Ez dugu esanen nahasgarria ez denik, baina esanen genuke ze "dadukaionik" hori ez da datiboa, ez da "dadukeo", arrazoia emanez ki Urgell eta Ariztimuño
Zioén atzo Josu Lavin-ek:
Bi dadukaio ditugu Axular baitan. Besteak bai ematen duela NNN.
Ikus daigun: hauexek dira Axular-ek erabilitako bi "dadukaio" horiek, Borja Ariztimuño-k emanak an bere jada aipatutako tesia ("Euskara Arkaikoko adizki
jokatuen gaineko ikergaiak", 2023:545):
77 Itsasoko untziak, barkha handiak, anhitz daduka, karga handia iasaiten du. Erditaraiño betheagatik itsas gaiñean dago. Hirur laurdenak betheagatik ere badabilla, oraiño ageri da. Guztia betha dadinean, hondatzen, eta ondoratzen da, orduan estaltzen da. Zeren ezta, soberaniak gaiñez eragin eztiazaionik, ezta bere neurria baiño gehiago dadukaionik. Bada haur beror gerthatzen zaitzu, zeure bekhatuen kargarekin, zuri ere. Egiten ditutzu hogoi bekhatu mortal, eta oraiño bizi zara, igurikitzen deratzu Iainkoak. Egiten ditutzu berrogoi, eta oraiño ere utzten zaitu. Egiten ditutzu hirurogoi, eta guztiarekin ere badu pazientzia, pairatzen derauzkitzu. Egiten ditutzu lauretan hogoi, eta orduan bethatzen da neurria, orduan mukurutzen da, orduan gainez eginik, untzia ondara bezala, zu ere, infernuko zolara erortzen zara.
Ez dugu esanen nahasgarria ez denik, areago noiz justuki aurreko perpausan agertzen zaigún "eztiazaionik" tripersonala, baina behin buelta batzuk emanda, esanen genuke ze "dadukaionik" hori ez da datiboa, ez da "dadukeo" (ikus atzokoa), baizik ze hobe doa honela (ikus Ariztimuño-ren goragoko versioa):
Ez dirudi hor datiborik behar denik (ez dirudi NNN denik, arrazoia emanez ki Urgell eta Aristimuño), baina, bestaldetik, egia da ze "-(k)aio" amaiera hori izaten dela tipikoki datiboa, halan ze pensatu beharko genuke an analogia nahasgarri horietako bat (esan nahi baitá formalki gaiztoa), oso antzerakoa nola hóri zein gertatuko zen an "daukio" bipersonala (= "dauko/dauka"), berdin ere formalki nahasgarria (ikus #3011). [3013] [>>>]... eztiazaionik, ezta bere neurria baino gehiago daukakeenik.
























