Defini daigun ordena neutroa
Zorabiatu naiz pixkaren bat zure atzoko sarrera irakurtzen, tema noiz den tema edo noiz den errema, errema noiz den tema eta noiz errema.
Zehaztu beharko zenuke zéin puntu zehatzetan (esaldi, sintagma, ...) gertatu zaizun egokiera kezkagarri hori (zorabioa) afin nik eman deizudan erantzun kunplitu bat (justuki atzo, Erramun Gerrikagoitia-k egiten zizun halako galdera zehatz bat, adibide modura).
Edonola ere, esango dizut ze nire herenegungo sarreran soilik behin erabili nuén "rhematiko" hitza an terminu erlatiboak (terminu erlatibo horietan, thematikoagoa litzaké berdin nola gutxio rhematikoa, adibidez), baina bádirudi ze halako lizentzia erlatibizatzaileak ez direla onak ki zure osasuna. Saiatuko naiz kontuan izaten.
Jarraitzen duzu:
1. Hizkuntzan, inongo hizkuntzatan, ez dago ORDENA MARKATUrik eta ORDENA NEUTROrik (bai ordena ‘ez gramatikalak’ eta ‘ezohikoak’. Gure inguruko hizkuntzetara etorriaz, soilik TESTUINGURUak eta HIZTUNAREN ASMO KOMUNIKATIBOak (eta mezuaren zatikatzeak IUetan, eta hauen barruko GAILURTZE moduak), bihurtuko dute esaldi bat ohikoago edo bitxiago. Eta ez dago esaldirik TESTUINGURU gaberik eta HIZTUNAREN ASMO KOMUNIKATIBO gaberik.
non diozun, biribilki:
Hizkuntzan, inongo hizkuntzatan, ez dago ORDENA MARKATUrik eta ORDENA NEUTROrik ...
Gure burua mugatuz ki gaztelania eta euskara, daukagu ze bai gaztelanian eta bai euskaran bádira ordenák ze ametitzen dutén irakurketa neutro bat (ametitzen duté foku zabala, esaldi osokoa edo predikatu-mailakoa, eta baita argumentu mailakoa ere), eta beste ordena batzúk zek soilik ametitzen duté interpretazio estuago bat, gutxio neutroa (barka erlatibizazioa), non báden (exklusiboki) foku estua, galdegaia. Eta gauza da ze, definizio zehatz hori erabilita, bádira ordena neutroak an gaztelania eta euskara. Eta gauza da ze, definizio zehatz hori erabilita, bádira ordena neutroak an gaztelania eta euskara. Euskara Batuaren Eskuliburua-k dio (errepikatuz hitzak ganik Andres Alberdi an bere Oinarrizko gramatika (2008:90), ikus hemen):
ORDENA EZ-MARKATUA. Informazioa ematean, euskarak badu oinarrizko ordena normal bat, natural bat, ez-markatu edo neutro esaten zaiona, eta honako hau da, beste arrazoiren batek aldatzera behartzen ez badu: SOA [subjektua/osagarria(k)/aditza]. Mikel (S) menditik (O) etorri da (A). Mikelek (S) gezurra (O) esan du (A).
eta
ORDENA MARKATUA. Baina egitura ez-markatu edo neutroa (SOA), aldatu —goiko bi kasu horietaz gainera—, galdegaia ageri denean aldatzen da batez ere. Har ditzagun bi adibide hauek: Josu leihotik irten da (SOA) / Leihotik, Josu irten da (OSA).
Bistakoa da bigarren adibideak SOA ordena ez-markatua ez duela kontuan hartzen. Molde normala apurtu, eta hiztunak informazio zehatz bat —informazio berriko elementu enfatikoa (galdegaia); kasu honetan, NOR irten den, alegia— markatu nahi duenez, bestelako egitura bat osatu du: Leihotik, Josu irten da.
[Esan dugunez, gure ustez báda bigarren ordena neutro bat, baina ez gara geldituko orain puntu horretan.]
Eta, genioenez, gaztelanian ere báda ordena neutroa, aukeran oso neutroa, jarraitua, irekia..., aukeran oso ahaltsua informatiboki, aukeran oso moldagarria expresiboki (zeren eman zaizkio horretarako baliabide sintaktiko egokituak). [1216] [>>>]Etiketak: Alberdi, Hidalgo, intonazioa, neutroa