Gipuzkera zaharrean dokumentatzen dirá "-ra-" gabeko "*eradun" adizki argiak ere
Atzokoan amaitzen genuen esánez:
Hortaz, eta ikusten denez, gipuzkeran dokumentatzen dira "*eradun" objetu-plural argi batzuk kin "-st-" ("diraust") eta "-sk-"("diuscu"), aldeztuz gure hipotesia ezen mendebalderagoko "deust" edo "deusku" ere haien erro berekoak direla, alegia "*eradun" aditzekoak.eta kontua da ze baita domunetatzen dirá "-ra-" gabeko "*eradun" adizki argiak ere, hala nola:
- diuztegun ← di(ra)uztegun ("dizkiegun")
- diuzcun ← di(ra)uzcun ("dizkigun")
- diuscun ← di(ra)uzcun ("dizkigun", ikus atzokoa)
- diutzudan ← di(ra)utzudan ("dizkizudan")
halanola ere soilik "-r-" gabekoak nola:
- diauzten ← di(ra)uzten ("dizkidaten")
Horren inguruan idazten dú Ane Eraña-k an bere 2020ko "Jagin aditz laguntzaile ditrantsitiboa aztergai":
Denak ere "*eradun" argiak. [3024]..., zehazki gipuzkeraren eremuko lekukotasun batzuetan, -r- gabeko *eradun-en adizkiak lekukotzen dira (23-24-25 . adibideak) ....
Gipuzkera zaharrean *eradun-en adizki batzuetan -r- galdu izanak gure hipotesiaren alde egingo luke, baina bildutako adibideak urriak ez ezik, berankorrak ere badira. Gure ustez, baliteke bokal arteko -r- ahularen galera Gipuzkoa aldean Araban baino berankorragoa izatea. [Eraña, 2020:239]
















