larunbata, martxoa 11, 2006

Mujikak eta Knörr-ek liburu ezberdinak irakurri ote dituzte?

Nire "Euskararen garabideak" liburuaren publikazioaren inguruan, 2002ko Martxoaren 18an jaso nuen e-mail bat, non Inazio Mujika idazle eta editoreak komunikatzen zidan ze berak egina zion liburuari azken repasoa, eta ezin izango niola nik egin nire azken orrazketa:
Kaixo, Jesus,

..., idazten dizut jakinarazteko edo konfirmatzeko liburua ostiral honetan aurkeztuko dugula, ondo bidez, Donostiako zientzia enpresarialen fakultatean 12,30tan. Tamalez, ezingo diozu azken begiratua ematerik izan, makinatan dagoelako dagoeneko, hala ere, esan behar dizut, neronek irakurri dudala berriz hasieratik bukaeraraino. Aurretik, zuzenketatxo batzuk (gutxi) sartu nituen, hitzen formari zegozkionak bakarrik gehien bat eta Hiztegi Batuaren araberakoak.
...

Inazio Mujika Iraola
Onartu nuen, nahiz-eta niretzat inportantea zen nire azken begiratu definitibo hori. Gero ikusiko nuen ezen akats batzuk geldituak ziren (akatsak neureak dira, jakina; eta seguruenera azken begiratu definitiboa eman banu ere, ez nituen ikusiko ezta, ondorioz, zuzenduko ere); baina, guztiarekin, nire aipatu akats horiek gora-behera, liburua ederki publikatuta dago (eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiet hemendik bai Joxerra Garziari eta baita Inaziori berari ere).

Inkluso bádaude akatsak ze ez dirudite akatsak, baten bat Inaziok berak bere zuzenketa horretan sartua, hala nola hori non nik nioen:
Eta, esan gabe doa, ezkerrera garaturiko euskara jator-garbian ez da osagarri luzerik erabili beharko, ez-eta esaldi menpeko luzetxorik ere, ez-eta egitura konplexutxua duen esaldirik ere, zeren euskararen egitura jator-garbian halakoak ulergaitzak izanen baitira. [18. or.]
eta non Inaziok jarri zidan: "konplexutsua", zein baita justu kontrakoa respektu originala; baina, tira, gauza horiek gertatzen dira.

Nik neuk ere, jarri nuen 114. orrialdean "egitear", hantxe non ondo hobeki zihoán "egiteke", oraindik ez dakidala nolatan.

Okerrak oker, Henrike Knörr-ek dedikatzen du bere iruzkinaren heren bat tu zehaztu, guztiz asaldaturik, akats batzuk:
Gainerakoan, hizkuntzari buruzko liburu batean, eta estiloaz diharduen liburu batean, kontu pixka bat eska liteke hizkuntzan, hain zuzen ere. Eta argi esan behar da, zorigaiztoz, ugari ugariak direla hemen akatsak. Besteak beste, “nola” baten ondoan “litzateke” bat dugu 78. orrialdean, eta “munduko hainbat hizkuntzek” 114.ean. Komak maiz falta dira. Frantsesezko aipamenetan hutsak ez dira bakanak. Adibidez, “example” dakusagu 54. orrialdean, “exemple” behar denean; “Le basque ne se prête beucoup […] Il va mieux …” ageri da 70. orrialdean, “beaucoup” eta “vaut”-ren ordez, eta abar. Azken adibide honetan, bestalde, Rubiok dio oharrean: “P. Laffite, Grammaire basque […] 896. or”, baina liburuak 489 orrialde ditu bakarrik; 896.a paragrafoa da. Inglesez ez da esaten “syntaxis”, “syntax” baizik (143. orr). Zertako jarraitu? Argitaletxe eta moldiztegietan izan ohi dira zuzentzaileak; betiko joanak ote dira? Horiek ez zuketen liburu hau ona egingo, baina hain zabar ikustean, askoz arrazoi gutxiago dugu seriotan hartzeko.
Nire galdera da: Liburu ezberdinak irakurri ote dituzté Inazio Mujikak eta Henrike Knörr-ek?

Bide batez, Henrike Knörr-ek berak, bere iruzkinean, jarri dit kakotxen artean "kontra mediokritatea" non-eta nik originalean idatzi bainuen "kontra mediokritate zientifikoa". Knörri ahaztu al zaio adjetiboa? Hori ere okerra da Henrike, eta, akaso, nire goiko oker horiek guztiak batuta baino larriagoa.

Henrike Knörr euskaltzainak bilatu beharko lituzke argudio sendoagoak tu eztabaidatu nire liburua. [76] []

Etiketak: ,

Rubioren bide galdua (Henrike Knörr)

  • Rubioren bide galdua (Henrike Knörr)

Jesus Rubio: Euskararen garabideak. Alberdania, Irun 2002.

Jesus Rubio jaunak, Ekonomian doktoreak, iraultza bat proposatu du liburu honen bitartez. Haren ustez, euskarak ez du etorkizunik, ez salbamenik, ez bada errotik aldatzen hitz ordena, orain arte ezagutzen duguna.

Posposiziotik datorkio euskarari gaitza, edo gaitzaren zati handi bat, Rubioren aburuz. Preposizioen esparrua landu behar da gure hizkuntzan, edo euskararenak egin du. Demagun, hemendik aitzina hobe dugu, “baliabide linguistikoei buruz” baino beste hau esatea: “buruz-eta baliabide linguistikoak” (62. orr.). Interneteko eztabaida batean, 2004ko uztailaren 3an, perpaus hau ezarri zuen Rubiok eredu: “Kurtso honen helburua da eskaintzea ikuspegi orokor bat gain gertaera sozial eta kultural garrantzizkoak …”. Ildo beretik, zilegi ez ezik, guztiz beharrezko iruditzen zaio egileari “kontra mediokritatea”, eta abar.

Mundu guztiak daki euskarak malgutasun gehiago behar duela, hitz ordenari dagokiola, garbizale askok gomendatu eta gomendatzen dutena baino. “Garai hartan, zeinetan gure gurasoak …”, edota “Pello, nire adiskidea baita, gaur iritsi da”, eta abar, ez dira inola ere arbuiatzekoak. Aitzitik, batzuetan molde horiek dira hautatu beharrekoak. Urruti gelditzen zaigu, zorionez, Azkuerekin hasi zen “antizeñismoa”, hots, zein, non eta antzekoak galde-perpausetik kanpo erabiltzearen aurkako joera. Jakina denez, joera horren Biblia (nolabait esateko) Patrizio Orkaiztegiren liburua da: Observaciones para hablar y escribir tolerablemente en nuestro idioma éuskaro (Tolosa 1906)

Baina Jesus Rubiok proposatzen duena oso bestelakoa da. Eta proposamenaren ondorioa datorkeena ez da euskara. Rubioera dateke, gehienez ere.

Gainerakoan, hizkuntzari buruzko liburu batean, eta estiloaz diharduen liburu batean, kontu pixka bat eska liteke hizkuntzan, hain zuzen ere. Eta argi esan behar da, zorigaiztoz, ugari ugariak direla hemen akatsak. Besteak beste, “nola” baten ondoan “litzateke” bat dugu 78. orrialdean, eta “munduko hainbat hizkuntzek” 114.ean. Komak maiz falta dira. Frantsesezko aipamenetan hutsak ez dira bakanak. Adibidez, “example” dakusagu 54. orrialdean, “exemple” behar denean; “Le basque ne se prête beucoup […] Il va mieux …” ageri da 70. orrialdean, “beaucoup” eta “vaut”-ren ordez, eta abar. Azken adibide honetan, bestalde, Rubiok dio oharrean: “P. Laffite, Grammaire basque […] 896. or”, baina liburuak 489 orrialde ditu bakarrik; 896.a paragrafoa da. Inglesez ez da esaten “syntaxis”, “syntax” baizik (143. orr). Zertako jarraitu? Argitaletxe eta moldiztegietan izan ohi dira zuzentzaileak; betiko joanak ote dira? Horiek ez zuketen liburu hau ona egingo, baina hain zabar ikustean, askoz arrazoi gutxiago dugu seriotan hartzeko.
(Agertua an: "Landazuri" aldizkaria, nºak 11, 12, 13 abendua 2005, or. 87) [75] []