Ezjakinak, harroak edo bi-biak? Atera kontuak
Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek itxialdia amenizatzeko ekitaldi bat antolatua dutela, eta, horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic) kanta aukeratu dutela. Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak ere kolokan jarriz.Azken referentzia horretan Juan Garzia-k aipatzen dú Euskaltzaindiaren Hiztegi-ko "heldu" sarrera (an bere 10. adiera), non soilik jasotzen dén regimen transitibo-datiboa.
Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina hona antidotoaren formula:
HELDU
10 dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbait edo zerbait eskuarekin tinkatu, ...
[Juan Garzia, Itzul, 2020-3-27]
Ordu batzu geroago, 28an, Juan Garzia-k, akaso gehiago reflexionatuta, esaten zituén gauzak nola ondorengoak burúz gorago aipatutako erabilera eta bere erabiltzaileak:
Besterik da, Euskaltzaindiak zein Amasantisimak esan, aditzen erregimena aldatzea, ezjakintasunez nahiz harrokeriaz nahiz biez. "Niri heldu/eutsi/oratu" da euskaraz, "niri begiratu" bezala, eta ez "ni". Eta hori, bide batez, ez da herri xehe ez-hizkuntzalariaren akatsa, baizik eta sasimaisu zabar batzuena, halako sujetuek pentsatzen baitute zuzendu egiten dutela hala, beren jakituria (diglosiko) bereziz, euskarak eta euskaldunek mendeen mendeetan oker zerabiltena. Gero, jakina, sasimaisuek izaten dute fede oneko jarraitzaile errugaberik ez gutxi. Eta dotore irizten gero berrikeriari askok. Eta halaxe gabiltza. Azkenean, honelakoak ere goggleka daitezke, hara, ausart sartuagotuz hanka: "eskua hel iezadazu". [Juan Garzia, Itzul, 2020-3-28]horrela hain zurrunki helduz ki doktrina ofiziala on Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Euskara Batuaren Eskuliburua, non, bestelakorik erabiltzen dutenak: zér dira! Ezjakinak, harroak edo bi-biak; sujetu batzuk, sasimaisu zabar batzuk zek nahiko lukete zuzendu, beren jakituria (diglosiko) bereziz, euskarak eta euskaldunek mendeen mendeetan oker zerabiltena. Eta, jarraitzen du Juan Garzia-k: horrela gabiltza.
Eta gauza da ze, adibidez, Anjel Lertxundi-k erabili dú ondorengo esaldia an bere "Hamaseigarrenean aidanez":
edota, Koldo Izagirre-k beste hau an ipun bat (1998):
edota Jaione Osoro-k an bere "Tentazioak" (1998):
edota Josu Zabaleta itzultzaileak an "Gauza baten ametsa" (Pasolini):
Zerrenda dá amaitezina, baina buka dezagun, momentuz, aipatuz Elhuyar Hiztegia:
Horiek guztiak zér dira: ezjakinak, harroak edo bi-biak?
Eta Juan Garzia dá, euskararen mundu sintaktikoan, boteretsuenetakoa. Atera kontuak. [852] [>>>]
Etiketak: Josu Zabaleta, Juan Garzia, Lertxundi, lexikoa