, erantzun horiek asko argituko ligukete bidea.
Hiru
egunetako bonbardaketen ondoren, bart gauerdian sartu da indarrean
Israelen eta Jihad Islamikoaren arteko su etena, Egiptoko bitartekariek
Gazara egindako bisitaren ondoren. Jihad Islamikoak nahiz Israelgo
Gobernuak, biek baieztatu dute menia. Ostiralean hasi zen Jihad
Islamikoaren aurkako Egunsentia operazioa, eta etenik
gabe egin du gora geroztik biktima kopuruak. Azken informazioen arabera,
gutxienez 44 dira Israelek hildako palestinarrak (tartean 15 adingabe),
eta 360tik gora zaurituak. Jihad Islamikoak jakinarazi duenez, talde
armatuko hamalau kide daude hildakoen artean; tartean, bi komandante.
Palestinako WAFA berri agentziaren arabera, Jabalia eta Beit Hanun
herrietan izan dira gaur arratsaldeko erasoak, eta bost lagun hil dira
haietan.
Jihad Islamikoaren gertuko hainbat iturrik eta Egiptoko bitartekariek
jakinarazi zuten atzo talde armatua eta Tel Aviv bake akordio bat
adostear zeudela.
Jihad Islamikoak erantzun egin zuen larunbatean, Israelera suziriak
jaurtiz eta horietako batzuk Tel Avivera ere zuzenduz. Israelen iritziz,
200 inguru jaurti zituen, baina, Al-Quds miliziaren —Jihad Islamikoaren
adar militarra da— esanetan, 60 izan dira. Hiru pertsona zauritu
zituzten, baina, Israelgo iturri ofizialek jakinarazi dutenez, suziri
gehienak neutralizatu dituzte.
Iazko maiatzeko gerratik ez da gatazka oso larririk egon Gazan. Joan
den urtekoak bi aste inguru iraun zuen, eta 256 pertsona hil ziren
Gazan, eta hamalau Israelen. Zisjordanian Israelek okupatutako eremuetan
izandako erasoen ondoren datoz atzo hasitako borrokak. Sarekada bat
egin zuen armadak astelehenean, eta Bassam al-Saadi Jihad Islamikoko
buruzagia atxilotu zuen. Hasi duen erasoaldia justifikatu zuen herenegun
Tel Avivek, esanez «prebentiboa» dela, iruditzen zaiolako atxiloketa
horrengatik mendekua bilatzeko eta erasora jotzeko asmoa zuela erakunde
islamistak.
Gerra hotsak entzun daitezke Gazan, aintzat hartuta alde bateko zein
besteko buruzagiek diotena. «Israelek ez du gatazka luzatu nahi, baina
beldurtu ere ez da egingo», adierazi zuen Yair Lapid Israego lehen
ministroak atzo gauean, telebistan emandako diskurtso batean. Israelgo
hedabideek kaleratu dutenez, astebeteko iraupena izan dezakeen erasoaldi
baterako prestatzen ari da armada. Gantz instalazio militar batera joan
da gaur, eta azpimarratu du Jihad Islamikoari «min handia» egingo
diotela. Tel Avivek esan du goizaldean Jihad Islamikoko hemeretzi
militante atxilotu dituela Zisjordanian.
Hamas mugimendu islamistak kontrolatzen du Gaza 2007tik; Jihad
Islamikoarekin lotura estua du, eta ohar baten bidez jakinarazi du
«erresistentzia» bat eginda dagoela «bere armekin eta fakzio
militarrekin», eta «azken hitza» izango duela. Jihad Islamikoko kide
batek Reuters berri agentziari azaldu dionez, ez da «su etenerako»
garaia, «erresistentziarakoa» baizik.
Israelen eta Gazako talde armatuen arteko bitartekaria izan da
historikoki Egipto, eta su eten bat adosteko proposamena egin die bi
aldeei. Egiptoko iturri militarrek adierazi diote DPA berri agentziari
negoziatzaile talde bat Gazara eta Israelera joateko pronto dagoela. NBE
Nazio Batuen Erakundeak ere bere burua eskaini du bi aldeen arteko
bitartekari izateko. Tor Wennesland NBEren Ekialde Hurbilerako
mandatariak esan zuen, herenegun, «inplikatuta dauden alde guztiekin
konprometituta» dagoela beste gatazka bat eragozteko.
«Erresistentzia islamikoa»
Israelgo Estatuaren etsaia da Iran, eta, hala, Teheranen babesa dute
Hamasek eta Jihad Islamikoak. Hori dela eta, Palestinako talde
armatuaren idazkari nagusi Ziad Al-Nakhalah Irango Guardia Iraultzaileko
buru Hossein Salamirekin batzartu zen atzo, Teheranen. «Erresistentzia
islamiko palestinarraren erantzun azkarrak erakusten du, zalantzarik
gabe, aro berri bat hasi dela erresistentziak agintea har dezan»,
adierazi zuen Salamik. Bide batez, Tel Avivi ohartarazi zion
egindakoagatik «ordainduko» duela. Gantzek erantzun zion haiek ere
«kontua» ordaindu beharko dutela.
Al-Nakhalah pozik agertu zen «erresistentzia islamikoak garapen oso
on eta eraginkor bat» eduki duelako eremu militarrean. «Baldintza oso
onetan gaude, eta erregimen sionistaren edozein erasori modu egokian
erantzun diezaiokegu».
Nazioartetik, bestalde, neurritasunez jokatzera deitu dituzte alde
guztiak. Errusiako Atzerri ministro Maria Zakharovak eskatu die berriro
ezar dezatela «su eten jasangarri bat». Eta EBko Atzerriko Ekintzarako
Zerbitzuak adierazi du, ohar baten bidez, «ahal den guztia» egin behar
dela «gatazka handiago bat» saihesteko.
. Nahiz izán oso hurbilketa tentatiboa, emaitza,
. [1710]