei hasiera emateko gramatikalizatua dagoen esaldia da, besterik gabe. [EGLU VII, 2011:102]
ez litzake izan behar batere harritzekoa (eta bai, kontrara, guztiz normala) ezen "harik (eta)..." hori baita erabil ledin kin "...-raino" ere, eta ez soilik kin "...arte". Eta justuki hala gertatzen da an Lavin-en adibidea, edo Gilen-en beste honetan (ikus hemen):
...gero bihurtuko zara harik eta Santa Mariako puntaraino
Euskaltzaindiaren Hiztegiak ematen digú adibide hau: "Harik eta San Ignazio arte.":
harik eta
arte(an) edo arteraino hitzez amaitzen diren denborazko esaldien hasieran, indargarri gisa-edo, ezartzen den esapidea. Lan honetan jarraituko dugu, harik eta bukatu arte . Harik eta ikusi arte. Harik eta Herodes hil artean. Harik eta heldu ziren arteraino. Hain maitea zuten hizketa hau, non, harik eta goseak estutu zituen. Harik eta San Ignazio arte.
baina Orotariko Euskal Hiztegia-n aurkitzen ditugú, adibide horretaz gainera (beheragoko lehenengoa da), beste batzuk ere:
  • (Sin formas verbales). "Aik eta San Inaziyoarte, hasta llegar a Loyola" Iz Als. Kredoa akabatu eta ariketa prefazioraino dagoke jarririk. Ber Trat 124r. Zuketzaz mintzatangra, bapana bere adinetakoetarik as, aiketa sor berrietraino. Mdg 147. Salto horrek, nolazpait esan, otxandiarraren Ama Euskeraren azken agurrak-etik honat harik eta tolosarraren Eusko bidaztiarena-raino garamatzi. MEIG VIII 44. Maisu agertu zen bere garaikoen eta gerokoen aurrean harik eta azken mendearen hondarreraino. MEIG V 114.
non, bistan denez, gehienak doaz kin "...-raino".

Zergátik ibili behar gara beti ere murrizten euskararen aukerak, hala nola oztopatzen bere garabideak? [529] [>>>]

Etiketak: ,

astelehena, maiatza 13, 2019

Ez da jasotzen "harik..." aldaera, zein, hortaz, ez litzake arauzkoa (soilik "harik eta...")

Aurreko sarreran aipatzen genuén ondoko sarrera tikan Euskaltzaindiaren Hiztegia:
harik eta
arte(an) edo arteraino hitzez amaitzen diren denborazko esaldien hasieran, indargarri gisa-edo, ezartzen den esapidea. Lan honetan jarraituko dugu, harik eta bukatu arte . Harik eta ikusi arte. Harik eta Herodes hil artean. Harik eta heldu ziren arteraino. Hain maitea zuten hizketa hau, non, harik eta goseak estutu zituen. Harik eta San Ignazio arte.
eta esaten genuen ze, gure ikuspuntutik, definizio horretan bázeuden xehetasun-falta batzuk, zeintarik, lehenengoa litzaké ez dela ematen aukera ki erábili "harik..." soildua: esan nahi dugu gabé "..eta" kasu honetan.

Esan nahi baita ze adibidez noiz hiztegi horretan jasotzen dirén "baldin eta..." edo "zeren eta...", orobat ematen dirá "baldin..." eta "zeren..." soilduak, kin ber esangura eta ber sarreran. Ikus kasua on "baldin...":
baldin
ba- baldintzazko aurrizkiaren indargarria. Beraz, baldin geure buruaz kontu onik eman nahi badugu (...). Ahaleginak premiazko ditugu hizkuntzak iraungo baldin badu. Nork ez du gure artean ezagutzen, arestian jaioa ez baldin bada, faxismoaren mutur beltza? Komeni baldin bada, bai.
baldin eta
Baldin. Edozein gauzak dardarka jartzen nau, baita txikienak ere, baldin eta eraginik izan badezake nire arimaren nahasmendu honetan.
Baina, "harik eta..." partikulan, ez da jasotzen "harik..." aldaera, halatan ze azken forma hori ez litzake arauzkoa.

Eta gauza da ze Euskara Batuaren Eskuliburuan (EBEn) agertzen dá "harik (eta)...", non "..eta" aukeran gelditzen dén (nola ikusi dugún hemen edo hemen). Bide batez esanda, EBEren versio elektronikoan agertzen dá "zeren eta..." eta EBEren beraren paperezko edizioan "zeren (eta)...", berdin nola EBEren bi versioetako adibidean ere (alegia, paperezkoa eta elektronikoa).

Kontuan hartuz ze liburu horien helburua dá arauemailea, alde batetik erabili beharko liraké oso irizpide zabalak (hain zabalak non ez lirake izan behar arauemaileak, baizik argiemaileak), eta bestetik, ardura eta kontu handiz jokatu beharko litzake noiz xehetasun-faltak murriztu ahal dituén aukera komunikatiboak. [528] [>>>]

Etiketak: , ,

igandea, maiatza 12, 2019

Orohar, errazagoa eta indartsuagoa

Aurreko sarreran konsideratzen genituén ondoko adibideok:
Harik eta ikusi arte.
Harik eta Herodes hil artean.
Harik eta heldu ziren arteraino.
zein dirén "harik eta..." perpaus labur-sinpleak eta ez luze-konplikatuak (batzuetan irudi lezake ze soilik halako luze-konplikatuetan da egokia "harik eta..."), adibidetuz nóla baliabide prepositibo horren erabilera ez den berez mugatzen ki perpaus klase batzuk edo besteak, baizik ze, aitzitik, erabil litekela guztietan ere.

Areago, esango genuke ze erabilera gehienak ez dira izaten bereziki luze-konplexuak (edo gutxienez ez hain luzeak nola hori zein agértu an "Euskara Batuaren Eskuliburua": 34 silaba zenbatu ditugu artén "harik eta..." eta "...arte"), baizik eta nagusiki labur-sinpleak, nola ondorengo hauek zein aurkiten diren an "Euskaltzaindiaren Hiztegia", eta nondik hartu ditugún goragoko adibide horiek:
harik eta

arte(an) edo arteraino hitzez amaitzen diren denborazko esaldien hasieran, indargarri gisa-edo, ezartzen den esapidea. Lan honetan jarraituko dugu, harik eta bukatu arte [3 silaba]. Harik eta ikusi arte [3 silaba]. Harik eta Herodes hil artean [4 silaba]. Harik eta heldu ziren arteraino [4 silaba]. Hain maitea zuten hizketa hau, non, harik eta goseak estutu zituen arte, jateaz ez ziren oroitu [9 silaba]. Harik eta San Ignazio arte [4 silaba].
Horko luzera horien batezbestekoa ez da ailegatzen ki 5 silaba (aúrka goragokoaren 34 silaba horiek). Gainera, eta koherenteki. Euskaltzaindiaren Hiztegia-k partikula horri asignatu dion funtzioa ez da hainbeste komunikazio-erraztailea izatea an perpaus luze-konplexuak, nola egiten dén an Euskara Batuaren Eskuliburua, baizik gehiago dela funtzio expresiboa, indartzailea, indargarri gisa-edo.

Eta, bai, bádu bietarik "harik eta..." prepositibo horrek, zeren, hasieran emanda, orohar bihurtzen dá, alde batetik, informatiboki errazagoa eta, bestetik, expresiboki indartsuagoa, moldagarriagoa, efektiboagoa (baldin halako indar edo efektu berezirik bilatuko balitz behintzat). Eta justuki hala da zatio bere posizio burulehena (non, esan bezala, soildua ere eman daiteke, gabé "...arte", justuki nola gertatzen den kin sintaxi burulehen osoa

Bestalde, eta gure ikuspuntutik, bádira azken definizio horretan xehetasun-falta batzuk, zein saiatuko garen komentatzen an hurrengo postak. [527] [>>>]

Etiketak: ,

larunbata, maiatza 11, 2019

Baita laburrenak eta sinpleenak ere

Aurreko sarrera batean aipatzen genuen ondorengo adibidea, non geneuzkan, elkarrekin, "harik..." eta "...arte" ["Euskara Batuko Eskuliburua", Euskaltzaindia, 2018]:
HARIK (ETA) Gutxieneko aprobetxamendua lortzen ez duen langileari IVAPek ez dio ondorengo ikasturteetarako lanorduz kanpoko ikasketarik onartuko, harik eta langileak bere kabuz 11. oinarrian ezarritako gutxieneko aprobetxamendua lortu arte. [EBEEuskaltzaindia, 2018]
zeinen aurretik ematen baitá ondoko azalpen hau (referitua ki partikula burulehen guzti horiek zein, nola "harik (eta)...", erabil daitezke afin aurkéztu mendeko perpausak):
mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak
Komunikazioa errazteko, egoki izaten da mendeko perpaus luze-konplexu mota batzuk hasieratik markatzea. Horretarako, hitz iragarle deitzen diren partikulak erabiltzen dira. Halakoek, aurrekari gisa jokaturik, mezua errazten dute, modua ematen baitute testuaren esanaz jabetzeko amaierara iritsi arte egon gabe.
Eta bai, hala da, komunikazioa errazteko, egoki izaten da erabiltzén halako partikulak nola "harik (eta)...", afin hobeki emán perpaus subordinatu luze-konplexuak, baina argi utzi behar da ze euren erabilera egokia ez dela mugatzen ki halako perpaus luze-konplexuak, baizik ze berdin erabil daitezkela afin aurkéztu edozein perpaus, baita laburrenak eta sinpleenak ere, hala nola:
Harik eta ikusi arte.
Harik eta Herodes hil artean.
Harik eta heldu ziren arteraino.
  Edo honela ere, hala nahiago balitz:
Harik eta heldu ziren.
edo:
Harik heldu ziren. 
edo, bere kasuan:
Harik heldu. 
zein, jada, nekez bihurtukó laburrago eta sinpleago. [526] [>>>]

Etiketak: ,

ostirala, maiatza 10, 2019

Pedro Berrondo (1977): "...arik-eta Zeruak norbait opa dezaion,..."

Dio Josu Lavin-ek hemen:
Bai, hala da, "haric" soila edota "haric eta" erabilcen ahal dugu "raino" "eno" edo "arte" formequin ala forma hauec gabe.
haric etcheraino = haric etchea
haric ethor dadin arte = haric ethor dadin = haric ethor
haric ethorri cireno = haric ethorri
Halaxe da. Ikus ondoko adibidea kin "arik-eta...", 1977koa:
  • (Sin arte, artean o similar). Don Kijote bere ortan uztea [...] arik-eta Zeruak norbait opa dezaion, ainbeste akats apainduko dizkiona. Berron Kijote 19. [OEH] 
non, aditz laguntzailea, jarráiki ohiko mekanismo sintaktikoa, eliditu liteke, hala nahiago balitz. [525] [>>>]

Etiketak: ,

osteguna, maiatza 09, 2019

Piarres Etxeberri (1677): "...ioanen tzare harik eta Arugango gastelu zaharra zeiña baita hautsia,..."

Gilen-ek eskaintzen dizkigu ondorengo adibide ondo interesgarriak respektu atzoko sarrera, non mintzo ginen gain "harik..." prepositibo soila (gabé "...arte"):
Horrek gogorarazten dit ezen Itsasoko Nabigazioneko liburuan agertzen direla harikdun perpaus espazial batzuk, hala nola:
gero bihurtuko zara harik eta Santa Mariako puntaraino
Eta baita postposiziorik gabekoren bat:
arruta horretan hiru hilez barnetik joanen zara harik eta Arugango gaztelu zaharra, zeina baita hautsia
non konprobatzen dugun ze, berdin nola "nahiz..." joan litekén soilik kin izen-sintagma bat (ikus hemen):
"Nahiz" supporte fort bien l'ellipse du verbe. Ex.: nahiz haur hutsa, orori ohartu zen, quoique tout enfant, il s'était rendu compte de tout" Lf Gram 747. [OEH]
edo berdin nola "...arren" postpositiboak ere eroan lezaké aditza eliptiko (ikus hemen):
Peru, ostera, Bartoloren urtekerak arren, baiezkoan egoan oraindiño: bildurtuko ebalakoan. Bilbao IpuiB 183. [OEH]
eta baita antzera ere nola erabil litekén "...arte" aditzik batere gabe, nola egin ohi den noiz esán, demagun:
Bihar arte.
"harik..." ere joan daiteke soilik kin izen-sintagma bat:
...eta ioanen tzare Puy-blancat arruta hortan iruilles barnetik ioanen tzare harik eta Arugango gastelu zaharra zeiña baita hautsia,... [Piarres Etxeberri, 1677]
Berdin-berdin ere. [524] [>>>]

Etiketak: , ,

asteazkena, maiatza 08, 2019

"harik..." prepositibo soila, aspalditik ere erabilia

Aurreko sarreran mintzatu gara burúz estruktura bikoiztuak, nola hori zeintan "nahiz..." prepositiboa eta "...arren" postpositiboa erabiltzen dirén batera.  

Elkarrekin erabil daitezke "harik..." eta "...arte" (pre eta postpositiboa) ere, bikoizturik. Ikus ondorengo adibidea, zein aurkitzen baita an "Euskara Batuaren Eskuliburua" [Euskaltzaindia, 2018]:
HARIK (ETA) Gutxieneko aprobetxamendua lortzen ez duen langileari IVAPek ez dio ondorengo ikasturteetarako lanorduz kanpoko ikasketarik onartuko, harik eta langileak bere kabuz 11. oinarrian ezarritako gutxieneko aprobetxamendua lortu arte. [EBE, Euskaltzaindia, 2018]
Hor dugu beraz, aukeran, estruktura bikoitz hori (non, bide batez esanda, aditz subordinatua ez datorren jokatua), hala nola ere aukera postpositibo soila (soilki "...arte" erabilita), baina, galdera da: inoiz erabili al da estruktura prepositibo soila (soilik "harik..." erabilita)?

Eta lehenengo erantzuna hauxe izan liteké:
  • inoiz erabili ez balitz ere, hortxe legoke aukera, hortxe legoke mekanismoa ki erábili estruktura hori, berdin ere.
Horren harian aurkitzen dugú, adibidez, ondoko erabilera ganik Etxeberri Ziburukoa an bere "Manual devotionezcoa" (1627):
Gorputzarekin oraiño iuntatzeko desira / Geldi zaio, harik ekhar dadin bere nahira. EZ Man I 45. [OEH]
non justuki daukagún "harik..." prepositibo soila, aspalditik ere erabilia. [523] [>>>]

Etiketak: , ,

asteartea, maiatza 07, 2019

Estruktura sintaktiko bikoitzak

Aurreko sarreretan nabarmendu nahi izan dugu nóla euskaraz bádauden aukera ezberdinak afin emán aditzak an modu eliptikoagoa edo osoagoa aráuz interes komunikatiboa on hizkuna (ikus sarrera hau edo hau, edo atzokoa), aukeran obviátuz eliptikoagoetan zenbait xehetasun respektu, adibidez, aspektua edo numeroa, zein berdin ere zehaztu litezken nahiz akaso gertatu redundanteak.

Eta justuki redundanteak gerta daitezke zenbait aukera sintaktiko bikoitz ere, non gako estrukturala (demagun, kontzesiboa) agértu bikoiztua pre eta postpositiboki. Har dezagun, hortaz, Lafitte-k harira ekarritako "nahiz..." prepositiboa eta bere baliokide semantiko postpositiboa, "...arren", zeintzuk elkarrekin ere aurki daitezken:
nahiz (Con arren). Senperen izena da eskaraz Helbarren, / nahiz alderdi batek orai duen arren. Hb Esk 119. Alaz guztiyaz ere jaten, / gogotikan saia, / naiz atea egon arren, / izugarri zalla. JanEd II 123. Naiz aunditu eta gaur kale-etxe bezela jarria dagoan arren, garai artan etxe koxkor bat zan. Salav 36. 
Eta gauza da ze halako erabilera bikoiztuak dirá printzipioz redundanteak, nahiz batzuetan interesa litezké, adibidez afin azpímarratu perpausaren zentzua. Esan nahi baita ze, finean, halako egitura bikoiztuak dirá beste aukera batzuk, zein, horiek ere, erabil litezké noiz nahi den. [522] [>>>]

Etiketak: ,

astelehena, maiatza 06, 2019

Modu subjuntiboan, aditz ez-jokatua izan daiteké partizipioa edo aditz-erroa ere

Aurreko sarreretan aipatu dugu halako erraztasuná zeinekin euskaraz, hala aukeratuz gero, erabil litezkén aditz ez-jokatuak edo guztiz eliptikoak ordezta aditz osoak an perpaus subordinatuak (ikus sarrera hau edo hau).

Oraingo post honetan soilik zeháztu ze noiz mintzatu burúz aditz ez-jokatuak, hor doazela partizipioak eta aditz-erroak ere (aukeran noiz aditz laguntzaile eliptikoa doán an modu subjuntiboa), nola an adibide hau:
Naiz gal, ariko nauk (L-côte), aunque pierda, me ocuparé. [OEH]
zein, berdin ere eman litekén honela:
Naiz galdu, ariko nauk.
Berriro diot, aukeran. [521] [>>>]

Etiketak:

igandea, maiatza 05, 2019

Gehiago buruz eliditu aditz-parteak (edo aditz osoak)

Mintzo ginen atzo gain aukera flexiblea zein exístitu euskaraz afin erabili aditz subordinatu jokatuak, aditz subordinatu ez-jokatuak edo aditz subordinatua ez emateko ere. Horren inguruan, ikus dezagun orain ondorengo esaldia tikan Lizardi:
Egiñalak arren, nik ezin olakok ala alakok ainbat. Ldi IL 98. [OEH]
zeinen perpaus kontzesiboan ez den ematen aditza, ezta ere aditza printzipalean jokatzen, horrela ederki adibidetuz gorago aipatutako erraztasuna zeinekin euskaraz eliditu daitezken aditz parteak (edo are aditz osoak) noiz, aukeran, hala nahiago. [520] [>>>

Etiketak:

larunbata, maiatza 04, 2019

Lafittek aipatutako "...arren" horretan ere, obviatu daiteke aditza

Aurreko sarreran jasotzen genuén Lafitte-ren aipu bat non gramatikari horrek ohartarazten zigun ze "nahiz..." estruktura prepositibo kontzesiboak ez du behar beti ere aditzik, joan daitekelarik gabé aditzik batere, esan nahi baita aditza eliptiko doalarik.

Oraingoan gaineratu nahi genuke ze Lafitte-k han aipatutako beste estruktura kontzesiboan ere, alegia "...arren" postpositibo horretan, obviatu daitekela aditza baldin kontextu komunikatiboak hala ahalbídetu. Ikus, adibidez, ondorengo erabilera ganik Orixe:
Ango musika errian, dena, / aire berri biurturik. / Gaur Plazaolak isillarazi, / trena arren ere, damurik. "Desgraciadamente, aunque haya comodidad de tren". Or Eus 193. [OEH]
edo Felix Bilbao-ren ondoko hau:
Peru, ostera, Bartoloren urtekerak arren, baiezkoan egoan oraindiño: bildurtuko ebalakoan. Bilbao IpuiB 183. [OEH]
zeintan "...arren" esapideak ez duen eramaten aditzik, antzera nola aurreko sarreran "nahiz..." esapideak ez zuen eramaten batere aditzik. Jakina, hor erabil litezké aditz ez-jokatuak ere, hala nola, esan gabe doa, aditz jokatuak ere.

Esan nahi baita ze aukera irekia izaten da artén eman aditz osoa, edo aditz ez-jokatua, edota aditzik ez emateko ere, aukeran. Ez ditzagun galdu aukera horiek, zein ez baitira baizik mekanismo linguistiko oso interesgarriak. [519] [>>>]

ostirala, maiatza 03, 2019

Eta ez dago arazorik

Aurreko sarreran, jarraiki OEH, aipatzen genuén Lafitte-ren gramatika ("Grammaire Basque", 1944), baina gaur hona ekarri nahi genuke Lafitte-ren aipu original osoagoa:
747. Propositions concessives. - Le conjonctif est de règle dans les postpositions concessives:
a) soit avec le conjonction post-positive arren, quoique.
Ex. bekatoros handi bat naizen arren, quoique je sois un grand pécheur.
b) soit avec le conjonction prépositive nahiz, quoique.
Ex. nahiz ez den gaztelua, encore que ne soit pas un château.
Nota. - Nahiz supporte fort bien l'ellipse du verbe.
Ex.: nahiz haur hutsa, orori ohartu zen, quoique tout enfant, il s'était rendu compte de tout.
[Lafitte, "Grammaire Basque", 1944]
Azpimarragarria iruditzen zaigu hori-normalitatea zeinekin hor Lafittek jasotzen dituén bi nexu kontzesibo horiek, zein, bata postpositiboki eta bestea prepositiboki, dúten signifikatzen ber bera; bai eta nóla  autore horrek, normaltasunez ere, zehazten digun nóla estruktura horretan desager litekén aditz osoa, justuki zeren "nahiz" horrek supporte fort bien l'ellipse du verbe. Eta ez dago arazorik. [518] [>>>]

Etiketak: , ,

osteguna, maiatza 02, 2019

Aditz osoa ere joan daiteke eliptiko

Aurreko sarreran genioen ze adibidez "nahiz..." erabil liteké kin aditz ez-jokatua; adibidez an:
Nahiz izan haur hutsa, orori ohartu zen.
Eta gauza da ze aditza ere joan liteké eliptiko, nola zehazten digun Pierre Lafittek an bere "Grammaire basque" (1944):
"Nahiz" supporte fort bien l'ellipse du verbe. Ex.: nahiz haur hutsa, orori ohartu zen, quoique tout enfant, il s'était rendu compte de tout" Lf Gram 747. [OEH]
Esan nahi baita ze, baldin kontextuak lagundu, inkluso aditz osoa ere obviatu liteke. [517] [>>>]

Etiketak:

asteazkena, maiatza 01, 2019

"nahiz egin...", "harik egin...",...

Mintzatu ginelarik herenegun burúz perpaus subordinatu ez-jokatuak (esan nahi baita gain perpaus subordinatuak zeinen aditzak ez dauden jokatuak), gogoratu nahi genituzke ondoko sarrera hauek:
non defenditzen den ze, berdin nola báden euskaran mekanismo sinplifikatzaile optatibo bat zek kéndu "-eta" partikula ti estrukturak nola "nahiz-eta" edo "harik-eta", era berean báda beste mekanismo sinplifikatzaile bat zeinengatik halako estrukturetan ken litekén aditz laguntzailea (ere), erabiliz "nahiz-eta... egin" ordezta "nahiz-eta... egin zuen" edo "harik-eta... egin arte" ordezta "harik-eta... egin zuen arte", eta orobat "harik-eta... egin" ordezta "harik-eta... egin zuen", non, aukeran, sinplifikatu dén "...arte" posposizioa ere.

Jakina, aditza aurreratu liteke emanez "nahiz-eta egin....", "harik-eta egin....". Eta, azkenik, "-eta" ere kenduta: "nahiz egin..." "harik egin...". [516] [>>>

Etiketak: , ,