ostirala, apirila 30, 2021

Hahn, Jurafsky eta Futrell (2020): "... grammars that are efficient according to our metric also have low dependency length, ..."

Jarraitzen duté Hahn, Jurafsky eta Futrell-ek an euren "Universals of word order reflect optimization of grammars for efficient communication" (2020):

Beraz, nahiz euren konputazioetan ez duten erabili explizituki ez DLS (dependentzi distantziak) ezta ere beste ezein neurri non konsideratzen dén mugarik an lan-memoria:

... our efficiency metric does not incorporate any kind of memory limitations.

euren emaitzetan:

... grammars that are efficient according to our metric also have low dependency length,...

Hau da euren lanaren emaitzak (orohar) bat datoz kin emaitzak zein diren atera ti analisia on dependentzi distantziak, non, ikusi dugunez, ez den konsideratzen norántza doazen distantziak artén buru sintaktikoak eta euren osagarriak (ez da konsideratzen norantza respektu burua). [1246] [>>>]

Etiketak: ,

osteguna, apirila 29, 2021

Horrela eginez, ez da aterako batere diferentziarik arten bi sintaxí ze dauzkaten justuki kontrako ordena sintaktikoa (justuki kontrako distantziak)

Atzokoan mintzo ginen gain irizpide sintaktiko bat zein den erabili (eta erabiltzen) ki karakterizatu hitz-ordena efizientea, eta non, finean, hiztunak nahiago izaten dituztén ordena sintaktikoak non dependentzi distantziak minimotzen diren. Horretaz atzo ikusten genituén adibide batzuk, nola hau:

zeintaz genióen atzo:

Hor, oso argi ikusten dugu arazo handi bat: berdin batzen dituztela buruetatik aurrerako distantziak eta buruetatik atzerako distantziak;...
Horrela eginez, ez da aterako batere diferentziarik artén bi sintaxi zek dauzkaten justuki kontrako ordena sintaktikoa (justuki kontrako distantziak). [1245] [>>>]

Etiketak: ,

asteazkena, apirila 28, 2021

Gibson (2016): "The DLM [Dependency-Length Minimization] hypothesis is that language users prefer word orders which minimize dependency length."

Eskerrik asko Bittor zatio bidali a referentzia titúlatzen "Introduction: In Search of a Basic Unit of Spoken Language: Segmenting Speech", zein jada irakurtzen nagoen. Mintzatuko gara horretaz.

Eta eskerrik asko Gilen zatio bidali a referentzia titúlatzen "Universals of word order reflect optimization of grammars for efficient communication" idatzia ganik Hahn, Jurafsky eta Futrell (2020), non autoreek aztertzen dituztén munduko hainbat sintaxi respektu euren efizientzia komunikatiboa. Artikulu horretan erabiltzen da aski neurri sofistikatua ki neurtú aipatutako efizientzia komunikatiboa (aztertuko dugu neurri hori), baina, autoreek aipatzen dutenez, báda neurri horren aurrekari moduko bat, eta hau aski sinplea: "Dependency-length minimization" (DLM), non jotzen baita nola efizienteagoa ordena hura non minimotzen dirén distantziak artén buru sintaktikoak eta euren osagarriak:

Hobeki ulertzeko nóla neurtzen diren dependentzi distantzia horiek ikus ondorengo pasartea aterea ti "Information processing and cross-linguistic universals" (Gibson, 2016), non ari dén Futrell bera ere:

Hor, oso argi ikusten dugu arazo handi bat: berdin batzen dituztela buruetatik aurrerako distantziak eta buruetatik atzerako distantziak; eta orobat ikusten dirá halako elementu problematiko gehiago ere, nahiz ez hain oinarrizkoak. Aipatuko ditugu puntu horiek, baina orain soilik azpimarratu nahi dugu planteamendu orokorra: nóla autoreak konsideratzen duten ze hizkuntz erabiltzaileek nahiago dituzte ordenak non dependentzi distantziak minimotzen diren:

The DLM [Dependency-Length Minimization] hypothesis is that language users prefer word orders which minimize dependency length.
Justuki bide horrexetatik doa gure analisia ere. Hortik doa sakoneko arazoa. [1244] [>>>]

Etiketak: ,

asteartea, apirila 27, 2021

Bai, sakoneko bide bakarra. Hemen eta Japonian.

Zioen atzo Gilen-ek:

Ahaztu duzu/zenuen Garateren konklusioa eta soluzioa gehitzea:

"Egoera negargarri honentzat irtenbide bat bakarrik dago. Euskara beharrezkoa egitea. Orain beharrezko hizkuntza erdara da. Erdaraz egiten duten euskaldunek garbi ikusten dute hori. Erdara guztirako da. Euskarak toki batzuetan bakarrik balio du".

Edo uzten ari ote zaizkio japoniar gazteak beren hizkuntza mintzatzeari samaldaka pasatzeko ingelesera?

Ahaztu zaidala? Ez jauna. Nik atzokoan islatu nahi nuén realitate linguistiko konplexu bat (eta era berean "sinple eta begi bistakoa"), zein, nire ustez, Garate-k ondo jasotzen baitzuen an atzoko titulu hori:

Eta arrazoia oso sinplea eta begi bistakoa da: gehienek erdaraz egiten dute ERRAZAGO EGITEN DUTELAKO. Erdaraz erraz egiten dute eta euskaraz nekez. [Garate,

Horrexegatik jaso nuen. 

Beste kontu bat dá, oso ezberdina, realitate horren analisia eta irtenbide egokia. Eta hor, ni ari naiz mintzatzen gain sakoneko arazo bat zein dún baldintzatzen dena, mintzo naiz gain estuasun sintaktikoak, eta nóla estuasun horiek dutén etengabeko eragin informatibo-expresiboa (ia) gain edozein manifestazio komunikatibo, hasi kolokialenetan eta buka landuenetan (hain kezkagarria nola universala). Hortaz, azpimarratu behar da ze euskara beharrezkoa egiteak ez du soluzionatzen ezein estuasun sintaktiko, nola konprobatu ahal den an Japonia, eta, ja bide batez, orobat nahi nuke azpímarratu ze Garate hizkuntzalariaren eredu sintaktikoaestu-estua, nola konprobatu ahal den an zure goragoko aipua. Irtenbidea, esan nahi dut sakoneko irtenbidea, bide berberetik doa hemen eta Japonian:

Bai, sakoneko bide bakarra. Hemen eta Japonian. [1243] [>>>]

astelehena, apirila 26, 2021

Gotzon Garate (2005): "Eta arrazoia oso sinplea eta begi bistakoa da: gehienek erdaraz egiten dute ERRAZAGO EGITEN DUTELAKO. Erdaraz erraz egiten dute eta euskaraz nekez."

Txopi-k zioen atzo:

Nik uste dut euskararen zenbait ezintasun ezkutatzen direla soziolinguistikarekin. Ni familia euskaldun batean jaio nintzen, ikastola batean estudiatu nuen, unibertsitatea ere euskaraz egin nuen. Egun ikastola batean lan egiten dut eta euskara da nire hizkuntza ia-ia beti. Senideekin? Euskaraz; neskarekin? Euskaraz; Semearekin? Beste horren-beste. Lanean, lagunekin, egunkaria idaztean eta abar, beti euskaraz. Euskara dut buruan eta baita bihotzean ere. Eta harritzen nau ze ondo moldatu ahal naizen hizkuntza Indueropearrekin, berdin da irakurtzean, idaztean edo oporretara joaten naizenean, beti. Erraztasuna, jarioa, aberastasuna, espresioak, entzuten duzun bezain laister dena ulertzen duzu, edozein esaldi mota egin dezakezu ia pentsatu gabe, nahastu gabe, errepikatu gabe eta abar.

Euskarak muga dituela esaten dudanean ez da modu peioratibo batean, alderantziz, maitasunetik ateratako iruzkin bat da. Nahiko nuke euskara errazagoa eta komunikatiboagoa balitz, hain zuzen horregatik nago hemen. Baina helburu hori lortzeko autokritikoak izan behar dugu, berriro diot positiboki, baina gure mugak ikertu behar ditugu.

Gilen, New Yorkeko txikanoen egoera ez dut ezagutzen, ikertu beharko litzateke. Nik euskararen egoera ezagutzen dut. Agian arrazoi duzu baina agian ez, beste egoera bat da, oso desberdina zentzu guztietan. Ni hemen euskararen alde nago, horregatik saiatzen naiz izaten ahalik eta objektiboen egoera honetan. Ez dut egin nahi hainbat jendek egiten duena, euskararen alde hitz egin baina beti euskañolez, inoiz ez euskaraz. Beno, euskañolez edo gazteleraz zuzenean.

Balbula da ezagutu dudan fororik zientifikoena euskararena azterketan, puskan ere eta argiena ere bai. Gogoratzen naiz nola 1987. urtean Mitxelenari elkarrizketa bat egin genion eta bukaeran gai hau azaldu zen. Gogoan ditut bere hitzak: "Noiz bait, ez dakit noiz, baina noizbait, planteatu beharko dugu zuk aipatu duzun gai garrantzitsu hori".

Mitxelena dixit. Pena ez zuela Balbula ezagutu. [Txopi]

Eskerrik asko, Txopi. Azpimarratu nahiko genuke Mitxelena-ren aipu hori:

"Noiz bait, ez dakit noiz, baina noizbait, planteatu beharko dugu zuk aipatu duzun gai garrantzitsu hori".

Eta baita azpimarratu nahi genuke sarrera hau:

Irakurri berri dugu artikulu bat ganik Gotzon Garate, zeinen titulu biziki adierazgarria dén "Zergatik egiten dute erdaraz euskal gazteek", eta non autoreak dioskú:
... Nola eskatu pertsona bati euskaraz egiteko, erdaraz errazago egiten badu? Ez dago eskubiderik horretarako. Hizkuntzak barreneko aberastasuna erakusteko dira. Erdaraz hobeki moldatzen bazara, erdaraz egingo duzu. [Gotzon Garate]

Artikulu hartan, Gotzon Garate-k honela erantzuten zion ki bere tituluko galdera:

Eta arrazoia oso sinplea eta begi bistakoa da: gehienek erdaraz egiten dute ERRAZAGO EGITEN DUTELAKO. Erdaraz erraz egiten dute eta euskaraz nekez.
"Oso sinplea eta begi bistakoa". 

Realitate hori ondo ulertzea dá, gaur eta hemen, zientifikoki eta sozialki zentrala, afinda ez daitezen egon gaizkiulertuak, eta bila daitezen konponbide ahalik-eta egokienak eta egokituenak. Hala ere, analisi hori aurkitzen dá ondo ahaztua, eta are isildua. [1242] [>>>]

Etiketak:

igandea, apirila 25, 2021

"Nik esango nuke más directo y concreto."

Atzo, justuki ondórenda publikatu nire sarrera, irakurri ahal izan nuen ondorengo komentarioa ganik Txopi an herenengungo sarrera:

Du saten Bittorrek:

- H.d. oro har, oso egitura informatibo komunikatiboak erabili ohi ditu euskaldun xumeenak ere bere mintzoan...

Bittor, benetan, ¿gara bizi herri beran? Zeren nik ez dut entzuten euskara, nahiz eta bizi eta lan egiten dudan inguru euskaldun batean. Dudana entzuten da Euskañola, hori bai, baina diskurtso erabat euskalduna? Oso gutxitan, ia inoiz ez, da salbuespena. Hiru esaldi euskaraz gehi genitivo bat, jauzi gaztelerara; beste lau esaldi euskaraz gehi erlativozko esaldi bat, pasa gaztelerara; diskurtso gutxi gora-bera euskaldun batean, itsumustuan hiztuna haserretzen da, larritzen da edota konpostura du galtzen eta da pasatzen automatikoki gaztelerara.

Kontrakorik ez dut inoiz ezagutu, alegia, gazteleraz ari diren hiztun batzuk egoera estu batean automatikoki euskaraz hastea edo esaldi konposatu luze bat esan behar dutenean gazteleratik euskarara pasatzea.

Sentitzen dut baina hau da gertatzen dena. Hau ukatzea da ukatzea errealitatea. Zertaz? Hori da hain zuzen Balbulan aztertzen dena an modu zientifiko. 
Txopi

Oso komentario relevantea, dudagabe. Gilen-ek erantzun zion hau:

Ziur nago New Yorkeko txikanoek, ingelesa ondo jakinez gero, gauza bera egiten dutela, nahiz bi hizkuntzak SVO izan.

Guztiz interesgarria iruditzen zait a fenomenoa on espanglisha, zein batzuk ulertzen dutén nola kultura berri bat, hibridoa, non nahasten diren bi hizkuntza, eta non (justuki spanglish-ean) diferentzia sintaktikoak ez duten jokatuko paper esanguratsurik, zeren bi hizkuntza horiek dirá, alde horretatik, basikoki berdinak

Baina esan behar da ze horrek ez digu ziurtatzen ze beste ezein kasutan diferentzia sintaktikoek ez duten jokatuko paper esanguratsurik. Areago, guztiz pensatzekoa da ze diferentzia sintaktikoak, noiz existitu, bai jokatuko dutela paper inportantea gain kode-aldaketa, akaso izanki faktore printzipala.

Eta bide horretatik doa goragoko komentarioa ganik Txopi, nok explizituki aipatzen ditú esaldi konposatu luzeak zeinen barruan aurki daitezkén Txopi-k orobat aipatutako erlatiboak edo genitiboak. Gainera estuasunak areagotuko dira azpín presioa, nola haserrea, larridura edo konpostura galtzea. Egoera exigenteen zerrenda horretan, gehitu geinke beste egoera asko, egunerokoak, non sinpleki bilatzen den efektibitate gehiago (umorea), indar gehiago (hizkera zatarra), agresibitate gehiago (ohiuak),... non, aukerarik balego, hiztunak aukeratuko du hori expresiobidea zein gertatzen zaion eraginkorren

Gogora gaitezen ondoko 2013ko sarrera titulatzén: "...direktoagoa, errazagoa...":

Ikus hurrengo aipua ga Luis Aspiazu (filosofia-irakaslea baita an Arrasateko Arizmendi ikastola), zek egin zuen ikerketa bat non biltzen zirén a inpresioak on gazte arrasatearrak burúz euskara an textuinguru musikala ("Gazteak, musika eta euskara. Arrasateko gazteeen iritziak"):

Arrasatear gazteek, ordea, ez dute hain erraz ikusten musika estilo hori euskaraz egitea. Azken aipuak kontrakoa adierazten badu ere, salbuespena da, gehienek ezintasun nabarmena ikusten baitute musika mota batzuk euskaraz egiteko eta bereziki punk-rock musika. Erdaraz potenteagoa, direktoagoa eta errazagoa omen. Euskaraz imajinaezina, batzuentzat eta oihu egiteko gaztelaniara pasatu beharra ikusten dute. Zailtasun honen zergatia ere nahikoa argi utzi dute gazteek: euskararen egokitasun eza. Gazteen ustez euskarak ez du gaztelaniaren egokitasunik. Eta egokitasun ezagatik nahiago dute gaztelania erabili. Errazago sartzen omen zaie gaztelaniaz. Gertuago eta ulerkorragoa egiten zaie. (2011, 50 or.)
Honá mezua ti gazte bat:
“Euskeraz askoz ere agresibitate gutxiago duke. Da más suave. Hitz konkretuak ez badira erabiltzen… Erderaz eitten dozu esaldi bat eta esaldi baten sartzen dozu pillua gauza. Ahal zarena kejau, ahal dozuna esan. Euskararako biher dozu kantziño luze bat esateko Eskorbutok esaten duena minutu baten, euskaraz behar dozu lau minutu. Errezago kaptatzen dozu mezua, zuzenago… Soinua ere hobeto geratzen da. Zaila da esplikatzia. Nik esango nuke más directo y concreto. Eta más agresivo. Hitzak te calan más. Más fuerte. Ez da berdina esatea vete a la mierda edo joan pikutara. No sientes la mierda. Hijo de puta eta entzuten duzu sasikumea.. y a dónde vas? Zaila da topatzea euskeraz kantziño agresibo bat”.
Arazo guztiak ez dira sintaktikoak, baina sintaxia dá islatzen edonon ere. Izan ere, koherentzia diskursiboak dákar berekin askatasun eta aukera expresibo handiagoa. Ez dut uste sintaxi regresiboak laguntzen duenik afin normaliza dadin erabilerá on euskara artén gazte eta ez-gazteak. Eskaini behar dirá aukera sintaktikoak zeinekin bete daitezén behar linguistikoak on gaur egungo gazteak (eta ez-gazteak).
Bai, guztiz pensatzekoa da ze diferentzia sintaktikoak, noiz existitu, jokatuko dute paper inportantea gain kode-aldaketa. [1241] [>>>]

Etiketak:

larunbata, apirila 24, 2021

Mugimengu edo soluziobide progresibo (akaso kasual) horiek guztiak, ondo ulertu behar dira an euren marko teoriko egokia, zein ez den baizik progreso linguistiko-komunikatiboa

Zenioen atzo, Bitor:

Gustura irakurri dut egun hauetan, Jesus, zure lana “Hitzaldietako euskararen aditz osteko fokuen testuinguru diskurtsiboak eta aukera prosodiko nagusiak”. Tarteka oso gustura. Bereziki hitzaldietako testuen / esaldien testigantzak. Horrela hitz egiten dugu, horrela idatzi izan da oro har euskal tradizioan XX. mendera arte (Kardaberazen eskolako-edo idazleak salbu).

Pena ezin entzun izatea zuzenean esaldiak. Ez legoke modurik masterra aurkeztean egin zenuen lan hori sareratzeko, Jesus? 
H.d. oro har, oso egitura informatibo komunikatiboak erabili ohi ditu euskaldun xumeenak ere bere mintzoan, nola ohi darabiltzan zeinahi hizkuntzatako hiztunak. Orduan zergatik hizkuntzalariek ez dute / ez dugu asmatzen ‘teorikoki’ azaltzen hiztun guztiek (eta idazle askok) mundu osoan horren ongi eta horren erraz darabilten / menderatzen duten / dugun esaldien informazio egitura? Zerbait ez gara ari ongi egiten... Hori da nire aspaldiko susmoa.

Eskerrik asko zuri, Bittor, zatio zure komentarioa. Bestalde, posible izan beharko da esteka horiek jartzea: informatuko naiz eta saiatuko naiz jartzén nola zegoen originalki.

Gauza da: Zergátik hizkuntzalariek ez dute/ez dugu asmaten "teorikoki"? Zeren azken batean ez den onartu nahi asimetriá argia zein den existitzen artén estruktura eta baliabide burulehenak eta buruazkenak azpi baldintza minimoki exigenteak, eta nóla sintaxiak jotzen duten aski naturalki aldé sintaxi (aukera) burulehena azpi baldintza komunikatibo orokorrak (nahiz ibilbidea izan ahal den errazagoa edo ondo zailagoa dependituz ti material sintaktikoak zein joan ahal diren desdoblatzen). Ez da ezer berezirik, dá zeozet teknikoa, teknologikoa, zein den gertatzen an teknologia oso inportante bat, tekonologia komunikatiboa.

Fijatu gaitezen nóla, sintaxi burulehenetan, hitz-ordena mintzatua (kasuala, ez planifikatua) ez den esanguratsuki aldentzen ti hitz-ordena idatzia (arau gramatikala). Aldiz, sintaxi buruazkenetan, hizkera mintzatua nabarmenki aldentzen da ti idatzia, ondo sistematikoki (horregatik, adibidez, SVO ordena dá askoz egonkorragoa zein beste edozein ordena). Hori distantziamendua tikan ordena gramatikala soilik gertatzen da an sintaxi buruazkenak, zeintan, finean, ari diren bilatzen komunikazio hobeagoa eta efektiboagoa noiz ahal duten, eta kasualki bada ere. 

Mugimengu edo soluziobide progresibo kasual horiek guztiak, ondo ulertu behar dira an euren marko teoriko egokia, zein ez den baizik progreso linguistiko-komunikatiboa. Marko horretan, hizkuntzalariak mimatu eta landu beharko lukete edozein ahalegin mintzatu edo idatzi ki zabaldu sintaxia ki posizio irekiagoak, nahiz ahalegin horiek ez izan hain ortodoxoak. Hizkuntzalariak aztertu eta landu beharko lukete edozein saio irekitzaile, eta, edozein arrazoigatik, saio bat ez balitz konsideratuko egoki, eskainiko beharko lirake aukera ustez-egoki eta berdin progresiboak (edo are progresiboagoak) afin joan asetzén behar komunikatibo horiek zein ari diren expresatzen (akaso kasualki) bidéz saio horiek (gaur egun evoluzioa gertatzeko, derrigor heterodoxoak izan beharko).

Gero beste kontu bat da noláko gradualki egiten den, baina, edonola ere, beti jo beharko litzake an norabide ona, emanez aukerak, aukerak, aukerak. Horien artean SVO aukera neutroa, zein báden hor. Baina, landu behar da. [1240] [>>>]

Etiketak: ,

ostirala, apirila 23, 2021

Euskara historiko idatzia: ..., zénbat eta informazio (objetu) gutxiago aurreikusgarria, zénbat-eta rhematikoagoa, zénbat eta konplexuagoa, aberatsagoa an matizeak, edota pisuagoa an luzera, orduan eta joera handiagoa egonen da aldé SVO

Zenioen, Gilen:

Ondo legoke aztertzea SVO ordenak zer toki eta funtzio izan dituen euskara idatzi historikoan, eta hala formulatzea haren erabilera gobernatzen duten arauak.

Báda hor joera komunikatibo orokor bat, universala, aplikagarria ki hizkuntza guztiak, mintzatuak, idatziak, historikoak, oraingoak, hemengoak eta edonongoak, hauxe:

Zénbat eta informazio (gehien-gehienetan: objetu) akontextualagoa, zénbat-eta independenteagoa respektu inguru fisiko edo diskursiboa, zénbat eta informazio (objetu) gutxiago aurreikusgarria, zénbat-eta rhematikoagoa, zénbat eta konplexuagoa, aberatsagoa an matizeak, edota pisuagoa an luzera, orduan eta joera handiagoa egonen da aldé SVO baldin... ahal bada (eta ondo azpimarratu nahi dut hóri "ahal bada", zeren egon daitezke beste faktore batzuk, hala intralinguistikoak nola extralinguistikoak, zein ahal duten oztopatú, eta, zenbait baldintzatan, are revértitu prozesu potentziatzaile natural eta logiko hori).

Gauza da ze: 

  • noiz hasí komunikazioa, baldintzak izanen zirén oso bereziak, oso kontextualak, halan-ze ia ez zen beharko baizik keinu bat afin adierazi ia guztia, edo hitz bakar sinple bat (objetua) zeren beste guztia orohar izanen zén ondo kontextuala. Gero agertuko ziren aditzak (OV, eta, gerora, horren gainean postposizioak) eta azkenik, batzuetan, beharko ziren sujetuak (kontextualenak), zein akaso hasieran bukaeran izanen ziren (OVS), nahizta gero, hala izatekotan, sujetu horiek aurreratuko ziren bidéz kasu kontrastibo bat (ergatiboa edo nominatiboa), osatuz SOV eredua, zein, zenbait ikerlarik diotenez, izan liteken, antzineko ia ordena bakarra.
  • Baina, baldintza komunikatiboak handitu ahala, orobat handitzen dira behar estruktural progresiboak (eta justuki euskara idatzi historikoan aurre egin behar izan zioten ki egoera bat non material informatiboak ez ziren inondik inora informazio aski kontextualak, baizik bestelako lan askoz ere konplexuagoak, eta gainera idatziz, zein berez dén medio exigenteagoa zein medio mintzatua, zeren ez dago intonaziorik), eta horrela, euskara idatzi historikoan hasi ziren (edo jarraitu zuten) ibiltzen bide burulehen hori (ez daigun ahaztu ze VO dá estruktura burulehen bat, eta gure ikuspuntutik SVO ere).

Eta nahizta orain ari garen mintzatzen buruz SVO ordena, ibilbideá ez litzake diferentea baldin referituko bagina ki baliabide sintaktiko burulehen guztiak, nola genioen hemen:

Ordena horiek existituta ere, argi esan behar da ze estruktura guzti horiek garatu behar dira, hala nola orobat baliabide sintaktiko burulehenak (zein diren a osagarri perfektua on SVO ordena, zeinekin sortzen dituztén eragin komunikatibo sinergiko ondo nabarmenak). 

Esan nahi baita ze, zénbat eta aukera estruktural burulehen gehiago izán, orduan eta aisago erabiliko ahalko da SVO ere, horrela zinez normalduz SVO estruktura hori, izan ere, SVO estrukturak ez du erakusten bere botere informatibo-expresibo osoa areanda ez izán ondo lagundua ga aukera burulehenak (zénbat eta aukera gehiago hobe).

Edonola ere, eta erantzunez ki zure galdera, Gilen, gorago aipatutako tendentzia hori (laburbilduz: zenbat eta kontextu eta mezu exigenteagoa, orduan eta joera handiagoa ki erabili SVO), orokorra da, logikoa, eta aplikagarria ki hizkuntza guztiak, mintzatuak, idatziak, historikoak, oraingoak, hemengoak eta edonongoak: eta euskara historiko idatzian ere. [1239] [>>>]

Etiketak:

osteguna, apirila 22, 2021

SVO neutroa

Zenioén herenegun, Gilen:

Bestalde, eskerrik asko zure master lana eskuragarri jartzeagatik, oso interesgarria deritzot.

Eskerrik asko zuri, Gilen, zatio zure komentario hori.  Horrá zenbait paragrafo non, alde batetik, aipatzen da Ortiz de Urbina eta bere planteamendu analitiko batzuk, eta bestetik, gure master-lanaren ondorio batzuk ("Hitzaldietako euskararen aditz osteko fokuen testuinguru diskurtsiboak eta aukera prosodiko nagusiak", 2010:116-117): 

Hortxe daukagu, aukeran, SVO neutroa. [1238] [>>>]

Etiketak: , ,

asteazkena, apirila 21, 2021

... eta hori berbera opa diet (errepikatzen dut, opa diet) besteei (beste niei)

Diozu, Gilen:

Jesus, nire iritzi apalean ez da haizu nahi izatea japoniarrek beren hitz ordena alda dezaten eta piraha jendeek zenbakiak ikas ditzaten, horrek zoriontsuago egingo dituelakoan. Nik ez dut uste hala izango litzatekeenik.

 Atzo genioenez:

... oso argi daukat ze, perfektuki, ni egon ninteken an euren posizio anumerikoa, eta hala balitz, gustatuko litzaidake norbait saiátzea niri eskaintzen zenbakiak, edo, gutxienez, egoeraren analisi serio bat afin ez egón gaizkiulerturik.

eta hori berbera opa diet (errepikatzen dut, opa diet) besteei (beste niei). Horretaz, irakur mesedez bi sarrera hauek:

eta hau ere aterea ti nire "Sintaxigintzaren norabide komunikativoa" (Senez, 2015):

Bai, (esan gabe doa, errespetu osoz, eta baita erantzukizun osoz) opa diet ze jakin eta goza dagiten (daiten, dezaten) ze existitzen dira moduak ki hobeki gauzatu euren potentzialitate linguistiko-zenbatzailea bidéz teknologia esanguratsuki efektiboagoa, alegia-ze existitzen dira zenbakiak, ze existitzen da matematika, eta nóla, matematika dela medio, asmatu diren modu guztietako teknologiak zeinekin heldu baita (heldu baikara, eta eurak ere heldu baitira) ki ilargia edo marte, edota opa diet ze gara dagiten moduak ki hobeki gauzatu euren potentzialitate linguistiko-rekursiboa bidéz teknologia esanguratsuki efektiboagoa (gogora daigun ze rekursioa da, batzuen ustez, elementu linguistiko humanoena), eta orobat opa diet ze goza dagiten irakurtzen textu batzuk zein diren inprimatzen gain zeozer zein deitzen dutén... papera, edota ze jakin eta goza dagiten ze existitzen dira moduak ki teleikusi realitateak zein egon ahal diren fisikoki oso urruti, moduak ki bidaiatu oso azkar, airez ere, moduak ki komunikatu kin munduko edozein bazter klikátuz botoi sinple bat, moduak ki aisa sendatu eritasunak zein bestela izanen zirén mortalak. [1237] [>>>]

Etiketak: ,

asteartea, apirila 20, 2021

Japonieraren intrakultura (kultura kin maiuskulak, eguneroko kultura) dago guztiz baldintzatua ga estuasun linguistikoak

Genioén atzo:

Hor agertzen zaigu a hazia on evoluzio bat zein, hiztunen onerako, gertatuko dén an japoniera noiz molde horiek hasten diren gramatikaltzen, eta areago noiz molde horiek hasten diren egíten jarraituagoak, pausabakoagoak, progresiboagoak, funtzionalagoak, gozagarriagoak, eta ez soilik an komunikazio informala, baizik-ere an diskurso landua, non mimatu beharko lirakén egitura horiek, eta beharrezkoa balitz bilátu edo garátu bideak xedé progreso komunikatiboa izan dadín errazagoa (horretarako, esan gabe doa, behar dá perspektiba egokia). 

Hori irabazten dutenean (espero dugu hala izanen dela), aurrerapen handia izanen da gana kultura japoniarra (berdin-antzean nola izanen litzakén aurrerapen handia baldin landuko eta irabaziko balituzté beste aurrerapen teknologiko asko ere, zein, berriro espero dugu, noizbait irabazi beharko dituzten).

Azken paragafo hori ez da baizik zuzeneko ondorioa ganik azkenaurreko paragrafoa, non mintzatu garén gain progreso komunikatiboa, gain komunikazio jarraituagoa, progresiboagoa, funtzionalagoa, gozagarriagoa... justuki hiztunen onerako,... eta azkenean amaitu nahi izan dugu azpimarratuz ze halako aurrerapen komunikatiboak islatzen dirén an kultura osoa: umorea, hizkera zatarrahaserre-moduak, kantagintza, rap-a, pelikulak, teatroa, poesia, bikoizketak, itzulpenak, irakaskuntza, liburuak, egunkariak, irakurketa, eta orohar an kultura komunikatibo osoa, an kultura expresibo osoa...

Izan ere, ez dago ezér efektu biderkatzaile kultural handiagoa duenik zeinda... flexibilizazio linguistikoa aldé posizio (aukera) aurreratuagoak, zeren ez dago teknologia inportanteagorik zeinda teknologia komunikatiboa. Logikoki. Guztiz logikoa da, guztiz justifikatua kin argumentu solidoak, eta guztiz konprobagarria ere an edozein manifestazio linguistiko intrakultural non zinez eta serioski konparatzen dituzun bi fluxu komunikatiboak. Baina, zuk  diozu: 

Jesus, zure azken paragrafoa irakurrita, dirudi mintzo zarela, nagusikeria puntu batekin mintzo ere, herri kulturalki eta are teknologikoki atzeratu batez. Nik esango nuke balantzaren beste aldean dagoela Japonia, zer esanik ez espainoldun herrialdeekin konparatuta.

Ez daigun nahastu gauzak: ni ez naiz ari gain kultura kulinarioa, zein Japonian dén ikaragarria, edota gain tearen kultura edota jardinetako kultura edota arte martzialak (karatea) edota origamia edota beste mila arlo non japoniarrak diren eredu... Ez, ari naiz gain kultura oinarrizkoena, kultura kin maiuskulak: intrakultura, eguneroko bizimodua, eguneroko erlazioak, eguneroko komunikazioa, eguneroko umorea, eguneroko takoak, eguneroko haserreak, eguneroko itzulpenak, eguneroko informatiboak,... esan nahi baita, errepikatzen dut, kultura kin maiuskulak, intrakultura, eta oinarrizko kultura hori, Japonian, aurkitzen da guztiz baldintzatua ganik estuasun komunikatiboak.

Horrá adibide intrakultural bat gain modua nóla ematen diren klaseak an institutuak ("Silence in intercultural communication", Nakane, 2007):

Hortik azpimarratuko genuke adibidez ze:

Thus, oral interaction in the classroom is typically fragmentary and even incoherent. Instead, there is a general tendency for written language to be given priority by both students and teachers over spoken language

eta:

Silence in Japanese classrooms ia a part of classrooms culture ...

Eta, antza asko kopiatzen dute (harbeletik), eta asko memorizatzen dute:

adibide bat, besterik ez, baina ondo interesgarria.

Eta azken gauza bat: niretzat japoniarrak dirá beste ni bat, ez dira nigandik ezberdinak, ni ere naiz japoniarra noiz mintzo naizen burúz japoniarrak. Antzera ere náiz piraharra noiz diodan ze piraharrak duté eskubide humanoa ki zenbakiak (besteak beste), eta horrekin batera ki matematika, zeren oso argi daukat ze, perfektuki, ni egon ninteken an euren posizio anumerikoa, eta hala balitz, gustatuko litzaidake norbait saiátzea niri eskaintzen zenbakiak, edo, gutxienez, egoeraren analisi serio bat afin ez egón gaizkiulerturik.

Evidenteki, hori ezin izan liteke nagusikeria, baizik solidaritatea eta erantzukizuna (hori nagusikeria dela esatea oztopo handienetariko bat aúrka analisi serioak eta soluziobideak). [1236] [>>>]

Etiketak: , , , ,

astelehena, apirila 19, 2021

Suzuko Tamura (1985): "... subjetu, objetu eta adberbioak aditza baino lehenago kokatzen dira,... (...) Lege hau hautsitako perpausa okertzat, ezgramatikaltzat jotzen da."

Herenegun Gilen-ek pasatutako referentzien artean, lehenengoa datorkigú ganik Suzuko Tamura hizkuntzalaria, nok eskaintzen digun ondorengo deskripzioa on japonieraren hitz-ordena (an bere artikulua titulatzén "Hitzen ordena erabakitzeko faktoreak", 1985):

Beraz, esan geinke ze, japonieran, ordena "ezgramatikal" horiek guztiak dirá momentuko ordenazio pragmatiko-informal-kasualak (patxadan, pentsatu gabe eta lasterka esanak) zein ez lirakén oraindik gramatikalduak, nahiz Tamura-k dioskunez maiz erabiltzen diren

Salbuespentasun pragmatiko hori nabaritzen da oso bereziki an intonazioa, zein ez den batere jarraitua, baizik ondo zatikatua, sortuz halako esaldi modukoak (kin zati eliptikoak):

Esate baterako, 1-an, lehen zatiak, Tsui-ta-yo, perpaus oso baten intonazioa darama,...[Tamura, 1985]

zein joango lirakén euren artean kateatzen areanda bukatu ematen informazio guztia.

Hor agertzen zaigu a hazia on evoluzio bat zein, hiztunen onerako, gertatuko dén an japoniera noiz molde horiek hasten diren gramatikaltzen, eta areago noiz molde horiek hasten diren egíten jarraituagoak, pausabakoagoak, progresiboagoak, funtzionalagoak, gozagarriagoak, eta ez soilik an komunikazio informala, baizik-ere an diskurso landua, non mimatu beharko lirakén egitura horiek, eta beharrezkoa balitz bilátu edo garátu bideak xedé progreso komunikatiboa izan dadín errazagoa (horretarako, esan gabe doa, behar dá perspektiba egokia). 

Hori irabazten dutenean (espero dugu hala izanen dela), aurrerapen handia izanen da gana kultura japoniarra (berdin-antzean nola izanen litzakén aurrerapen handia baldin landuko eta irabaziko balituzté beste aurrerapen teknologiko asko ere, zein, berriro espero dugu, noizbait irabazi beharko dituzten). [1235] [>>>]

Etiketak: ,

igandea, apirila 18, 2021

"Hitzaldietako euskararen aditz osteko fokuen testuinguru diskurtsiboak eta aukera prosodiko nagusiak" (2010)

Anitz esker Gilen, Txopi eta Bittor zatio zuen referentzia eta komentario oso interesgarriak, zein joango garen aztertzen (ikus atzoko sarrera). Oraingoan, hortxe doa atzo aipatutako lana deitzén:

Lan hori aurkeztean, posible zen klikátzea gain lan barruko adibide guztiak, eta entzún zuzenean haien expresio mintzatua (alegia, klikátu eta entzuten zén material grabatua, zein zen estekatua). Goragoko horretan, ordea, hori ez da posible, baina báditut grabazioak, eta nahi izanez gero, eskegi neinke intereseko estekak. [1234] [>>>]

Etiketak:

larunbata, apirila 17, 2021

Hizkera berri bat, hizkera landua

Zenioén atzo, Bittor:

--------------------------------------

Eskertzen dizkizut japonierari buruko iruzkin guztiak. Niri gustatuko litzaidake japoniera (turkiera, koreera, hungariera…) gehixeago ezagutzea ulertzeko nola egiten duten esaldi konplexuak emateko… Kanpotik begiratuta nornahik esango luke ere, literatura akademikoa aztertuta, euskara SOV hizkuntza dela eta aditz aurreko foku ia hautsezina duela, nahiz hik eta nik badakigun ez dela hala. Bueno nik behintzat.

Iragartzen dek hurrengoetan INFORMAZIO EGITURAz jardungo duala. Niri gustatuko litzaidakek testu zehatzen bat aztertzea. Ez esaldi solteak, zeinetan testuingurua beti hipotetikoa den. Hartu ahozko edo idatzizko euskarazko ‘benetako’ testu bat, hobe itzulpena ez bada, eta aztertu, eta orduan eztabaida bideratu eredu praktiko batean.

Hik nahi duan testua, edo nik proposatuko diat, egungoa, edo klasikoa... Zer iruditzen?

-------------------------------------

Eskerrak zuri, Bittor. Ni, egon naiz ikásten japoniera (eta neurri apal batean jarraitzen dut ikasten), eta nire experientzia (beti ere mugatua) dá ze japonieran existitzen dirá bi polo, bi mutur ondo markatuak:

  • Polo idatzia, non batzutan erabili ahal dirá esaldi ondo luzeak (egunkarietan, adibidez) baliátuz sintaxi tipikoki oso-oso SOV-buruazken rigidoa. Hau izango litzaké eredu planifikatuena, non halako estrukturak paperean planifikatu ahal diren, nahiz irakurlearentzako ez diren batere efektiboak (atzerakarga informatibo-expresiboa izaten dá oso handia).
  • Polo mintzatu dialogatu kolokiala, non tipikoki erabiltzen dirá esaldi oso laburrak, eta oso zatituak eta ez-jarraituak bai sintaktikoki eta baita intonatiboki ere, azpi sintaxi nagusiki oso SOV-buruazkena ere (nahiz polo honetan existitzen diren askoz salbuespen sintaktiko gehiago zeinda an estilo idatzia). Hau izango litzaké eredu gutxien-planifikatua, non eredu planifikatuko estruktura sintaktiko konplexu horiek oso garesti ateratzen diren ti ikuspuntua on prozesamendua (horixe da azken arrazoia eta arrazoi nagusia zergátik existitzen dirén hain diferentzia handiak artén japoniera idatzia eta japoniera dialogatu kolokiala: arrazoi sintaktikoa eta bere prozesamendua). 

Gauza da ze zuk, Bittor, esaten zenuen ze, zure ustez, ez ziren existitzen sintaxi "salbuespenik gabe eta absolutuki" buruazkenak, eta ni saiatzen ari naizela erakusten ze existitzen da gutxienez sintaxi bat zein báden oso SOV-buruazken rigidoa: japoniera

Bestalde diozu ze: 

Kanpotik begiratuta nornahik esango luke ere, literatura akademikoa aztertuta, euskara SOV hizkuntza dela eta aditz aurreko foku ia hautsezina duela, nahiz hik eta nik badakigun ez dela hala. Bueno nik behintzat.

Aurreko sarreretako referentziak dirá lan enpirikoak non aztertzen diren datu realak tikan datu-base mintzatu realak, eta ez teoria dogmatikoak gain ustezko ordena sintaktikoa on japoniera, nola dirén horiek ganik gure hizkuntzalari prestigiotsu eta influienteenak (adibidez Itziar Laka). Bestalde esan behar dizut ze, 2010ean aurkeztu nuen master-lan bat (an masterra déitzen "Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia"), zeinen titulua zén:

"Hitzaldietako euskararen aditz osteko fokuen testuinguru diskurtsiboak eta aukera prosodiko nagusiak" (EHU, 2010-9-24)

non, besteak beste saiatzen nintzen erakusten ze euskara estandar mintzatu landuan (hitzaldietakoa), zein konsidera litekén hizkera berri bat, hizkera landua (edo gutxienez registro berri bat, registro landua), normaltasun osoz ematen dirá aditz osteko foku jarraituak (alegia, SVO non ez den pausarik artén aditza eta foku estua), eta baita SVO ordena neutroa ere, aukeran jarraitua ere

Ordena horiek existituta ere, argi esan behar da ze estruktura guzti horiek garatu behar dira, hala nola orobat baliabide sintaktiko burulehenak (zein diren a osagarri perfektua on SVO ordena, zeinekin sortzen dituztén eragin komunikatibo sinergiko ondo nabarmenak). Esán ere ze baliabide horietarik batzuk bádiren aspaldi sortuak nahiz egón praktikoki ahaztuak (zatio desarrazoi basikoki dogmatikoak), eta beste batzuk bádiren derivagarriak erábiliz euskararen beraren mekanismo eta material sintaktikoak, gogoa, eta perspektiba egokia (ondo oztopatua ga desarrazoi dogmatikoak ere).

Azkenik esan ze, jakina, ondo iruditzen zait zure proposamena afin aztértu textu zehatzak. Eginen dugu. Baina lehenago (hurrengo postetan) amaitu nahiko nuke erantzuten ki zure komentarioak, hala nola ere amaitu erákusten evidentzia gehiago gain efektuak ti sintaxi SOV-buruazkena gain komunikazioa an gaur egungo japoniera. [1233] [>>>]

Etiketak: , ,

ostirala, apirila 16, 2021

Laburbilduz, japonieran aski gardenki ikus daikegu oso sintaxi buruazken rigidoa

Aurreko post batzuetan (ikus [1221], [1228], [1229], [1230], eta [1231]) ibili gara aztertzen nolákoa den japoniera sintaktikoki, eta dirudienez:

  • Erabilera idatzia izanen litzake oso-oso buruazken zurruna: hor sartzen dirá ikas-liburuak, liburu orokorrak, literatura, egunkariak, aldizkariak, inprimaki, iragarki eta idatzi guztiak.
  • Erabilera mintzatu ez dialogatua izanen litzaké oso-oso buruazken zurruna: hor sartzen dirá notiziario guztiak, telebistakoak, irratikoak, irakasteko diskurso guztiak, maila guztietan, hitzaldiak, konferentziak, relatoak, kontakizunak eta edozein diskurso zein ez den dialogatua.
  • Erabilera mintzatu dialogatua ere oso zurruna: pensatzekoa da ze zénbat-eta formalagoa izán elkarrizketa bat, háinbat zurrunagoa ere izanen dela bere sintaxia, baina edonola ere, daukagu datuá ezen oso elkarrizketa kolokialetan (esan nahi baita arten persona oso lagunak kin kontextu amankomun zabal handia), intonazio-unitate postverbal potentzialki rhematikoak ez lirake pasako ti %5 bat, eta horien barruan, IU-portzentajea kin elementu fokalak izanen litzaké oso-oso baxua (halako material rhematiko postverbalak hasiera bat dira, eta asko baloratu behar dira, baina, bestalde, ez dira baizik hasiera-hasiera on bide sintaktiko garatzailea).

Hortaz, aski gardenki ikus daikegu oso sintaxi buruazken rigidoa, zeinen eragin informatibo-expresiboa izanen dá ondo nabarmena an praktikoki manifestazio linguistiko guztiak, eta oso bereziki an manifestazio exigenteenak. Horretaz mintzo ginen hemen noiz genioen:

Baina, genioenez, halako dislokazioekin ere, eredua dá ikaragarri zurruna, oso-oso buruazkena, areago: itogarriki SOV-buruazkena, halan ze japoniera mintzatzen da oso zatika, oso ez-jarraituki, egínez mila eta bat pausa planifikatzaile-prozesatzaile, ordainduz prezio handi-handia an matizazio expresiboa on euren esanak,... ia esaldi bakoitzean, ia sintagma bakoitzean, etengabe.
Hurrengo sarreretan zentratuko gará ez hainbeste an aspektu sintaktikoak nola an aspektu informatibo-intonatibo-expresiboak, zein, argudiatzen saiatuko garenez, finean derivatzen dirén nagusiki ti sintaxia. [1232] [>>>]

Etiketak: ,

osteguna, apirila 15, 2021

Nakagawa-Asao-Nagaya (2008): "These counterexamples suggest that postposed elements in right-dislocation sentences can be of any kind, i.e. they can include focus elements, new and old information etc"

Herenegun ikusten genuen nóla, japonieran, ia ez den erabiltzen material postverbalik an monologo mintzatu espontaneoak (are gutxiago an erabilera idatzia) eta, osagarriki, atzokoan genekusen nóla, hizkera mintzatu dialogatu kolokialean, bai agertzen den material postverbal rhematikoa, zein akaso ailega liteken ki izán foku estu postverbala (ikus atzoko adibidea). Gaur gure ikuskera osatu nahiko genuke kin beste referentzia batzuk (Kuno, Katami, Fujii, Endo, eta Nakagawa-Asao-Nagaya) non jaso nahiko genuken zér aztertu den respektu foku postverbalak an japoniera. Hor, oinarrizko referentzia dá Kuno hizkuntzalaria (ikus an "Intonation structure and intonation of right-dislocation sentences in Japanese" ganik Nakagawa, Asao eta Nagaya, 2008):  

Alegia, Kuno-k ez zuen konsideratzen baizik material postverbal thematikoa, eskuragarria ti kontextu diskursiboa edo fisikoa, esan nahi baita oso kontextuala (izanen lirake atzoko I eta III tipoak). 

Gero, esan lez, aipatu behar ditugu Takami eta Fujii (ikus berriro an "Intonation structure and intonation of right-dislocation sentences in Japanese" ganik Nakagawa, Asao eta Nagaya, 2008):

Beraz, Takami-k aurkitzen ditú kontradibideak non erabiltzen dén material rhematiko postverbala (atzoko II tipoko materiala), nahiz ez litzaken izanen rhematikoena, hau da ez litzaken izanen fokala. Fujii-k bide beretik doa, behinda aztértu telebista-programa bat non bi persona mintzatzen ari ziren, eta non aurkitu zuén material rhematikoa an %50a on elementu postverbalak. Azpimarratu nahi dugu ze proportzio hori ondo uztartzen da kin %50-eko proportzioa zein zen agertzen an atzoko azterketa ganik Matsumoto (2003), non II tipoko IUak zirén, gutxi gorabehera, %50a tikan IU postposatu guztiak, zein zirén %7,7 an atzoko hizkera mintzatu dialogatu oso kolokiala.

Azkenik aipatuko ditugú Nakagawa, Asao eta Nagaya (aipatutako artikulua,, 2008), nok erakutsi zituzten zenbait kontradibide ki aurreko orokorpena ganik Takami:

Hau da holako bi galdera jarraian egiten direlarik, erantzunean egon litezké beste bi erantzun, ordenatuak jarraituz ber eredua zein erabiltzen zen an galdera bikoitza, halan-ze bigarren erantzuna, fokala izanki, gertatuko zen postverbalki. Bestalde, esaldi mailako foku zabaletan ere, foku-zati bat ager liteke postverbalki:
Horrela, elementu fokalak ere ager litezke an posizio postverbala. Hala ere, Nakagawa-k bere 2020ko liburuan ez ditu aipatzen halako aukera fokal postverbalak, nahiz bai aipatzen dituén bai Kuno, bai Takami, bai Fujii eta baita, orain, Endo ere:

horrela, finean ondorioztatuz ze, salbuespenak salbuespen, japoniera dialogatuan ere, fokuak agertzen dirá preverbalki. Hala ere, hor daude 2008ko kontradibideak, zein izan litezkén ate ireki bat ki ondorengo garapena on estruktura postverbal orokorragoak. [1231] [>>>]

Etiketak: ,

asteazkena, apirila 14, 2021

Adibide oso azpimarragarri bat: foku estu postverbal bat?

Atzokoan ikusten genuen nóla, japoniera mintzatuan, elementu postverbalak ia exklusiboki erabiltzen diren an erabilera dialogatuak, non egoten den oso zuzeneko interakzioa kin entzulea (akaso oso interakzio kontextuala, oso kolokiala). Orain interesatzen zaigu ezagutzea noláko maiz gertatzen diren elementu postposatu horiek an japoniera dialogatua, eta areago, noláko funtzio komunikatiboak betetzen dituzten. 

Hortaz, gauza da ze Nakagawa-k ez digu ematen halako daturik an bere atzoko liburua (2020), halan-ze jo behar izan dugu ki beste hizkuntzalari japoniar bat, Matsumoto, nok sortu eta aztertu zuén datu-base mintzatu oso kolokial bat non jaso ziren dialogoak artén gazte universitarioak, binaka oso lagunak, eta elkarrekin askotan hitz eginak, zeinek autograbatzen zituzten euren elkarrizketak nóiz eta nóla nahiago zuten. Gero, autograbazio horietatik, Matsumoto-k aukeratuko ditu 1600 intonazio-unitate, zeinekin burutuko baitu bere azterketa. Matsumoto-k diosku an bere liburua titúlatzen "Intonation units in Japanese conversation" (2003):

Matsumoto-k, 1600 IU horietan aztertuko ditú hainbat kontu, zeinen artean aurkitzen baita gure intereseko proportzioa on elementu postverbalak, hala nola ere IU horien nolakotasun intonatibo-informatiboa. Ikus daigun horri buruzko emaitza nagusiak, zein komentatuko ditugun beherago:

Beraz, Matsumoto-k aukeratutako 1600 IU horietatik % 7,7 (123) duté gutxienez zati postverbal bat, nahiz ez dirén guztiak intonatiboki-informatiboki berdinak. Izan ere, desberdindu ahal ditugu 3 tipo (lehenago aipatuko ditugú I eta III tipoak, zein diren informatiboki gutxien interesgarriak):

  • I tipoan sartuko liraké elementu postverbal horiek zein agertzen diren intonatiboki baturik ki IU zabalagoak non bádiren zati ez-postverbalak ere. Hauek ez dira izaten bereziki interesgarriak ti ikuspuntu informatiboa zeren biltzen baituté informazio oso thematikoa, oso eskuragarria, zein justuki horregatik ematen baita an bukaera desazentuatua on IU bat non informazio rhematikoena jada emana den preverbalki.
  • III tipoan agertzen dirá IU intonatiboki independenteák non, gehien bat, errepikatzen (reformulatzen) den zeozer zein jada esana baitzen an aurreko zatia. Oso thematikoak ere.
  • II tipoan, ordea, agertzen dirá IU postverbalak zeinen informazioak osa leiké esaldiko edukia, rhematikoki, halan-ze euren portzentajea interesatzen zaigu bereziki. Gainera, goragoko (4.10) adibidea ikusita (nahiz ez dugun ezagutzen esaldiko kontextu informatibo-intonatibo osoa), esango genuke ze hor ager liteke foku estu postverbal bat, zein, beste nonbait genioenez, oso berri ona litzake (Matsumoto-k, uste dudanez, ez da mintzo gain puntu hori).
Hortaz, nahizta II tipoko IUak lirake %4,1 tikan 1600 horiek (non denak ez diren zértan izan rhematikoak) eta gainera an datu-base autograbatu oso kolokial bat artén gazte oso lagunak, (4.10) adibide hori iruditzen zaigú guztiz azpimarragarria, eta ez soilik zatio bere izaera informatiboa, baizik-ere zatio bere barneko hitz-ordena. [1230] [>>>]

Etiketak: , , ,

asteartea, apirila 13, 2021

Nakagawa (2020): "Simulated public speaking is a type of speech where the speakers talk about everyday topics (...) Since the number of post-predicate elements is too small (...), they are excluded from the figures."

Mintzo ginen atzo gain material postverbalak an japoniera mintzatua, aipatuz a liburua ganik Nakagawa titúlatzen "Information structure and spoken Japanese" (nondik Bittor Hidalgo-k bidáli bere pdf-a), eta justuki liburu horretan, Nakagawa-k ematen ditú datu batzuk burúz erabilera on halako elementu postverbalak an datu-base bát gain japoniera mintzatua deitzén "Corpus of Spontaneous Japanese (CSJ)", non jasotzen dirén monologo mintzatuak ganik persona ezberdinak kontátzen euren eguneroko kontuak. Ez dira beraz dialogoak, baizik monologoak non hiztunak espontaneoki mintzo diren gain topiko bat (... a type of speech where the speakers talk about everyday topics...). Ikus ondoko aipua gaNIK Nakagawa (2020):

Datu-base horretan, Nakagawa-k aztertu du zéin diren esaldietako elementuen posizioak respektu euren esaldiko aditza, non +1 dúen adierazten elementu bat zein agértu justuki lehenago ze bere esaldiko aditza (hola +2, ...) eta non -1 dúen adierazten elementu bat zein agértu justuki ondórenda bere esaldiko aditza (esan nahi baita, postverbalki), nola autoreak dioskun an ondoko aipua:

Gauza da ze, irakurri berri dugunez, grafikoan ez dira adierazi aditz-osteko elementuak zeren euren kopurua zén txikiegia ki egin edozein orokorpen. Hauxe da grafikoa:
Horretaz gainératu ze, azterketa horretan, esaldiaren definizioa egon liteké hurbilago ti esaldi-kate moduko bat, nola Nakagawa-k dioskun:

Edonola ere, hemen azpimarratu nahi genuen nóla, japoniera mintzatuan ere, atzo aipatutako material postverbalak mugatzen dirá ia exklusiboki ki egokiera dialogatuak. [1229] [>>>]

Etiketak:

astelehena, apirila 12, 2021

Halako material postverbalak dirá lehenengo pausu garatzailea, baina oso hasierakoa, ia dá ... abiapuntua

Iwasaki hizkuntzalariak zenbait publikaziotan (guxienez tikan 1993) aztertu dú ondorengo esaldia non agertzen zaizkigún zenbait sintagma postverbal an japonierazko esaldi mintzatu bat, zeinen kontextua dén hau (Iwasaki, "Japanese", 2013):

Behin kontextua izanda, ikus daigun orain, beherago, Bittor Hidalgo-k bidalitako pdf-a (ikus herenegungo sarrera), non Nakagawa hizkuntzalariak (an bere liburua titúlatzen "Information structure in spoken Japanese", 2020) jasotzen dú goragoko esaldi hori (diogunez, aztertua originalki ganik Iwasaki, an beste zenbait publikazio, zeinen artean aurkitzen dén goragokoa):

 

Hurrengo sarreretan saiatuko gara gehiago komentatzen esaldi hori, baina esan daigun orain ze esaldi horretan izanen genituzké hiru "afterthought": lehenengo biak, pausak eginda, guztiz thematikoak (lehenengoa, zehazkiago, saio thematiko bat zein gauzatukó an bigarrena), eta azkena, pausa oso luzea eginda, argigarria:

  • sono are-wa-ne (... hori zera, ezta?...") non "wa" dén partikula thematikoa (thema atzeratua),
  • hoosoo-wa-ne  (... hori programa, ezta?"...) non berriro dugú "wa" partikula thematikoa (thema atzeratua), 
  • kazoku-de (familian), non aurkitzen dugún informazio argigarria zein kasu honetan jada uler ziteken tikan "uti-de" (etxean), nahiz halako gehigarri batean gehitu litekén edozein informazio, zein izan ahal den rhematikoa nahizta, printzipioz, ez litzaken izanen fokala (informazio rhematikoena).

Hortaz, hiru sintagma postverbal horietan, agertzen da informazio basikoki referentzial-thematiko-argigarria (halako gehigarriak gertatzen dirá an munduko hizkuntza guztiak: beti gehitu beharko da zerbait ahaztutakoa, edota argitu-gehitu zerbait).

Edonola ere, ez nieke inola ere kendu nahi euren inportantzia handia ki elementu postverbal horiek, zein izanen lirakén lehenengo urratsa ki kokatú postverbalki gerota elementu rhematikoagoak, eta baita fokalak ere, halan-ze joan liteke gramatikaltzén posizio fokal postverbal bat (zein, jakina, oso berri ona litzakén). 

Halako material postverbalak dirá lehenengo pausu garatzailea, baina oso hasierakoa, ia dá ... abiapuntua. [1228] [>>>]

Etiketak: , ,