igandea, azaroa 01, 2020

Misterioak hasten dira noiz dén agertzen... gramatika generatiboa

Genioen atzo ze:

Ez da beraz, ezer misteriotsurik an erreminta ergatiboa: beste kontu bat dirá bere propietate funtzionalak, nola dirén bere propietate diskursiboak (estruktura ez-ergatiboa dá, adibidez, diskursiboki gutxiago exigentea, irekiagoa, askeagoa) edo bere kostu erlatiboak respektu antzeko estruktura ez-ergatiboak (ikusi berri dugú ze estruktura ergatiboa izan liteké zailagoa zein ez-ergatiboa an kontextu intransitibo bat). Horretaz, mintzatuko gara aurrerago.

Misterioak hasten dira noiz eszenan agertzen dén... gramatika generatiboa (Chomsky). Eta hortxe kokatu behar da inergatibitatea, zein dagoki esferá on eredu lingusitiko generatiboa. Gaurkoan, lein-ze hobeki kokatú inergatibitatea barnén eredu generatibo hori, nahiko genuke gogoratu nóla eredu generatibo horí oinarritzen den an "gramatika universala", zeinen gainean aktibatzen dirén parametro batzuk (ikus "Sintaxia eta sintaxiaren evoluzioa ulertzeko ez dugu relevanteki behar biologiarik, baizik logikarik"):

... Chomsky-ren hitzetan, gramatika universala (universal grammar) dá hau:

It is the sum total of all the immutable principles that heredity builds into the language organ. These principles cover grammar, speech sounds, and meaning.
Hatsarreak eta parametroak teoria chomskyarraren arabera, pertsonok jaiotzez dakartzagu inkorporaturik hatsarre linguistiko aldaezin eta hereditario batzuk zeinen natura dén biologikoa, eta ez logikoa (Chomsky-k dixit):
Let us define "universal grammar" (UG) as the system of principles, conditions, and rules that are elements or properties of all human languages not merely by accident but by necessity -of course, I mean biological, not logical, necessity. Thus UG can be taken as expressing "the essence of human language." UG will be invariant among humans. UG will specify what language learning must achieve, if it takes place successfully. ... . What is learned, the cognitive structure attained, must have the properties of UG, though it will have other properties as well, accidental properties. Each human language will conform to UG; languages will differ in other, accidental properties.
Hortaz eta sintaxiari dagokionez, hatsarre biologiko horiek (eta ez logiko baina bai ordea aldaezin, eta gainera espezie-ezaugarri) ez dute guztiz gobernatzen eta determinatzen sintaxia (bestela, hizkuntza bakarra egonen baitzen) zeren, gramatika universal horretan, existitzen dira aukera edo menu-suerte batzuk, zeini deitzen dién "parametroak", eta zein diren nola interruptoreak zeinen posizioa finkatzen dén noiz umea hási entzuten hizkuntza konkreturen bat (interruptore horiek izango lituzketé aukera bateraezin edo exkluienteak). Horrela, behinda umeak inkórporatu aukera parametriko horiek an bere hatsarre-sistema, eta behin hiztegia ikasitakoan, amaiturik izanen da hizkuntzaren ikasketa-prozesua.

Hori guztia akaso izan liteke teoria imaginatibo eta sinpatikoa baldin handik ez balitz segituko ezen aukera parametriko horiek (adibidez, hitz-hurrenkera) ez direla baizik aukera funtzionalki inozenteak, akzidentalak, anekdotikoak eta azalekoak, zeren justuki inozentzia funtzional hori dá teoria chomskyarraren gabezia fundamentala, zulo bat non erortzen dirén adibidez gure esperantzak ki azaldu zergátik hizkuntzen historian zehar, oro har, hautatzen dirén gerota parametro "head-first" gehiago, bitárten "head-last"-ak aukeratzen dirén gerota gutxiago. Izan ere, parametro-aldaketa horiek ez dirá inondik inora akzidentalak edo anekdotikoak, baizik ze apuntatzen ari dira an norabidea on garapen humano-komunikatiboa, zeinen azaltzerako, behar dugún eredu bat non konsidera daitezén funtzionaltasuna eta logika komunikatiboa (zein izan behar dirén osagarri fundamentalak an edozein teoria zek nahi du azaldu zergátik sintaxiak dirén nola diren, eta ez bestela).

Izan ere, funtzionaltasuna eta logika komunikatiboa dirá motoreak zek mugiarazten dute sintaxiaren evoluzioa aldé estadio sintaktiko garatuagoak, ahaltsuagoak, .... eta horregatixe dira elementu gakoak afin ulértu bai sintaxia bera eta baita sintaxiaren evoluzioa. Baina teoria chomskyarrean ez dira konsideratzen halako kontzeptuak nola funtzionaltasuna eta logika komunikatiboa, eta horregatik teoria hori dá teoria radikalki interesgabea, esan nahi baita haruntzago ti bere interes anektotikoa. Sintaxia eta sintaxiaren evoluzioa ulertzeko ez dugu relevanteki behar biologiarik, baizik logikarik.

Xabier Artiagoitia hizkuntzalaria, bere aldetik, honela mintzo da gain puntu hauek an lehen paragrafoa on bere gida chomskyarra titúlatzen "Hatsarreak eta parametroak lantzen" (2000):

Tradizio chomskyarraren oinarrian beti aurkitzen dugu hizkuntzaren kontzepzio mentalista bat, eta hedapenez biologikoa. Hizkuntz teoriaren helburu eta kezka nagusitzat hauxe jotzen da: gizakien hizkuntz gaitasuna zehaztea. Burmuinaren egoerek ardura diote hizkuntzalari chomskiarrari, hizkuntz gaitasuna giza burmuinaren osagaietariko bat den aldetik. Planteamendu orokorra, gutxi gorabehera honako hau izaten da:

a. Hizkuntz gaitasunak genetikoki emandako hasierako egoera du.

b. Garapen arruntaren ondorioz, egoera eta aldi ezberdinetan zehar joanez, amaieran egoera iraunkorra lortzen du, aldaketa handirik gabekoa. Lortutako egoera horren teoriari gramatika esaten zaio; hasierako egoeraren teoriari, ostera, Gramatika Unibertsala (GU bezala laburtua). [Artiagoitia, 2000]

Beraz, hortxe genuke oinarri sintaktiko-estruktural mentalista eta biologikoa zeinen gainean sakatuko zirén interruptore funtzionalki-inozenteak zeini deitzen zaién hatsarreak edo parametroak. Jarraitukó. [1066] [>>>]

Etiketak: , ,

larunbata, urria 31, 2020

Kasu ergatiboa ez da baizik erraminta morfosintaktiko bat zein izan ahal da funtzionalagoa an kontextu batzuk eta gutxiago funtzionala an beste batzuk

Erramun Gerrikagoitia zúen galdetzen atzo:

Ba al dago differentziaric arten ergativoa eta inergativoa?

Oso galdera ona eta egokia, zeini saiatuko gatzaion erantzuten hasiz ti ergatibitatea (bihar mintzatukó gain inergatibitatea). 

Ergatibitatea, jatorriz, dá mekanismo morfosintaktiko bat afin ezberdindu sujeto transitibo bat (zein ez den zértan izan semantikoki aktiboa) ti bere objetu transitiboa (zein ez den izan behar semantikoki inaktiboa). Gero, mekanismo horrek izan ditzaké bestelako isla sintaktikoak, baina jatorriz dá mekanismo bat zeinen funtzionalitatea dén ezin argiagoa. SOV ordenean sortu ohi da, non sujetu transitiboa eta bere objetua agertzen zaizkigún jarraian:

Mikelek euria sufritu du.

Esaldi hori transitiboa da, eta baita ergatiboa an zentzua ze bere subjetu transitiboa ("Mikelek") ezberdintzen da ti bere objetu transitiboa ("euria") bidéz kasu ergatiboa. Beste adibide bat:

Katuak sagarra ikusi du.

Gero, gertatzen da ze aditz horietako batzuk erabili ahal dira gabén objetu explizitua:

Mikelek sufritu du.

Katuak ikusten du.

non ez den objektu transitiborik, nahiz, bistan denez, jarraitzen duten izáten ergatiboak. Azken hauetan, finean, báda objetu modukorik, nahiz gelditzen dén indefinitua. Estruktura horretara heltzeko gertatu dá evoluzio bat, zein, esango genuke, oso orokorra da artén hizkuntzak: esan nahi baita ze, ez da ezer berezirik an evoluzio hori, dirá orokorpen ondo naturalak.

Horrela eta beste modu askotara (diakroniaren zirrikituak izan daitezke ia infinitu) sor daitezke irregularitateak nola:

Nik irten dut.

Nik igon dut.

Ekurra ari du.

zek, beste hizkera batzutan, beste evoluzio batez, báduten euren kide ez-ergatiboa:

Ni irten naiz.

Ni igon naiz

Elurra ari da.

normaltasun osoz. Gainera, esan behar da ze irregularitateak bihur daitezke regular, nola an:

Elurra ari du.

zein baita gaur egungo erabilera estandar bakarra (ez ordea, "irten dut" eta "igon dut"). 

Ez da beraz, ezer misteriotsurik an erreminta ergatiboa: beste kontu bat dirá bere propietate funtzionalak, nola dirén bere propietate diskursiboak (estruktura ez-ergatiboa dá, adibidez, diskursiboki gutxiago exigentea, irekiagoa, askeagoa) edo bere kostu erlatiboak respektu antzeko estruktura ez-ergatiboak (ikusi berri dugú ze estruktura ergatiboa izan liteké zailagoa zein ez-ergatiboa an kontextu intransitibo bat). Horretaz, mintzatuko gara aurrerago. [1065] [>>>]

Etiketak:

ostirala, urria 30, 2020

Zértaz ari dira, zinez, noiz esaten duten ze "Mikelek sufritu du" inergatiboa dela?

Herenegun irakurtzen genuen nóla Ana Galarraga zientzia komunikatzaileak, deskribatuz ikerketa-lana on Gillen Martinez de la Hidalga eta bere kideak, ondokoa zioskun an bere artikulu divulgatiboa titúlatzen "Ergatiboa duten esaldi iragangaitzak, prozesatzeko zailagoak" (Elhuyar zientzia, 2019):

Ergatiboa duten esaldi iragangaitzen prozesamendua garunean zailagoa da euskaraz, ergatiborik ez dutenena baino. Inguruko hizkuntzetan, berriz, aurkakoa gertatzen da. [Ana Galarraga, Elhuyar zientzia, 2019/11/11]

Hor, Galarraga-k, islatuz autoreen planteamendua, ezin du evitatu egíten betiereko paralelismo itxuran-inozentea artén euskaran aipatutako gainkostua an ergatibo intransitiboak (respektu ez-ergatibo intransitiboak), eta inguruko hizkuntzetako alderantzizko arazoak, zein finean izanen zirén antzeko arazoak

Hola, irudituko litzake ze aipatutako "zailtasun horiek" sinpleki lekuz-aldatuko lirake, nahiz, azken finean, dena ere berdin-funtzionala izango baitzen (berdin diskursiboa, berdin irekia, berdin askea,...). Baina, lehenengo eta bat, inguruko hizkuntzetan (esan nahi baita: inglesa, frantsesa edo gaztelania) ez da erabiltzen ergatiborik an esaldi intransitiboak, halan-ze paralelismo horrek ez du itxura oso paralelorik.

Zértaz ari dira, orduan, noiz egiten paralelismo hori? Ba, ari dira gain konparazioa artén esaldi inakusatiboak eta inergatiboak, zein bai egonen lirakén hala euskaran nola an inguruko hizkuntzak. Gogora gaitezen ze azken sarreretan ari gara mintzatzen exklusiboki burúz esaldi intransitiboak (edo iragangaitzak), zeintan bereiziko lirakén bi azpimultzo: intransitibo inakusatiboak eta intransitibo inergatiboak ("Ergatiboa duten esaldi iragangaitzak, prozesatzeko zailagoak", 2019):

[Gillen Martinez de la Hidalgak] Azaldu duenez, bi esaldi-mota konparatu nahi izan dituzte. Alde batetik daude esaldi iragankorrak (egile bat eta gai bat dute; adibidez, Mirenek Jon ikusi du), eta, bestetik, iragangaitzak. Euskaraz, bi eratako markaketa dute azken horiek: Mikel erori da, eta Mikelek sufritu du (ergatiboa) dira bakoitzaren adibide bana. 

Gertuko beste hizkuntzetan, hala nola ingelesez eta gaztelaniaz, ez dago bereizketarik esaldi iragangaitzetanMikel berdin geratzen da kasu batean zein bestean. Hortaz, normalean zaku berean sartu izan dira, baina hizkuntzalari batzuek bitan sailkatzen dituzte.

Teknikoki, ez-akusatiboak eta ez-ergatiboak deitzen zaie. Lehenengoetan argumentu nagusia gaia da, ez egilea (Mikel erori da), eta bestetan egilea nabarmentzen da (Mikelek sufritu du).

[Ana Galarraga an "Ergatiboa duten esaldi iragangaitzak, prozesatzeko zailagoak", 2019)

Baina, "Mikelek sufritu du" horretan, semantikoki, Mikel ez litzake egilea on sufrimendua (baizik, kontrara, izanen litzake sujetu pazientea on sufrimendu bat zein sortuko zitzaion zatio arrazoi indefinituak). Hortaz, zértaz ari dira, zinez, noiz esaten duten ze "Mikelek sufritu du" inergatiboa dela? [1064] [>>>]

Etiketak:

osteguna, urria 29, 2020

Esan nahi baita: "Hizkuntzak evoluzionatu du" tipikoki litzaké zailagoa ze "Hizkuntza evoluzionatu da"

Mintzatuz gain artikulua ganik Ana Galarraga titúlatzen "Ergatiboa duten esaldi iragangaitzak, prozesatzeko zailagoak" (Elhuyar zientzia, 2019), bertan autoreak hasieratik laburbiltzen digu artikuluko ideia nagusia kin hitz hauek:

Ergatiboa duten esaldi iragangaitzen prozesamendua garunean zailagoa da euskaraz, ergatiborik ez dutenena baino. [Ana Galarraga, Elhuyar zientzia, 2019/11/11]

Adibidez, genioen hemen:

"evoluzionatu" aditza dá horietakoa zein, akaso sorpresiboki, ez den agertzen an Orotariko Euskal Hiztegia. Azken hamarkadetan, ordea, aski erabili da. Eta erabiltzen. Eta erabiltzen da bi modutara: kin "du" ("Hizkuntzak evoluzionatu du") eta kin "da" ("Hizkuntza evoluzionatu da"). Eta nahizta, printzipioz, "evoluzionatu" izán aditz semantikoki intransitiboa, baturako nagusitu dá "du" ergatiboduna (Euskaltzaindia-k hala ebatzia), nahiz "da" erabilerak, oraindik ere, ez diren gutxi. Eta galdera da: zergátik ez biak?

Hortaz, 

Hizkuntzak evoluzionatu du

litzaké halako esaldi iragangaitz edo intransitibo horietako bat non agertuko litzaigukén ergatiboa ("Hizkuntzak..."), halan-ze tipikoki izanen litzaké prozesatzeko zailagoa ze bere versione ez-ergatiboa

"Hizkuntza evoluzionatu da"

[1063] [>>>]

Etiketak: ,

asteazkena, urria 28, 2020

Ana Galarraga an Elhuyar zientzia (2019): 'Ergatiboa duten esaldi iragangaitzak, prozesatzeko zailagoak'

Ana Galarraga (Elhuyar zientzia, 2019) dú idatzi artikulu bat burúz lana zein Gillen Martinez de la Hidalga eta bere kideak garatzen ari zirén burúz prozesamendua on esaldi intransitibo ergatibodunak respektu ez-ergatibodunak (besteak beste) erábilíz arrasto elektrofisiologikoak. Horrá nola hasten zen artikulua ("Ergatiboa duten esaldi iragangaitzak, prozesatzeko zailagoak", 2019): 

Ergatiboa duten esaldi iragangaitzen prozesamendua garunean zailagoa da euskaraz, ergatiborik ez dutenena baino. Inguruko hizkuntzetan, berriz, aurkakoa gertatzen da. [Ana Galarraga, Elhuyar zientzia, 2019]

Beste sarrera batean esaten genuenez, ez gará, momentuz behintzat, oso optimista respektu konklusioak zein atera litezkén ti experimentuak kin arrasto elektrofisiologikoak, baina hala ere, eta argi utzita ze halako evidentzia ez-argiki-interpretagarria soilik konsidera liteké osagarria, jarraian kopiatuko dugú artikulu osoa on Ana Galarraga arrén datozen sarreretan joan komentatzen zenbait aspektu gain artikulua, konsultatuz eta aipatuz halaber artikulu originala (eta ingurukoak) non jasotzen diren emaitza horiek (esperoan-ze horrek emango digu aukera afinda gehiago ikasi gain funtzionalitate linguistikoa):

Ergatiboa duten esaldi iragangaitzak, prozesatzeko zailagoak

Ergatiboa duten esaldi iragangaitzen prozesamendua garunean zailagoa da euskaraz, ergatiborik ez dutenena baino. Inguruko hizkuntzetan, berriz, aurkakoa gertatzen da. Hori frogatu dute Gillen Martinez de la Hidalga Malla hizkuntzalariak eta haren kideek, horretarako lehen aldiz ERP metodologia erabilita (event related potential; hau da, gertaerei loturiko potentziala).

Martinez de la Hidalga tesia egiten ari da, Itziar Laka Mugarza katedraduna eta Adam Zawiszewski doktorearen gidaritzapean. Azaldu duenez, bi esaldi-mota konparatu nahi izan dituzte. Alde batetik daude esaldi iragankorrak (egile bat eta gai bat dute; adibidez, Mirenek Jon ikusi du), eta, bestetik, iragangaitzak. Euskaraz, bi eratako markaketa dute azken horiek: Mikel erori da, eta Mikelek sufritu du (ergatiboa) dira bakoitzaren adibide bana. 

Gertuko beste hizkuntzetan, hala nola ingelesez eta gaztelaniaz, ez dago bereizketarik esaldi iragangaitzetan, Mikel berdin geratzen da kasu batean zein bestean. Hortaz, normalean zaku berean sartu izan dira, baina hizkuntzalari batzuek bitan sailkatzen dituzte.

Teknikoki, ez-akusatiboak eta ez-ergatiboak deitzen zaie. Lehenengoetan argumentu nagusia gaia da, ez egilea (Mikel erori da), eta bestetan egilea nabarmentzen da (Mikelek sufritu du).

Hizkuntza askotan ikusi da esaldi ez-akusatiboak zailagoak direla prozesatzeko besteak baino. Orain arte, baina, ez zen horrelako azterketarik egin euskaraz; Martinez de la Hidalgaren taldea izan da lehena. Gainera, lehen aldiz erabili dute horretarako ERP metodologia. 

"Normalean, prozesamendua neurtzeko, denbora irakurketak erabili izan dira; adibidez, zenbat denbora behar den esaldi-mota bat eta bestea irakurtzeko. Edo begiek non jartzen duten arreta, egilean edo gaian. Garunean sortzen duten aktibazioa ere erabili izan da, baina gu izan gara lehenak garunean predikatu hauen prozesamendua aztertzen denbora kontuan hartuta", azaldu du Martinez de la Hidalgak.

Euskaraz aurkakoa

Ikerketan frogatu dute beste hizkuntzetan ikusi dutenaren aurkakoa gertatzen dela euskaraz. Hau da, Jone erori da bezalako esaldiak errazagoak direla Jonek gozatu du erakoak baino.

Martinez de la Hidalgaren arabera, alde batetik, beste hizkuntzetan predikatu iragangaitzetan egilea eta gaia anbiguoak direnez, egilearen aldeko aurreikuspena egiten da, eta gaia denean aurreikuspena ez da betetzen. “Horrek, seguruenez kostu bat izango du”, dio ikertzaileak. Bestetik, beste hizkuntza horietan gaia izaten da markatzen dena, eta morfologikoki pisutsuagoa izan ohi da. Adibidea jarri du: "Mikel ha visto a Miren. Horrelakoetan gaia markatzen da. Mikel beti da Mikel, baina gaia a horren bidez markatzen da. Morfologikoki pisutsuagoa da gaia, egilea baino. Euskaraz kontrakoa gertatzen da; egilea markatzen dugu k-rekin. Eta horrek, prozesamenduaren aldetik, gainkarga bat dakar". 

Ikerketa Martinez de la Hidalgaren tesiaren parte da, eta gaian sakontzen jarraitzeko asmoa du. [Ana Galarraga, Elhuyar zientzia, 2019/11/11]

Diogunez, zenbait aspektu joango gará komentatzen datozen sarreretan. [1062] [>>>]

Etiketak: ,

igandea, urria 25, 2020

... baina orain soilik gelditu da forma ergatiboa: "elurra ari du", ez-gutxirentzat "un extrañamiento, una sorpresa discursiva"

Atzoko tituluan genioen ze:

"elurra ari da" eta "elurra ari du", biak erabili dira normal-normal, baina...

baina orain Euskaltzaindia-k soilik jasotzen dú forma ergatiboa (ikus Euskaltzaindiaren Hiztegia):

Hola, kolpe batean, desagertu dá aditz-erabilera intransitiboa (ez-ergatiboa) tika esamoldeak zein reféritu ki eguraldia ("elurra ari da", "euria ari da"...). 

Eta gauza da ze "elurra ari du" edo "euria ari du" horiek ez-gutxirentzat izanen dirá aski txokanteak, akaso estrainuak edo gutxienez sorpresiboak, edo erábiliz hitzák on Belén López irakaslea (ikus [1057]) "un extrañamiento, una sorpresa discursiva", nahizta, kasu honetan, ahalegina ez da eginen asmoz-eta zabáldu horizontea on komunikazioa, nola den noiz-ere erabiltzen dugún, adibidez, "an" inesiboa. [1059] [>>>]

Etiketak: ,

larunbata, urria 24, 2020

'elurra ari da' eta 'elurra ari du', biak erabili dira normal-normal, baina...

Herenegun genioén gain hori aukera artén "elurra hasi da" ergatibogabea eta "elurra hasi du" ergatiboduna:

Eta galdera da: zergátik ez biak?

Argi denez, bikoiztasuna ere aukera da. Eta, honegatik edo hargatik, ez-gutxitan akaso egokiena.

Eta bai, bi forma horiek aurkitu ahal ditugú an Orotariko Euskal Hiztegia, eta, adibideei begiratuta, esango genuke ze forma intransitiboa akaso maizago:

Gero irakurtzen dugú:

Beraz, bi forma horiek erabili izan dirá normal-normal. Baina, orain... [1058] [>>>]

Etiketak: ,

osteguna, urria 22, 2020

"Elurra hasi da" edo "elurra hasi du"? Argi denez, bikoiztasuna ere, aukera da, eta ez-gutxitan, akaso egokiena

"evoluzionatu" aditza dá horietakoa zein, akaso sorpresiboki, ez den agertzen an Orotariko Euskal Hiztegia. Azken hamarkadetan, ordea, aski erabili da. Eta erabiltzen. Eta erabiltzen da bi modutara: kin "du" ("Hizkuntzak evoluzionatu du") eta kin "da" ("Hizkuntza evoluzionatu da"). Eta nahizta, printzipioz, "evoluzionatu" izán aditz semantikoki intransitiboa, baturako nagusitu dá "du" ergatiboduna (Euskaltzaindia-k hala ebatzia), nahiz "da" erabilerak, oraindik ere, ez diren gutxi. Eta galdera da: zergátik ez biak?

Argi denez, bikoiztasuna ere aukera da. Eta, honegatik edo hargatik, ez-gutxitan akaso egokiena. [1056] [>>>]

Etiketak: ,

asteazkena, urria 21, 2020

Lakarra (2009) dú defendatzen ze protoeuskara zaharrena ez litzake ergatiboa

Aurreko sarreretan ikusi dugu nóla egun (sinkronikoki) ergatibo plurala ez den existitzen an euskal hizkera nagusiak (sartalde edo zentroan), eta nóla, adibidez ekialdean, egon ahal dirén ergatibo-erabilera partzialak, konkretuki optatiboak an egoera kontextual inanbiguoak. Hildo horretatik, atzo genioen nóla, ikuspuntu diakronikotik, ergatibitatea ez dén baizik beste funtzionalitate sintaktiko-komunikatibo bat, zein ager, desager edo moldatu ahal den an korrontea on evoluzio linguistikoa

Eta adibidez, gertatzen da ze hain diakronista influiente bat nola Joseba Lakarra ari da postulatzen ze protoeuskara zaharrena (el PV más antiguo)... ez litzake ergatiboa ("Forma canónica y cambios en la forma canónica de la lengua vasca: hacia los orígines del bisilabismo", Lakarra, 2009:565):

Ez litzake ergatibo, ez SOV, ez aglutinatzaile, ez luke izanen flexio verbal konplexurik...

Edonola den ere (hemen adibidez, mintzatuz burúz ergatiboa, defendatu dugú OVIS ordena zaharra, nondik derivatuko zén SOV gutxio zaharra), ezaugarri horiek guztiak izan dirá, noizbait, erantzun konkretuak ki arazo konkretuak zein joan diren sortzen barrén aro konkretuak on hizkuntzaren bizitza, eta akaso izan dirá, garai batean, erantzun funtzionalenak respektu garai horretako zirkunstantziak.

Baina, zirkunstantziak aldatzean, beharrak aldatzean, erantzun egoki horiek beroriek bihurtu ahal dira arazotsu baldin sintaxiak (hizkuntzak) ez badaki evoluzionatzen nola egin ohi zuen: OVS edo SOV postpositiboak dirá adibide paradigmatikoak respektu beharra on evoluzioa azpi baldintza exigenteak. Eta, jakina, ergatibitatea ere evoluzionatu ahal da. [1055] [>>>]

Etiketak: , ,

asteartea, urria 20, 2020

Bauer (2000): "...whenever nominative marking is spreading in a given language,..."

Atzoko sarreran Txopi-k zioén:

Hizkuntzalari holandarrak Brigitte Bauer, an bere liburu interesgarria "Archaic Syntax in Indo-European", du adierazten zenbait alditan ze ergatiboa da kasu bat oso irregularra eta hizkuntzak zeinek dute erabiltzen kasu hau, gabe salbuezpen dute erabiltzen kasu batzuetan edo bestetan, baina inoiz ez beti.

Esaterako, ergatibo plurala ez da erabili an bizkaiera, gipuzkera edo nafarrera gehienetan, eta Iparraldeko dialektoetan ere oso gutxitan, beraz Euskararen kasuan dugu bat egiten kin Brigitte Bauer. [Txopi]

Bai, Bauer-rek dio an bere "Archaic Syntax in Indo-European" (2000:37):

eta aurreraxeago (Bauer, 2000:39):

Irregularitate (split-ergativity) horiei euskaran gehitu beharko litzaieké, Txopi-k dioenez, numero gramatikala: singularrak ergatiboago, eta pluralak gutxiago ergatibo. Edonola ere (Bauer, 2000:39):

Esan nahi baita ze sinkronikoki (gaur egungo mintzairetan, argazki estatikoa) nabari da asimetria bat aldéztuz ergatibitatea on izaki inanimatuak respektu animatuak (gauza da ze inanimatuen aktibotasuna ez da hain argia, eta gehiago markatu behar da), zein islatzen dén diakronikoki an evoluzio orokorra on erabilera ergatiboak (hizkuntzetan zehar, lehenago galtzen dirá erabilera animatuak respektu inanimatuak: ikuspegi dinamikoa):

... in accordance with the marking patterns mentioned in the preceding paragraphs, diachronic evidence has shown that whenever nominative marking is spreading in a given language, this process first affects animate elements and only later inanimates. [Bauer, 2000:40]
Izan ere, ergatiboatsuna ez da baizik beste funtzionalitate sintaktiko-komunikatibo bat, zein ager, desager edo moldatu daiteken an korrontea on evoluzio linguistikoa. [1054] [>>>]

Etiketak: , ,

astelehena, urria 19, 2020

Masayuki (2015): "..., if there is no ambiguity about subjecthood, the marking [ergatiboa] is optional."

Aurreko sarreretan esan dugu ze, akaso, nonbaiten, existitu liteké hizkeraren bat non ergatiboa dén optatiboa, esan nahi baita gaur egun. Puntu horretaz, ikus ondorengo papera ganik Ishizuka Masayuki titulatzén "The ergative case in Lecumberry dialect" (2015), non justuki mintzo dén gain optatibilitatea on kasu ergatiboa:

Gero, zehatzago, Masayuki-k diosku:

hala nola ze:

Hortxe. [1053] [>>>]

Etiketak:

igandea, urria 18, 2020

Hasteko, hizkera zabalduenetan, sinpleki ez da existitzen ergatibo plurala

Atzo, Josu Lavin-ek zioén:

Oker ez banago cembait lekutan edo aguian leku ascotan guiçonac (dira) eta guiçonec (dute) biac berdin ahoscatzen dirade.

Batzutan hitz egiten da burúz inportantzia extremoa on ergatiboa noiz-eta, hasteko, hizkera mintzatuenetan ez dira existitzen ergatibo pluralak. Sinpleki, ez dira existitzen. Eta, hará, ez da ezer gertatzen. Ikus ondorengo aipua ganik Eneko Barrutia mintzátuz burúz ergatibo plurala an bizkaera (an "Bizkaierearen azterketearen nondik norakoak" (2006):

Antzekoa esan geinke gain hizkera zentralak, zeintan nagusiki oinarritu dén euskara batua. Eta antzekoa gain, adibidez, erakusle plural batuak eurak, non ez diren ezberdintzen absolutiboak eta ergatiboak. Hortaz, normaltasuz osoz hartu beharko liraké erabilerak nola:

Izan ere. pluraletan ez da egoten anbiguetate funtzionalik, halan-ze, hizkera horietan, ez da erabiltzen ergatibo pluralik, baizik soilik absolutiboa, aspalditik ere. Gero etorriko zaizkigu hizkuntzalari batzuk, zeinen erakusle perfektua dén goragoko Mitxelena XVI.a (ikus komikia), azpimarratuz a transzendentzia supremoa on ergatiboa an edozein egokiera, horretarako erabilíz dena salbu argudio komunikatiboak

Hala ere, ergatiboa ez da baizik beste erraminta sintaktiko-komunikatibo bat zein, egoera batzuetan, izan dá eta dá ondo baliagarria (batez ere SOV tartean delarik), baina zein noiz ez den bereziki baliagarria (batez ere an SVO ordenamenduak) joan ahal den desagertzen. Eta, pluraletan argi denez, ez da horregatik ezer ere gertatu.

Edonola ere, atzoko galderan ez nintzen bereziki referitzen ki ergatibo pluralak (virtualki inexistenteak an hizkera mintzatuenak), baizik ki erabilerak edo hizkerak non kasu ergatiboa (singularra edo plurala) dén sinpleki optatiboa. Bá al da halako erabilerarik? [1052] [Ikus >>>]

Etiketak:

larunbata, urria 17, 2020

Bá al da hizkerarik non kasu ergatiboa dén optatiboa noiz horrek ez duen sortzen anbiguetaterik?

Atzoko sarreran mintzo ginen burúz optatibitatea on kasu ergatiboa noiz horrek ez duen sortzen anbiguetaterik

Dudagabe, SVO ordenean, kasu ergatiboa izan liteké optatiboa noiz-ere ez den anbiguetaterik. 

Orriotan jada mintzatuak gara gain optatibitatea on konkordantzia plurala edota datiboa an aditz laguntzaileak ("Aukerak, aukerak, aukerak,... aukera funtzionalak an euren funtzioa"). Aipatutako bi optatibitate horietan (respektu pluralak eta datiboa) báziren adibide realak eta are hizkera osoak zeintan halako konkordantziak ez ziren beti egiten, hala eskainiz eredu (mekanismo) argia.

Dudagabe, mekanismo bat (edozein mekanismo) noizbait erabilia izateak ematen dio mekanismo horri zilegitasun handia, nahizta, edonola ere, ez den arazorik, zeren mekanismoak ere garatu ahal dira, erabilíz adibidez baliabide zaharrak, eta baita hedátu ki egokiera berriak

Esan nahi baita ze, halaxe nola beste garai batzutan agertu zirén erabilerak eta hizkerak non ez ziren egiten zenbait konkordatzia (adibidez), berdin-berdin ere ager litezke orain erabilera berritzaileak (esan gabe doa: erabilera funtzionalak), justuki hain berritzaileak gaur, nola egungo forma zaharrak an euren momentu berritzailea, ez gehiago eta ez gutxiago

Eta, nahiz akaso batek baino gehiagok esan leike ze, mintzatuz gain ergatiboa, ezinezkoa da, ezin liteke, ez da posible, inposible dela existitzea hizkera bat non ergatiboa dén soilik opzionala noiz horrek ez duen sortzen anbiguetaterik, guk, hemendik egin behar dugu galdera hori:  

  • bá al da erabilerarik edo hizkerarik non kasu ergatiboa bihurtu dén optatiboa noiz horrek ez duen sortzen anbiguetaterik?
[1051] [>>>]

Etiketak:

ostirala, urria 16, 2020

SVO estrukturan, ergatiboa izan ahal dá optatiboa noiz ez den anbiguetaterik

Atzoko sarreran, Josu Lavin eta Gilen zúten mantendu oso elkarrizketa interesgarria burúz ergatiboa an zenbait perpaus erlatibo, zeintan, jada bukaeran, Gilen-ek zioén hau:

... pentsatu dut ergativoa deuseztu nahi zenuela.

eta Josu Lavin-ek erantzún:

Deuseztu ez, baina invitatzen dut casu honetan obligatorio ez içaitera.

cantatzen duen guiçona
ethorcen den guiçona

formac desdoblatzeracoan gure classicoec

guiçona ceinec cantatzen baitu
guiçona cein ethorcen baita

erran ukan dute.

duEN eta dEN horietan ergativoaren arrastoric ez dagoen beçala, ez egoitea CEIN icenordainean ere:

guiçona cein cantatzen baitu
guiçona cein ethorcen baita

Hala nola (ez kasualitatez) munduko hizkuntzak jaio ohi dirá (S)OV(S) buruazkenak; era berean ere (eta ez kasualitatez) munduko hizkuntzek erakusten duté joera dinamiko gardena buruzki hurrenkerá SVO burulehena, nahiz orobat existitu daitezke kasu aski hibridoak, aski bikoitzak, nola akaso euskara, zeintan landu litekén estrukturá SOVO kin pre eta postposizioak. Jakina, eta betiko moduan, erabilerak markatu beharko luke bidea.

Garabide estruktural horretan, SOV hizkuntzek galdu ohi duté euren ergatibitatea (non dén markatzen sujeto aktiboa: euskara) edo euren akusatibitatea (non dén markatzen akusatiboa: latina) noiz bihurtzen SVO, hain justu zeren aditzak ondo mugatu ohi ditú bataren bukaera (normalean sujetua dá thematikoa) eta bestearen hasiera (normalean objetua dá rhematikoa). 

Bilakaera horretan, halaber, adizki auxiliarrak pasatu ohi dira ti izán finalak an sintagma verbala ("ekarri du") ki hasierako posizioa ("du ekarri"), hola utziz eduki verbal semantiko nagusia ("ekarri") justuki lehenago zein bere hurrengo osagarri nominala, preposizionala...., zeintan progresiboki joango dén osatzen informazioa an modu koherentea (sintaktikoki eta interpretazionalki).

SOVO estruktura bikoitzean, bi aukerak (OV eta VO) koexistitu ahal dira kin ergatibo optatiboa noiz ez dagoen anbiguetaterik, eta baita kin aukerako auxiliar aurreratua (beheragoko "") markátuz bere aurreko sujetua (azentuak, hor ere, egin lezake bere lan argitzailea):

Gizonak aulkia ekarri du. (non, anbiguetaterik ezean, ken liteke ergatiboa)

Gizona dú ekarri aulkia. (non, optatiboki, jar liteke ergatiboa)

SVO ordenean, kasu ergatiboa izan liteké optatiboa noiz-ere ez den anbiguetaterik. [1050] [>>>]

Etiketak: , ,

osteguna, maiatza 07, 2020

Akaso ezin da dena batera egin, eta joan behar da gradualki

Zioen atzo Txopi-k:
Nik jarriko nuen denak singularrez. Alde batetik geyo xinple eta bestalde geyo motz.
Dudagabe, hori ere aukera bat da. Horren inguruan, ikus ondorengo pasartea ti gure idatzia titúlatzen "Buruz hizkuntzen garapen sintaktiko-diskursiboa" an "Hizkuntzen berdintasun komunikatiboa: mitoa ala errealitatea?" (Mendizabal, 2014:109)]:

Estruktura horretan aurreratzen dá aditz laguntzailea afin adiárazí ergatibitatea on bere aurreko subjektu aktiboa. Esan nahi baita ze:
..., dira kode konventzionalak zein duten jartzen hegoak ki komunikazioa...

dá berdin nola:

..., dira kode konventzionalak zeinek jartzen dituzten hegoak ki komunikazioa...
zein ez dabilen hain ondo nola lehenengoa (eta, jakina, hain ondo ez dabilena, ez da erabiltzen). Artikulu horretan, hauxe nioen burúz erabilera hori (2014:108):

Holako kasuetan, noiz laguntzailea aurreratzen zaión ki aditz nagusia (hala nola ki bere objetua), bereziki interesgarri dateké aditza singularrean ematea, zeren hiztunak, aditz laguntzailea emateko puntuan, akaso ez du oraindik guztiz erabaki bere objetuaren numeroa. Bestalde, horrela, "zein" erlatibo monosilabikoak izan leike funtzio ergatiboa ere.

Artikulu hartan erabili genuén objektu-konkordantzia singularra noiz ere aditz perifrastiko bat aurreratzen zitzaion ki bere objetua. Aukera ona da baina, akaso ezin da dena batera egin, eta joan behar da gradualki. [888] [>>>]

Etiketak: , , , ,

asteazkena, apirila 22, 2020

"ga" partikula ergatibo postpositiboa vs "ki" partikula datibo prepositiboa: ber funtzio ezberdintzailea

Atzoko sarrera bukatu genuen esánez ze euskararen aurreneko hitz-ordena akaso izanen zén OVS, zein, gerora, bihur zitekén SOV noiz sujetua, hasierara etorrita, ergatibizatu zen, hartuz ha partikula postpositiboá "-ga" (> "-k") afin ezbérdindu ti objetua (zein, explizituki, agertuko zén maizago zein sujetua, eta ez zuen markarik). Partikula hori postpositibo izatea ondo lotzen da kin bere posizio preverbala.

Baina, diogunez, prozesu horren aurretik, euskara ondo izan zitekén OVS, zein den, ez alferrik, ordena kontextualena (oso egokia an sintaxi-hasiera bat). Ordena horretan, objetuak okupatuko luké ha zentrua on eszena, zein, orduko komunikazio sinplean, ez zen izanen esaldi-zentrua, baizik esaldi-hasiera bera (ia beste guztia kontextualki gainulertuko zen, gehienetan). Esan nahi baita ze, halako OV kontextualean, aurrena emanen zen OV hori, eta gero, baldin komenientea, beste guztia: nagusiki objetu indirektua (I) eta sujetua (S), biak ere aditzaren ostean, sortuz OVIS ordena.

Eta gauza da ze, OVIS ordena horretan, hiztunak izanen zuen ber arazoa artén objetu indirektua (I) eta sujetua (S) nola gerora izanen baitzuen an SOV respektu sujetua (S) eta objetua (O): izan ere, objetu indirektu hori, noiz explizituki agertu, ezberdindu beharko zen ti subjektua (zein explizituki agertuko zén maizago zein objetu indirektua, eta, postpositiboki, ez zuen markarik) arartez mekanismoren bat: kasu honetan, gehituz ha partikula prepositiboá "ki" (edo antzekoren bat) an osagarri datiboa, hola bide emánez ki datibotasun prepositiboa. Partikula hori prepositibo izatea ondo lotzen da kin bere posizio postverbala.

Ez da esan beharrik ze "ki" partikula prepositibo hori dá harribitxi handia. [873] [>>>]

Etiketak: , , , , , , ,

asteartea, apirila 21, 2020

Eta "dakartzagu-dakarzkizugu" sintetikoak sortuko zirén ti sintetizazioa on aurreko forma analitikoak

Atzo Txopi, bere komentarioan, mintzo zen burúz evoluzioa on euskal aditza, zeinen bidez, garai batean, adizki sintetikoak (potentzialki konplexuak) bihurtuko zirén analitikoago, sortuz aditz-forma perifrastiko batzuk non aditzaren informazio lexikal (aditz printzipala) eta aspektuala zirén emanen sistematikoki aparte (nahiz izán aditz-forma oro har luzeagoak). Herenegun Josu Lavin-ek eta atzo Txopi-k eta Erramun-ek sugeritzen dute ze akaso bilakabide horretatik zerbait gehiago ikasi beharko zen. Eta bai, hala da, asko ikasi ahal da eta asko ikasi beharko genuke ti edozein bilakabide, hemengoa edo edonongoa: zér, nóiz, nóla, zergátik, zéin baldintzetan...

Adibidez, euskaran bertan, forma sintetikoak ez ziren sortukó instantaneoki, ez baitzen pasako goizetik arratsera ti zero konplexitate verbala ki "formas personales sinteticas de extremada complejidad" (ikus hemen). Esan nahi baita ze forma horiek nola edo hala garatu beharko ziren, jarraituz bilakabide bat barrén denbora luzea, zein amaituko zén an forma sintetiko horiek, zeintzuk, diogunez, ez da pensatzekoa ze jaioko ziren sintetiko, baizik zatika eta ondo analitiko (aditza da subsistema linguistiko berezi eta mugatu bat, nola numerikoa, non sintetikotasunak izan ahal dúén paper funtzional bat, bilatuz laburtasun ez-konplexuegia).

Gauza da ze adizki sintetikoak nola "dakartzagu-dakarzkizugu" sortuko zirén ti sintetizazioa on aurreko forma analitikoak: "da kar tza ki zu gu", oinarrizkoagoak. Garai haietan, esaldi bat izan zitekén:
sagar da kar tza ki zu gu
non "sagar" izango litzaké izena (adieraziz zerbait konkretua zein izanen litzakén ha oinarria on esaldia) "da" halako adverbio-erakusle moduko bat, adieraziz horko bertako oraingo presentziá on zerbait edo norbait (edo akaso soilik oraintasuna segun kasua); "kar" litzaké aditza, "(t)za" izan liteké beste adverbio moduko bat, adieraziz nolabaiteko kantitatea; "ki" preposizioa, zein jatorrian ez zen izanen preposizioa (preposizioak oso elementu abstraktuak dira), baizik soilik beste modifikatzaile moduko bat; "zu", zein izango litzakén nola gaurko "zuek" (eta non, akaso, "zu" horrek adieraziko zuén nolabaiteko pluralitatea); eta, azkenik, "gu" sujetua. OVS beraz, zein gero bihur zitekén SOV noiz subjektua, hasierara etorrita, ergatibizatu zen (hasieran euskara ez zen izanen hizkuntza ergatiboa). [872] [>>>]

Etiketak: , , , , , , ,

larunbata, ekaina 02, 2007

Espekulatzen burúz euskara zaharra

Espekula dezagun pixkat burúz euskara zaharra, jarráiki haria on aurreko mezua eta komentarioak. Eta gauza da ze, hasieran sortuko zirén mezu oso sinpleak, zeinetan gehienetan nahikoa izanen zen hitz bat:
Ur
Hitz hori izanen zén oso konkretua (ez abstraktua), akaso substantibo bat nola "ur" edo "su". Gerora sortuko zirén aurreneko aditz-forma sinpleak (abstraktuagoak):
Ur da
non "da" horrek adieraziko zuén uraren presentzia, eta akaso balioko zuen adiérazteko nón dagoen ura: gramatikalki "da" horren jatorrizko balioa egon liteke artén aditza, erakuslea eta adverbioa.

Geroago, aditz presentzial sinple horren gainean eraikiko zirén aditz-forma konplexuagoak (bai intransitiboak eta baita transitiboak ere, bide beretik):
Ur da go

Ur da kar
Beranduago joango ziren sortzen aukera komunikatibo gehiago gain aurrekoak (adibidez, emáteko objetu indirektua, edo/ta beréizteko sujetua):
Ur da go ki gu

Ur da kar zu

Ur da kar ki zu gu
Horrelakoxeak izan zitezkeen antzinako esaldiak. Hasiera hartan esaldiak eraikiko ziren gain referentzia oso konkretuak (substantibo konkretuak), hala esaldi intransitiboetan ("ur da"), nola transitiboetan ("ur da kar zu"), eta gertatzen da ze esaldi transitiboetan sujetua agetzekotan, gehienetan agertuko zen an bukaera, izanki oso kontextuala.

Gainera, ohar gaitezen ze, hasiera horretan, amaierako sujetuak ez darama marka ergatiboa, izan ere hitz-ordenak berak (OVS, gaurko terminoetan) gardenki determinatzen du zéin den objetua eta zéin sujetua. Geroago, beste etapa batean, esaldi transitiboetan sujetua pasatuko zen aurrén objetua, eta orduan beharko zutén marka bat beréizteko sujetua eta objetua, nondik sortuko zén ergatiboa:
Zuk ur da kar zu

Guk ur da kar ki zu gu
Hor sujetua agertzen zaigú errepikatua (aurrean eta atzean), eta horrek iradokitzen du ze, estadio horretan, azken "zu" hori jada izanen zén aditz-morfema (akaso lehenago ez). Eta hortxe daukagu gure estruktura SOV ergatiboa.

Aurreko guztia, jakina, da ondo espekulatiboa. [118] [>>>]

Etiketak: , , , , ,