Horra hor diferentzia artén hiztegia on Euskaltzaindia eta beste hiztegiak
Badakit hitz hau ez dela gure euskal hiztegietan azaltzen, eta guztiek ere jauzi egiten dutela "transferitu" delakotik "transformadore" delakora; baina, oker ez banago, Euskaltzaindiaren hiztegia E letran dago oraindik. Aukera dut, beraz, "transfiguratu" eta baita "transfigurazio" bera ere erabiltzeko. Ziurrenik ere baztertua izango da, zeren elizen arteko Biblian ere nahiago izan baitute "antzaldatze" delakoa; baina, aukera dagoen bitartean, bonbon. Eta gero gerokoak."Bistan da zein amildegi sakona dagoen artén hiztegia on Euskaltzaindia eta beste edozein hiztegi (Sarasolarena barne). Atxagaren (eta Leizarragaren) gustuko "transfiguratu" garden hori ez omen da agertzen ezein hiztegitan, baina hori ez da oztopo afin Atxagak erabil dezan horixe-hitza "transfiguratu" kin solemnitate guztia. Hori da giroá zein behar dugun.
Justuki Euskaltzaindiaren hiztegiak markatuko du diferentzia, diferentzia oztopagarria, diferentzia gaiztoa. Horrexegatik ez dut ulertzen zergátik Atxagak berak dioskun hurrengo hau (noiz galdetzen dioten zéin ote den Euskaltzaindiaren eginbeharra):
Gaur egun Euskaltzaindiaren lehen eginkizuna hiztegia egitea da, zalantzarik gabe. [Bernardo Atxaga, Noticias de Gipuzkoa, 2007-3-18]Mesedez, egiguzue mesede bat: ez bukatu hiztegi hori, ez bukatu inoiz hiztegia on Euskaltzaindia. Gure lexikoak eskertuko du. [108] [⇶]