igandea, martxoa 14, 2021

Lan-memoria: funtzio memoristiko hutsa, funtzio referentziala, funtzio prozesatzailea, ... bakoitza kin bere exigentzia propioak

Anitz esker zuri Bittor zatio zure interes genuinoa an gai linguistiko-komunikatibo kruzial hauek. Diozu Bittor:

Eta iruditzen zait zaila dela bataren eta bestearen kontuak neurtzea [intonazio-unitateak eta informazio-unitateak], ez baditugu hasteko bateratzen kontzeptu-edo batzuk. Batzuk kilometrotan ariko bagina bezala, besteak miliatan eta hurrenak legoatan. [Bittor Hidalgo]

Bai, komeni da aklara daigun zenbait kontzeptu eta zenbait zifra zein oraindik agertzen zaizkigún aski inpreziso. Zenioén an elkarrizketa hau (Argia, 2003ko azaroaren 23a):

GALDERA: Zuk esana da: "errazago ulertzen da, beti, segida komunikatiboan antolatutako testua, alderantzizkoan antolatua baino". Zer da "segida komunikatibo" hori?

BITTOR HIDALGO: Oso garbi dagoena da, guk ez ditugula gauzak osoki sortzen, ez jasotzen. 4 lerroko esaldi bat ezin da osoki entzun, ez irakurri, ez ulertu. Zatika jasotzen dugu, eta zati batek bestera garamatza. Lehen zatia ez badugu ondo lotzen bigarrenarekin, eta bigarrena hirugarrenarekin, ulertzeko zailtasuna sortzen da. Beraz, testu bat komunikatiboa izan dadin, zatiek elkarri ondo lotuta egon behar dute
Badirudi guk bai irakurtzean eta bai entzutean kolpe batean ulertzen ditugun zatiak direla 10 bat silabatakoak. 10 silabatik gorako zatiak nekez ulertzen ditugu. 7-8 silabatako multzo hori da "informazio unitatea" deitzen dena. Gure mintzoa informazio unitateak lotuz antolatzen da.
Bestalde, gure memoriaren barruan zati desberdinak daude: gauzak ulertzeko eta esateko erabiltzen dugun memoria zatiari "short term memory" deitzen zaio, epe laburreko memoria alegia, edo "work memory", lanerako memoria. Badirudi guk lanerako memoria horretan erraz gorde genitzakeen datuak direla 7 silabatakoak, oso zati laburrak, ia informazio unitateen tipokoak.

Hor, agertzen zaikigu zifrak nola 7, 8, 10, zeintaz galdetzen genizun hemen:

Ondo iruditzen bazaizu, oso interesgarria litzake ondo zehaztea referentzia bibliografiko nagusiak nondik segitzen diren silaba-kopuru horiek, hala nola handik ematea aipu konkretu esanguratsuren bat, edo batzuk.

Bestalde, 2003tik hona, izan al da novedade bibliografikorik?

Horri zuk erantzunda (ikus hemen zure erantzuna), galdetzen genizun:
Ematen diguzu, Bittor, zure azken mezuan, a referentziá on Miller (1956) titúlatzen "The Magical Number Seven, Plus or Minus Two - Some Limits on Our Capacity for Processing Information", zein orobat aipatzen duzún an zure artikuluá "Esaldiaren informazio egitura: unitate eta kontzeptu arazo" (2006), zure (orduko) "testamentu linguistikoa", non aurkitu ahal dugún "2005 inguruko bibliografia oso eguneratua" burúz kuestio silabikoa zeintaz ari garen. Horrá pasarte zehatza non, artikulu horretan, aipatzen duzún Miller (1956), ari zarelarik burúz lan-memoria-linguistikoa (2006):
Zenbat hitz ordea, zenbat unitate? Ez da argi. 4 zenbaki magiko txikiaz hitz egiten da orain (Cowan 2000) -baina lau zer?-, lehen denbora askoan 7(±2)z hitz egin den bezalaxe (Miller 1956). Garbi dena da lan memoria linguistikoa oso mugatua dugula... [Bittor Hidalgo, "Esaldiaren informazio egitura: unitate eta kontzeptu arazo", 2006]
Cowan-ek ere (2000) dio, aipatuz Miller (1956):
In a famous paper humorously describing “the magical number seven plus or minus two,” Miller (1956) claimed to be persecuted by an integer. He demonstrated that one can repeat back a list of no more than about seven randomly ordered, meaningful items or chunks (which could be letters, digits, or words). Other research has yielded different results, though. Young adults can recall only 3 or 4 longer verbal chunks, such as idioms or short sentences (Gilchrist, Cowan, & Naveh-Benjamin, 2008). Some have shrugged their shoulders, concluding that the limit “just depends” on details of the memory task. Recent research, however, indicates when and how the limit is predictable. [Cowan, 2000]
edota aurrerago:
For example, in comprehension of an essay, one might have to hold in mind concurrently the major premise, the point made in the previous paragraph, and a fact and an opinion presented in the current paragraph. Only when all of these elements have been integrated into a single chunk can the reader successfully continue to read and understand. Forgetting one of these ideas may lead to a more shallow understanding of the text, or to the need to go back and re-read. As Cowan (2001) noted, many theorists with mathematical models of particular aspects of problem-solving and thought have allowed the number of items in working memory to vary as a free parameter, and the models seem to settle on a value of about 4, where the best fit is typically achieved. [Cowan, 2000]
Edonola ere, bi artikulu horiek (Miller 1956 eta Cowan 2000) ez dirudite zuzenki aplikagarriak ki gure kontextu zehatza, non silabak ez diren gogoratu behar eurak explizituki, baizik soilik euren eragin komunikatiboa barné estruktura lexiko-morfo-sintaktiko bat. Esan nahi baita ze, ez dirudi ze gure silaba-kopuruak artikulu horietatik etor daitezkenik, baizik gehiago ti literatura gain intonazioa, zein Bittor-ek (2006) ere eskáini, eta non agertzen dirén kopuru silabiko ondo zehatzak referitzen ki Intonazio-Unitateak (IU-ak), nola hauek:
Ez da halako ikerketa gehiegi egin hizkuntzetan barrena eta direnen neurbideak ez dira beti pareko izan. Badirudi bat-bateko hizketako IUa, MEak mezua ere planifikatu behar duenean, laburragoa dela, irakurria baino. Haur eta hizketa apaletakoa ere, helduena eta hizketa trebe, prestatu eta jantzikoa baino. IU minimoak silaba bat du. Eta ez da arrunta 10ez gorakoa irakurketan ere, inoiz 15era irits baliteke ere (Navarro-Tomas 1939). Ingelesean arrunta bide da 5ekoa. Frantsesean laburrago esan ohi da. Gamindek (2004; agert.) Bizkaiko euskaran 4,51 eta 6,75 silaba bitarteko -etenen arteko- talde prosodikoak aurkitu ditu batez beste. Antzekoa da ere gure esperientzia (Hidalgo 2000a,b,c). Uste orokorra da hizkuntza guztietan ditugula oso IU laburrak, segundo baten azpikoak, 2ren pekoak luzeenak ere. Argigarri dateke IUen luzera mugatua bat etortzea aipatu planifikazio fonologikorako giza ahalmen eskasarekin eta lan memoriaren mugekin. Ez, esaterako, arnasa hartu beharraren giza muga fisiologikoekin. [Bittor Hidalgo, "Esaldiaren informazio egitura: unitate eta kontzeptu arazo", 2006]
Galdera da: gure intereseko kopuru silabikoak, oinarrian, referitzen dira ki Intonazio-Unitateak, ezta?

Bai, argi dirudi ze gure intereseko luzera horiek referitzen dira ki luzera on unitate intonatiboak. Navarro Tomás bera ere (1944) mintzo da burúz 7-8 unitateko multzo intonatiboak:

Sobre las diferencias particulares imperan en castellano las unidades de siete y ocho sílabas, las cuales representan por sí solas el 25% del conjunto. Ellas son como el centro y el eje de toda la serie de medidas que normalmente presenta la serie melódica de las frases. Las oscilaciones del grupo de entonación describen a uno y otro lado de dichos términos dos ramas opuestas, una de unidades breves y otra de unidades largas. Según el lado a que se inclina, la elocución eleva la proporción de las unidades de una rama sobre la de la rama contraria, sin que las medidas de siete y ocho sílabas pierdan la superioridad de su proporción. [Navarro Tomás, 1944]

Baina, unitate intonatiboak azken finean soilik dirá unitate melodiko partzialak zein kateatu litezkén aski sotilki, aski jarraian (muga intonatiboa ez da zértan izan oso markatua, ez da izan behar pausa foniko luze bat), izan ere nahikoa da aldaketa intonatibo sotil bat afin sar gaitezen an beste unitate intonatibo sotilki jarraitu berri bat (eta bestalde, pausak ere egon litezke barnén unitate intonatiboak). 

Gauza da ze lan-memoriak bete ahal ditú funtzio ezberdinak, hala nola funtzio memoristiko hutsa, funtzio referentziala, funtzio prozesatzailea (kodifikatzaile-deskodifikatzailea), bakoitza kin bere exigentzia propioak. Saiatuko gara, neurri batean behintzat, ezberdintzen. [1199] [>>>]

Etiketak: , , ,

asteazkena, azaroa 20, 2019

Gure intereseko kopuru silabikoak, oinarrian, referitzen dira ki Intonazio-Unitateak, ezta?

Ematen diguzu, Bittor, zure azken mezuan, a referentziá on Miller (1956) titúlatzen "The Magical Number Seven, Plus or Minus Two - Some Limits on Our Capacity for Processing Information", zein orobat aipatzen duzún an zure artikuluá "Esaldiaren informazio egitura: unitate eta kontzeptu arazo" (2006), zure (orduko) "testamentu linguistikoa", non aurkitu ahal dugún "2005 inguruko bibliografia oso eguneratua" burúz kuestio silabikoa zeintaz ari garen. Horrá pasarte zehatza non, artikulu horretan, aipatzen duzún Miller (1956), ari zarelarik burúz lan-memoria-linguistikoa (2006):
Zenbat hitz ordea, zenbat unitate? Ez da argi. 4 zenbaki magiko txikiaz hitz egiten da orain (Cowan 2000) -baina lau zer?-, lehen denbora askoan 7(±2)z hitz egin den bezalaxe (Miller 1956). Garbi dena da lan memoria linguistikoa oso mugatua dugula... [Bittor Hidalgo, "Esaldiaren informazio egitura: unitate eta kontzeptu arazo", 2006]
Cowan-ek ere (2000) dio, aipatuz Miller (1956):
In a famous paper humorously describing “the magical number seven plus or minus two,” Miller (1956) claimed to be persecuted by an integer. He demonstrated that one can repeat back a list of no more than about seven randomly ordered, meaningful items or chunks (which could be letters, digits, or words). Other research has yielded different results, though. Young adults can recall only 3 or 4 longer verbal chunks, such as idioms or short sentences (Gilchrist, Cowan, & Naveh-Benjamin, 2008). Some have shrugged their shoulders, concluding that the limit “just depends” on details of the memory task. Recent research, however, indicates when and how the limit is predictable. [Cowan, 2000]
edota aurrerago:
For example, in comprehension of an essay, one might have to hold in mind concurrently the major premise, the point made in the previous paragraph, and a fact and an opinion presented in the current paragraph. Only when all of these elements have been integrated into a single chunk can the reader successfully continue to read and understand. Forgetting one of these ideas may lead to a more shallow understanding of the text, or to the need to go back and re-read. As Cowan (2001) noted, many theorists with mathematical models of particular aspects of problem-solving and thought have allowed the number of items in working memory to vary as a free parameter, and the models seem to settle on a value of about 4, where the best fit is typically achieved. [Cowan, 2000]
Edonola ere, bi artikulu horiek (Miller 1956 eta Cowan 2000) ez dirudite zuzenki aplikagarriak ki gure kontextu zehatza, non silabak ez diren gogoratu behar eurak explizituki, baizik soilik euren eragin komunikatiboa barné estruktura lexiko-morfo-sintaktiko bat. Esan nahi baita ze, ez dirudi ze gure silaba-kopuruak artikulu horietatik etor daitezkenik, baizik gehiago ti literatura gain intonazioa, zein Bittor-ek (2006) ere eskáini, eta non agertzen dirén kopuru silabiko ondo zehatzak referitzen ki Intonazio-Unitateak (IU-ak), nola hauek:
Ez da halako ikerketa gehiegi egin hizkuntzetan barrena eta direnen neurbideak ez dira beti pareko izan. Badirudi bat-bateko hizketako IUa, MEak mezua ere planifikatu behar duenean, laburragoa dela, irakurria baino. Haur eta hizketa apaletakoa ere, helduena eta hizketa trebe, prestatu eta jantzikoa baino. IU minimoak silaba bat du. Eta ez da arrunta 10ez gorakoa irakurketan ere, inoiz 15era irits baliteke ere (Navarro-Tomas 1939). Ingelesean arrunta bide da 5ekoa. Frantsesean laburrago esan ohi da. Gamindek (2004; agert.) Bizkaiko euskaran 4,51 eta 6,75 silaba bitarteko -etenen arteko- talde prosodikoak aurkitu ditu batez beste. Antzekoa da ere gure esperientzia (Hidalgo 2000a,b,c). Uste orokorra da hizkuntza guztietan ditugula oso IU laburrak, segundo baten azpikoak, 2ren pekoak luzeenak ere. Argigarri dateke IUen luzera mugatua bat etortzea aipatu planifikazio fonologikorako giza ahalmen eskasarekin eta lan memoriaren mugekin. Ez, esaterako, arnasa hartu beharraren giza muga fisiologikoekin. [Bittor Hidalgo, "Esaldiaren informazio egitura: unitate eta kontzeptu arazo", 2006]
Galdera da: gure intereseko kopuru silabikoak, oinarrian, referitzen dira ki Intonazio-Unitateak, ezta? [719] [>>>]

Etiketak: , , , ,

asteartea, azaroa 19, 2019

Bittor Hidalgo: "... tamaina oso mugatuen inguruan"

Bittor Hidalgo-k dio (ikus hemen nondik datorren):
_________________________________

Asko poztu nintzen atzo berorren aipua eta galdeak irakurrita. Beste gauza bat da erantzutea... Edota inori interesatzea diodana...

Argiako elkarrizketa 2003koa izan zen nonbait, eta orduan nintzen bero gaian, eta nire orduko ‘jakinduria’ saiatu nintzen laburtzen ‘Esaldiaren informazio egitura: unitate eta kontzeptu arazo’ artikuluan (B. Fernandez, I Laka (arg.) Andolin gogoan, EHU, 2006, 453-476 orr.). Bertan ere orduko, 2005 inguruko bibliografia oso eguneratua zuk, Jesus, aipatu kontuen inguru. Ez dut uste inor askok irakurri / ezagutzen duenik delako artikulua, garaian nire ‘testamentu linguistiko’ jo nuena (emailez bidaliko dizut nik gordetzen dudan bertsioa).

Orain 2019an hasi natzaio berriro gaiari gogoz hurbiltzen. Inpresioa dut ikerketa aldetik ez dela aurrerabide nabarmenegirik izan azken 15 urteotan edo, baina hauek ezagutzen nabil besteak beste ondoko lau arlootan:

1. Nola prozesatzen ditu gizakiak hizkuntza mezuak, bereziki ‘esaldiak’ (ez zait gustatzen kasuan ‘perpaus’ terminoa –baina beste eztabaida bat da), h.d. enuntziatuak edo, bere testuinguru jakinean ‘ideia oso’ bat adierazteko gauza diren egitura linguistiko minimoak), zeinahi hizkuntzatan ere?
a) Hala, hauek entzunez jasotzen dituenean.
b) Nola, irakurriz jasotzen ditugunean.
Aspalditik da oinarrizko kontsentsu teorikoa onartzea inkrementala dela esaldietako mezuen deskodetze prozesua. Ez entzuleak, ez irakurleak (ez zeinu hizkuntzetako ikusle hartzaileak), ez diotela inoiz esaldi ‘amaierari’ itxaroten hau prozesatzen / ulertzen hasteko, baizik eta mezua jasotzen hasitako momentu beretik diharduela mezu hartzaileak mezua deskodetzeko ahaleginean, ulertzen ordura arte esanikoa ordura arteko testuinguruaren baitan, eta gainera hipotesiak garatzen ondoren datorkeenaren inguruan, hipotesi berri hauek kontrastatzen jasotako informazio berriaren arau… Ñabardurak berriz gero eta ñabarragoak… Nolako zatiak prozesatzen dira? Nola zatikatzen ditugu prozesatu beharreko zatiak?

2. Eta ahozko hizkuntzari gagozkiola, zein bide jarraitzen dugun gizakiok, zeinahi hizkuntzatan ere, gure hizkuntza mezuak sortzeko eta ahoz adierazteko, eta bereziki ‘esaldiak’ […] –idazte prozesua, noski, beste bat da–? Eta alor honetan (niri) bereziki argitzea interesatzen zaidan galdera eta azpigalderak:
a) Nola igarotzen gara, halako ideia bat burura ekartzetik eta berau adierazi nahi izatetik, adierazten hastera?
• Zer dugu lehendabizi garunean hitz egiten hasi aurretik?
• Berba egiten hasterako dugu jada argi garunean aldez aurretik ‘esaldi horretan’ esan behar dugun guztia / esan behar ditugun hitz guztiak / esan behar ditugun ordenan…? Eta orduan botatzen dugu dena batera segidan…?
• Ala, hasten gara hitz egiten, nahiz esaldia / ideia artean erabat gauzatu gabe izan ‘linguistikoki’ garunean? Hau da:
• Artean soilik, komunikatu nahi dugun ‘ideia abstraktua’ dugularik garunean, eta hau ahoz komunikatzeko erabakia, soilik erabakitzen dugu nondik hasiko garen ideia / esaldia transmititzen, eta beraz soilik lehen atal hau guztiz gauzatzen garunean linguistikoki / hitzetan, eta hau egin dugunean hasi ideia atal hau fonetikoki gauzatzen, bitartean ondoko zatiak prestatzen ari garelarik (zein zati eman hurrena eta honen gauzatze linguistikoa prestatzen garunean, hura fonetikoki gauzatzeko hurrengo hizketa ‘unitatean / puskan’)?
• Eta agian prozesu mailakatu horretan ere agian joan gaitezke aldatzen / zehazten… gure ideia bera eta hau transmititzeko bidea?
b) Nola transmititzen dugu ideia / esaldi hori ahoz (edo zeinu hizkuntzan)?
Eta puntu honetan ere aspalditik dugu oinarrizko kontsentsu teorikoa, transmisio hori lineala dela, denboran zehar gauzatzen dela, ez dela bat-bateko transmisioa, gizakiok ez dugula oraindik horrelakorik asmatu…
Nire 2006ko aipatu artikuluan jasotzen da ordura bitarteko hainbat bibliografia lehen bi atalon inguruan, esaldien ahozko sortze prozesuak, eta esaldien ulertze prozesuak dela entzunez, dela irakurriz. Geroztik ere nahikoa ugariagoak dira bi alor hauen inguruko ikerketa saioak eta ez ditut aipatuko hiru bilduma garrantzitsu berri (nik oraindik ere guztiz ez irakurri ez aztertu ez ditudanak, baina ezinbestekoak egunean egon gura duenarentzat, nahiz ‘misterioek’, noski, guztiz argitu gabe jarraitu –zenbat eta gehiago jakin, orduan eta galdera berri gehiago erantzunik gabeko–). Hala:
The Cambridge Handbook of Psycholinguistics. M.J. Spivey, K. Macrae, M.F. Joanisse (arg.), CUP, 2012.
The Oxford Handbook of Language Production. M. Goldrick, V. Ferreira, M. Miozzo (arg.) OUP, 2014.
Neurobiology of Language. G. Hickok, S.L. Small (arg.), Elsevier, 2016.
Hiru liburuak daude Donostiako HABEko liburutegian (edo inork nahi izanez gero, jarri liteke ere nirekin harremanetan).

3. Baina ideia / esaldi bakoitzaren adierazpena / transmisioa bat-batekoa ez bada, lineala bada, denbora behar badu, nola gauzatzen da?
• Esaldika / Esaldi osoka, zeinahi ere delarik esaldion luzera edo konplexutasuna?
• Zatika? Esaldiak zatikatzen ditugu transmititu ahal izateko? Zein zatitan? Nolako zatiak? Hiztun bakoitzaren mania, gaitasun eta idiosinkrasien baitakoak bide dira zati horiek? Ala, ezaugarri jakin eta ezagugarriak dituzte zatiok? Eta kasuan, zein? Hala, nolabait neurgarriak dira zati hauek? Eta hizkuntza guztietan dirateke berdin(tsu)ak? Ala aldatzen dira hizkuntzaz hizkuntza (hiztunez hiztun…). Zein dirateke ‘zati’ horien mugak, muga ‘fisikoak’…?
Itxuraz agian errazagoa behar luke arloa ezagutzeak, nolabait ‘fisikoa’ delako prozesua, giza gorputzetik kanpokoa, ‘fonetikoa’, entzungarria’ (1. eta 2. ataleko kontuak giza garun ezkutu eta helgaitzagokoak diren bitartean…), baina ez da horregatik hemen ere kontsentsu handirik (seguru asko, diot nik, gaur egungo iritzi bide gramatikal nagusienek alde fisikotik baino alde ‘printzipista’ batetik heltzen diotelako kontuari, eta zelan itsu okerragorik ez den ikusi nahi ez duen hura baino…). Nolanahi, 2006ko artikuluan aipatuez gain, nahiko/oso interesgarria iruditu zait jabetzeko oraindik non gabiltzan, Brasilgo Minas Gerais-eko Unibertsitate Federalak argitaratzen duen Revista de Estudios da Lenguagem aldizkariaren 2018ko 26-4 aleak –guztia ingelesez, salbu aurkezpen elebiduna, portugesez ere–, gaiari eskaintzen dion monografikoa (aurkezpenaren izenburuak dioen gisan: Spontaneous Speech Segmentation: Functional and Prosodic Aspects…), bertako erreferentzia bibliografiko eguneratu guztiekin. (http://periodicos.letras.ufmg.br/index.php/relin/issue/view/Speech%20Segmentation)

(Oso) Interesgarria izango da ere argitaratzen denean iragarria den ondokoa In Search for a Reference Unit of Spoken Language: A Corpus Driven Approach. Amsterdam: John Benjamins. Baina oraingoz gosean nauka.

4. Azkenik, giza garunaren gaitasuna osagai linguistikoak bere horretan gordetzeko bere memorian (h.d. hitzez hitz), ‘epe laburreko memorian’ edota ‘lan memorian’, eta ez bakarrik gutxi gorabehera ‘epe luzeko memorian’ egin ohi dugun gisan. Gaitasun hori ‘oso’ mugatua dugu, eta horrek eragin zuzena du gizakiok esaldiak sortzerakoan garunean aldez aurretik gorde / eraiki dezakegun informazio linguistikoaren ‘tamainaren’ inguruan, zein ere mezu linguistikoak prozesatzerakoan, honen zatiak gure garunean modu linguistikoan gorde / mantendu ditzakegun ‘tamaina’ oso mugatuen inguruan, hauek aurretiko beste ‘ideia / egitura’ zabalagoetan integratu gabe (zergatik irakurri behar izaten ditugun testuak bi aldiz-eta oso bereziki gaur eguneko euskaraz –ze ez Axular… irakurtzen…–).

Ez dut oraindik astirik izan gaiari berriro heltzeko (2006ko artikuluaz geroztik), baina oso interesgarria, eta oraindik ezagugarria da G.A. Miller, Harvardeko Univertsitateko irakaslearen ondoko artikulu oinarrizkoa: The Magical Number Seven, Plus or Minus Two - Some Limits on Our Capacity for Processing Information (http://www2.psych.utoronto.ca/users/peterson/psy430s2001/Miller%20GA%20Magical%20Seven%20Psych%20Review%201955.pdf).

[Bittor Hidalgo]

[718] [>>>]

Etiketak: , , ,